Euskadi.eus
  • 7/1997 LEGEA, ekainaren 19ekoa, dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

7/1997 LEGEA, ekainaren 19ekoa, dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3785
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 1997/06/19
  • Argitaratze-data: 1997/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
  • 1997/07

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    7/1997 LEGEA, ekainaren 19ekoa, dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Jatorrizko Testua:

  • 1998/01

    Lehendakaritza

    1/1997 LEGEGINTZA DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. Partzialki indargabetutakoa

+ -

Testu legala

  1. Luze gabe parke natural berriak deklaratuko dira eta beroietan zerbitzu eta azpiegiturak sortuko dira. Hori, berez, kontutan hartu behar den beste disuasio-neurri bat da.

    Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

  1. Legearen nondik-norakoak eta aurrekariak.

    Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak bi eginkizun ditu: batetik, Ogasun Nagusiaren oinarrizko egitura finkatzea, eta, bestetik, zuzeneko aplikazioaren kalterik gabe, antolamendu osoaren informazio-izaera eta izaera orohartzailea edukitzea. Horregatik, bera da arlo honetako arautze juridikoaren enborra.

    Indarrean dagoen testuan, hala ere, ez da administrazioaren dirulaguntza-jardueraren aipamenik jasotzen, eta egoera hori arintzeko, gure antolamenduak zenbait atal berri arautu zituen. Lehenengo eta behin, Euskal Autonomi Elkarteko 1985eko Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 28ko 4/1985 Legean, hirugarren xedapen gehigarriak hainbat alderdi ezartzen zituen oro har: bat, dirulaguntzak emateko erabili beharreko printzipioak, hain zuzen ere, zabalkunde, lehia eta objektibotasunaren printzipioak; bi, zein arau bete behar dituzten sailek dirulaguntza-banaketako arauak finkatzeko, eta, hiru, zein salbuespen dauden printzipio horietan eta onuradunek bete beharreko baldintzetan. Aurreikuspen hori, berriro ere, beste bi legeren xedapen gehigarrietan geratu zen jasota; hona hemen legeok: Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 20ko 10/1985 Legea (1986ko ekitaldirakoa) eta uztailaren 8ko 2/1987 Legea (1987ko ekitaldirakoa). Ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen hamargarren xedapen gehigarriak epemuga zehatzik gabe luzatu zuen 87ko xedapen gehigarriaren indarraldia. Geroago, Euskal Autonomi Elkarteko 1991ko Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 30eko 1/1991 Legeak, lehenago aipatu den 87ko arauko oinarrizko irizpideei jarraiki, dirulaguntzak banatzeko arauei ezarri beharreko erregimen komuna diseinatu zuen 31. atalean. Erregimen hori ezartzea izan da, beraz, dirulaguntzak Euskal Autonomi Elkartearen zuzenbidean hartutako lehenengo arautze sistematikoa.

    Horiek horrela, lege honek berriro antolatzen du laguntza eta dirulaguntza publikoen erregimena. Erregimena zehazteko, kontuan hartu da indarrean dagoen araudia ezarriz lortu den esperientzia. Legeak, besteak beste, zehazten du zein den laguntza edo dirulaguntza publikoaren esanahia, finkatzen du zein diren bide egokienak laguntzok ezarri eta emateko, eta azkenik, nolako mugak eta irispena dituzten dirulaguntza-jarduerek nahiz dagozkien eraginkortasun-kontrolek.

    Horretarako, gai honi buruzko idazpuru bat sartu da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean, izan ere, dirulaguntzak ere gastu publikoaren alderdi baitira. Arlo honetako arauketa ogasunaren barruan sartzen da, baina zenbait abardura bereizgarri gehituta, eta abardura horiek, gainera, berezko izaera ematen diote dirulaguntza-jarduerari administrazio-kudeaketan.

    Bestalde, dirulaguntzen erregimenaren ezaugarri orokorrek lege-beharra dakarte, baina, hala ere, administrazioak gaitasuna du, batetik, erregimen hori erregelamendu bidez garatzeko; bestetik, Legebiltzarrak onartutako kredituen arabera dirulaguntza-programak arautzeko, eta, azkenik, dirulaguntzak emateko administrazio-egintzak egiteko.

