- 8/2026 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8/2026 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1532
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2026/01/27
- Argitaratze-data: 2026/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak sailen egitura berria ezarri zuen, eta sail berrien artean eginkizunak eta jardun-arloak esleitu dira.
Ondoren, lehendakariaren uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duenak, bi jardun-arlo berri esleitzen dizkio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari: «Oinarri teknologikoko ekintzailetza» eta «Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzak».
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak zehaztutakoaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzaren Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, hala badagokie, lehendakariari aurkeztuko dizkiote, 2024ko urriaren 31 baino lehen, bakoitzaren saileko erregelamendu organikoari buruzko proiektuak, onarpena eman diezaien. Sailei esleitutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie proiektuok.
Hala, agindu hori betez, abenduaren 10ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (239. zenbakia) abenduaren 3ko 410/2024 Dekretua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Egitura berriak eta ordutik izandako aldaketek agerian utzi dute doikuntza jakin batzuk egin behar direla administrazio-kudeaketa eraginkor eta efizientea erraztu eta bermatzeko.
Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Kontseiluaren 2025eko irailaren 30eko Erabakiaren bidez, erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren enpresa-ondarean sartzea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Sprilur, SAren kapital sozialean zuen partaidetza. Beraz, gaur egun, administrazio orokor hori da sozietatearen akzioen titular bakarra. Sozietate horrek, Gobernu Kontseiluaren 2025eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez, bere estatutuak aldatu ditu, eta Azpilur Euskadi, S.A.M.P. izena hartu du.
Era berean, komenigarritzat jo da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko lurralde-ordezkarien jarduketei dagokienez Saileko zuzendaritzei dagozkien eginkizunak argitzea.
Testuinguru horretan, beharrezkoa da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzea.
Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurretiaz onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urtarrilaren 27an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
Azpiapartatu bat 2.2. azpiapartatua gehituko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren C) apartatuari (Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak), eta honela idatzita geratuko da:
Azpilur Euskadi, S.A.M.P.
Azpiapartatu bat aa) azpiapartatua gehituko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 5. artikuluaren (Zerbitzu Zuzendaritza) 1. apartatuari, eta honela idatzita geratuko da:
aa) Ebaztea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariek zerbitzu orokorren arloan egiten dituzten jarduketen aurkako gora jotzeko errekurtsoak.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 11. artikuluko 3. Apartatua aldatuko da (Industria Sustatzeko Sailburuordetza), eta honela idatzita geratuko da:
Industria Sustatzeko Sailburuordetzak zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Azpilur Euskadi, S.A.M.P. sozietate publikoa.
Apartatu bat 5. apartatua gehituko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 11. artikuluari (Industria Sustatzeko Sailburuordetza), eta honela idatzita geratuko da:
Industria Sustatzeko Sailburuordetzak ebatziko ditu Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariek industria-sustapenaren arloan egiten dituzten jarduketen aurkako gora jotzeko errekurtsoak.
Azpiapartatu bat q) azpiapartatua gehituko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 12. artikuluaren (Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza) 1. apartatuari, eta honela idatzita geratuko da:
Ebaztea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariek industriaren, segurtasun industrialaren eta meategien arloan egiten dituzten jarduketen aurkako gora jotzeko errekurtsoak.
Azpiapartatu bat p) azpiapartatua gehituko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 15. artikuluaren (Deskarbonizazio Zuzendaritza) 1. apartatuari, eta honela idatzita geratuko da:
Ebaztea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariek energiaren arloan egiten dituzten jarduketen aurkako gora jotzeko errekurtsoak.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko urtarrilaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


