Euskadi.eus
  • 58/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

58/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2047
  • Xedapen-zk.: 58
  • Xedapen-data: 2026/04/29
  • Argitaratze-data: 2026/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

  1. legealdira arte, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zituen esleituak Euskalterm terminologia-banku publikoaren kudeaketa eta euskarazko terminologiaren inguruko egitekoak dituzten entitateekiko lankidetza sustatzearen eskumenak.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari esleitu zizkion eskumen horiek.

    Euskarazko adimen artifizialen inguruko lanketa eta horietan oinarritutako itzultzaile neuronalen garapena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak kudeatzen dituenez, aurreikusten diren balizko sinergiak direla-eta, egokia ikusi da terminologia-banku publikoen eta euskarazko terminologiaren inguruko egitekoen sustapena eta kudeaketa ere Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako zerbitzu berak kudeatzea, berriz ere.

    Hori dela eta, eskumen horiek berreskuratzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretua aldatu behar da.

    Ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, lehendakariak onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 29ko bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, honako hau

1. 15. artikuluko 2. apartatuari m), n), ñ), o), p), q) eta r) letrak eransten zaizkio, bai eta 2. apartatu bat ere, eta honela geratzen dira idatzita:

  1. Euskarazko terminologiaren estandarizazioa eta modernizazioa bultzatzea.

  2. Euskalterm terminologia-banku publikoa kudeatzea, bai eta gerora sortu daitezkeen beste batzuk ere.

  3. Terminologia Batzordearen lanak koordinatzea: lehentasunak finkatzea, lan-proposamenak egitea eta terminologia-lanerako irizpideak proposatzea; betiere, arau honen 16.2 c) artikuluan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe.

  4. Terminologiaren eremuko organismo eta adituekiko elkarlana eta koordinazioa sustatzea, lankidetza-hitzarmenak eta -akordioak sinatzea eta terminologia zabaltzea.

  5. Euskarazko terminologiaren arloan, prozedura orokorrak eta gidalerro teknikoak ezartzea, esleitua duen agintaritza funtzional zentralizatua egikarituta.

  6. Euskarazko terminologia erabiltzea errazteko, programa informatikoak, datu-baseak eta bestelako tresna batzuk ezarri eta garatzea, genero-ikuspegia kontuan hartuz.

  7. Artikulu honetako m), p) eta q) letretan xedatutakoa ez da aplikatuko terminologia juridiko-administratiboari dagokionez.

    1. Eskualdatutako dotazioak eta lanpostuak honako hauek dira:

      Dotazioa: 510420/6 Hizkuntza-planifikazioko teknikaria.

      Dotazioa: 510610/38 Itzultzailea..

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarraldia eta ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta eginkizunak arautzen dituen dekretua aldatzen duen dekretua indarrean jartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.