  2. Dirulaguntzak zer esan nahi duen lege honetan.

    Lehenengo eta behin esan behar da dirulaguntza Administrazio Orokorraren edo bere erakunde autonomiadunen egintza jakin bat dela. Egintza horren bidez, zuzenbide publikoari lotutako doako fondo-banaketa egiten zaie onuradunei, eta horiek ez dute zertan ordainean kontraprestaziorik eskaini; hala ere, zenbait karga ezar dakizkioke onuradunari dirulaguntza jaso ahal izateko. Erakunde emailearen eskumeneko helburu publikoak betetzeko edo gizartearentzako onuragarria den jarduera bultzatzeko erabili beharko dira ematen diren dirulaguntzak. Horrenbestez, lege honek ondoko ekimen guztiak hartzen ditu dirulaguntzatzat: bat, erantzukizun publikoko zerbitzuak finantzatzeko diren fondo publikoen emate guztiak, baldin eta zerbitzu horiek arau espezifikoak ez badituzte, dohainik eskaintzen badira edo administrazioa ez den partikular batek jarriko lukeen kostutik beherako prezioan eskaintzen badira; bi, izaera bereziko laguntza-prestazioak, besteak beste, gizarte-larrialdiko laguntzak; hiru, bekak eta ikasketa-laguntzak; lau, onuradunaren jarduerak aintzat harturik ematen diren sariak eta bestelako laguntzak, eta bost, administrazioak bere gain hartzen ditu zenbait kreditu-lineatako korrituetarako dirulaguntzak, hau da, bere gain hartzen du mailegu-erakundeari zenbait korrituren zatia ordaintzeko beharra korrituok, adibidez, etxebizitza-programetakoak edo industria, merkataritza eta zerbitzuen arloetako inbertsio-programetakoak izan daitezke.

    Bigarrenik, dirulaguntzaren esanahiaz dauden interpretazio murriztaileak saihesteko, formula ireki bat jaso da: ezarpen-eremuaren barruan sartzen da Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek ematen duten edozein laguntza. Horiek horrela, eta lege honen ondorioetarako, honako hauek ere hartuko dira laguntza eta dirulaguntzatzat: administrazioak bestelako erakunde publikoei edo partikularrei ematen dizkien kredituak edo maileguak, baldin eta ondarea eman eta esleitzeko badira eta interes publikoko xederen bat egiteko baldintza bereziak dituen kredituak badira. Dena dela, maileguok ez dira izango Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeak araututako diruzaintza edo zorpetze-eragiketak egiteko, eta nolanahi ere, kontuan hartu beharko da legearen garapen gisa gauzatuko diren arauek ezarriko dutena, hain zuzen ere kredituen edo maileguen izaerarekin bat datozen alderdiei buruz ezarriko dutena.

    Esanahi zabal honekin, halaber, nortasuna ematen zaie itzuli beharreko dirulaguntzei, betiere hauxe delarik dirulaguntza-mota hori erabil daitekeen arloa: ikertu, doktoratu ondoren prestatu edo antzekoak egiteko ematen diren laguntzak edo bekak. Sailkapen honetan ere, diruz besteko zenbait laguntza sartzen dira, alegia, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko jardunbideekin bideratzen ez diren laguntzak. Lege honen esparruan ere sartzen dira, era berean, Europako Batasuneko fondoekin finantzatutako laguntzak, betiere kontuan hartuta Europako arauak goi-mailakoagoak direla esku artean dugun arautze hau baino.

    Ondasunen doako besterentzea edo aldibaterako lagapena eratzen duten diruz besteko laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean aurreikusitako berariazko jardunbideak egin beharko dira. Lege horrek arautzen ez dituen arloetan, berriz, oraingo lege honek jasotzen dituen arauak ezarriko dira.

    Hortaz, legean ezartzen den laguntza edo dirulaguntzaren esparrua finkatuta, honako hauek esparru horretatik kanpo geratzen dira: Gizarte Segurantzako sistemaren ekonomi prestazioak, maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak araututako gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emango dituen zerga-onurak eta zerbitzu publikoen doako prestazioa.

    Herri baltzuek, zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta Autonomi Elkarteko Aurrekontuen bidez finantzatutako bestelako erakundeek (edozein izaera edo forma juridiko izanik ere) beren dirulaguntza-jarduera zabalkunde, lehia eta objektibotasunaren printzipioetara egokitu beharko dute. Esandako printzipio horiek bete ahal izateko, erakunde-administrazioa osatzen duten herri-baltzuei eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeei lege honetatik aplikatuko zaien bakarra 48. ataleko 5. lerroaldeak berariaz xedatutakoa izango da baldin eta bateragarria bada haien izaera juridikoarekin.

    Aipamen berezia behar dute Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak ematen dituen abalek eta bermeek; izan ere, horiek lege honen barruan sartzen badira ere, aparteko arautzea dute Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean, eta horregatik kendu egin dira arau honen ezarpen-eremutik. Dena dela, Finantzei buruzko Legearen 39.2 atalean xedatutakoarekin bat, dirulaguntzaren bat lortzeko eskatzen diren baldintza orokorrak ezarriko zaizkie abalen eta bermeen onuradunei; lege honek berri modura sartutako 50. atalak arautzen ditu baldintzok. Administrazioak, bestalde, bermeak erabiltzen baditu sustapen-tresnatzat, kontuan hartu beharko ditu 49. atal berrian aurreikusten diren printzipio orokorrak, baldin eta bateragarriak badira bermeen izaerarekin.

    Bestalde, dirulaguntzen eta laguntzen onuradunen esparrua zabaldu egin da, eta, ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioa ere hartzailea izan daiteke. Nolanahi ere, badira bi gai nahastu behar ez direnak: bata, laguntza-hartzailea izatea, eta, bestea, erakunde-administrazioak, finantza-beharrak betetzeko, transferentziak jasotzea Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretatik; izan ere, transferentziek ez baitute zerikusirik dirulaguntzen eremuarekin. Transferentzia horien arautzea, gainera, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (alegia, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testuan) azaltzen da; diruzaintzaren ikuspuntutik, ordea, transferentziak Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean arautzen dira.

    Horretaz gain, araudia noraino heltzen den zalantzarik izan ez dadin, amaierako hitzarkin bat sartu da: legearen ezarpen-eremua, ordezko izaeraz, zabaldu egiten da, eta ondorioz, Europako Batasunetik datozen laguntzak ere eremu horretan sartzen dira. Bestalde, beste administrazio batzuekin edo lege-mailako xedapenekin arau-lehia dagoenean ere ezartzekoa izango da.

  3. Dirulaguntza-jardueraren printzipioak eta arautzea.

    Dirulaguntza-jardueran nagusi izan behar duten printzipioak ezagunak dira, hau da, zabalkundea, lehia eta objektibotasuna; printzipioak erabiltzeko modua arauetan ezartzen da. Bestalde, gastu publikoko eraginkortasun, eginkortasun eta ekonomiaren printzipioetatik datozen ezinbesteko eskakizunak kontuan harturik, administrazioaren dirulaguntza-jarduerak bete beharreko zenbait arau edo muga jaso dira legean.

    Erakunde emaileek, aurrerantzean, laguntzak eman osteko ebaluazioa egin beharko dute: batetik, lortu diren emaitzak aztertzeko, eta, bestetik, hala badagokio, etorkizunean dirulaguntza-programak berraztertzeko.

    Lege honetan zehazten da zer den dirulaguntza edo laguntza publikoen onuraduna: norberaren onerako jasotzen diren fondoen zuzeneko jasotzailea. Beraz, dirulaguntzak emateko administrazio-jardunbidearen zati da onuraduna, eta horregatik, administrazio-antolamenduak ezarritako baldintza orokorrak egiaztatzeaz gain, laguntza edo dirulaguntza lortzeko aurreikusten diren baldintzak ere bete beharko ditu.

    Legeak onuradunari ezartzen dizkion betebeharrak funtsezkotzat jotzen dira dirulaguntza-jardueraren xede ona bermatzeko, baina betebehar nagusi horietaz gain, onuradunak ezarriko diren bestelako betebehar partikularrak ere bete beharko ditu, hain zuzen ere, kasuan kasuko ematean zehazten direnak. Eskubideei dagokienez, bai deialdian eta bai ebazpidean, baita laguntza jasotzean ere, irizpide objektiboak erabili behar dira. Gainera, dagokion araudiak berariaz zehaztutako kasuren bat gertatzen ez bada, laguntza ezin izango da aldatu.

    Arauek, gutxienez, legeak finkatutako kasuak jaso beharko dituzte; hala ere, dirulaguntza-programen berezitasunen arabera, bestelako kasu batzuk ere gehitu ahal izango dira.

    Bestalde, modu zabalean ezarri da zeini dagokion arauak egitea eta laguntzak ematea. Horretarako, emate-jardunbidean zuzen-zuzenean ezarri behar diren oinarrizko erregela batzuk finkatu dira. Erregela horiek kontuan hartzen dituzte zenbait arlotan jurisprudentzia sortu duten azken pronuntziamenduak; hona hemen arlook: batetik, gastu publikoaren mugak, eta, bestetik, dagokion aurrekontu-krediturik ez izateak edo agortuta egoteak onuradunei eragiten dizkieten ondorioak. Era berean, lehiaketa-jardunbideetan bete behar diren oinarrizko printzipioak ere arautu dira.

    Dirulaguntza edo laguntza publikoak kudeatzen laguntzen duten erakundeak bitartekariak dira, hain zuzen ere, dirulaguntza ematen duen administrazioaren eta onuradunen arteko bitartekariak. Ildo horretan, fondo publikoen hartzaileak izan daitezke, baina berez ez dira dirulaguntzen onuraduntzat hartzen. Nolanahi ere, legeak erakunde horien betebeharren oinarrizko erregimena ezartzen du.

    Dirulaguntzak itzuli behar izateko, ezinbestekoa da emate-akordioa ezeztatzea edo aldatzea; horretarako, araudi ezargarrian aurreikusten diren arrazoietako batek gertatu behar du. Dirulaguntzak itzuli behar izatea, berez, ez da zigorra, izan ere, zigorrak VII. idazpuruko III. atalburuan zehazten baitira lehenengo aldiz lege honen bidez. Itzuli beharreko zenbatekoek zuzenbide publikoko dirusarreren izaera izango dute; beraz, dirusarrera-mota honetarako, ezartzekoak izango dira administrazioak dituen jardunbideak eta eskubideak. Bestalde, alferrikako errepikapenak saihestearren, atal bakar batean, 64.ean, arautu dira administraziozko arau-hauste eta zigorren erantzuleei egozten zaien erantzukizun-erregimena eta arlo honetako erantzukizun-erregimena.

    Gastu publikoaren ikuspuntutik Ogasun Nagusia babesteko tresnak gure antolamenduan sartu behar direla-eta, lege honek zigor-erregimena finkatzen du. Honi dagokionez, zenbait alderdi hartu dira kontuan: bat, Konstituzio Auzitegiak Administrazioaren zigor-ahalmenaz egindako pronuntziamenduak; bi, ahalmen hori arautzen duten printzipioak; hiru, administrazio-legedi orokorrean jasotako zigor-jardunbidea, eta lau, dirusarrera publikoei ezarri beharreko erregimenetik datozen berezitasunak.

  4. Legearen azken zatia.

    Legearen azken zatia osatzen duten xedapenek berariaz dagokien edukiaren egoerak arautu nahi dituzte, horretarako xedapenon sailkapen jakin bat eginez, alegia, aldibaterakoak, indargabetzekoak eta azkenak izango dira. Azken horien artean, aipatzekoa da azken zedapenetatik lehenengoa, berorrek xedapen gehigarri bat (bosgarren xedapen gehigarria) erasten baitio Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeari; bosgarren horren bidez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak zorren ordainetan eskuratutako edo esleitutako ondasunen doako besterentzea edo horien erabilera-lagapena ezartzen da. Aipatzekoa da ere, azken xedapenetatik bigarrenak aldatu egiten duela Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 17.2 atala; aldaketa horri esker, dirulaguntza eta laguntza publikoak kudeatzen laguntzen duten erakundeak ere ekonomi eta finantza-kontrolaren eta kudeaketaren esparruan sartzen dira. Era berean, funtsezkoak diren beste bi idazati sartzen dira, hain zuzen ere, Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legea lege honetan aurreikusitako zigor-erregimenera egokitzen dutenak. Bestalde, azken xedapenetatik hirugarrenak baimena ematen dio Jaurlaritzari legegintzako dekretu jakin bat egin dezan; dekretu horren bidez, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak, zenbait legek sartutako aldaketek eta esku artean dugun aldaketak testu bategina osatuko dute. Hori eginez gero, arautu, argitu eta bateratuko dira indarrean dauden testuak.

    Lege honek, laburbilduz, erregimen orokorra ezarri nahi du laguntzak edo dirulaguntzak emateko. Horregatik, batetik, erantzun egiten die euskal gizartearen beharrei eta Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioarenei, eta, bestetik, zaindu eta babestu egiten ditu dirulaguntza-jarduerarako diren ekonomi baliabideen interes publikoko printzipioak eta kudeaketakoak.

    Lehenengo atala

    Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren) 1. ataleko 2. lerroaldea honela geratzen da idatzita:

    2.-Hona hemen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen arloak:

    1. Ondarearen erregimena.

    2. Aurrekontuak prestatu eta kudeatzeko jardunbidea.

    3. Euskal Autonomi Elkartearen ekonomi jarduerak jarraitu beharreko kontrol eta kontabilitate-sistema.

    4. Kontratazio-erregimena.

    5. Euskadiko Diruzaintza Nagusiaren erregimena.

    6. Bere tributuen eta zuzenbide publiko nahiz pribatuko gainerako dirusarreren arautzea.

    7. Zorpetze-erregimena.

    8. Bermeak emateko erregimena.

    9. Lege honek laguntza eta dirulaguntzetarako arautzen duen erregimen orokorra.

    10. Euskal Autonomi Elkarteak, bere Ogasun Nagusiaren gainerako arloei dagokienez, dituen eskubide-erregimena.

    11. Atal honen 1. lerroaldeak aipatzen dituen eskubide eta betebeharrekin zerikusia duen beste edozein.

      Bigarren atala

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren) VI. idazpurua, hau da, babesari buruzkoa, aurrerantzean VII. idazpurua izango da.

      Hirugarren atala

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren) 48., 49., 50., 51., 52., 53., 54. eta 55. atalak aurrerantzean 54., 55., 56., 57., 58., 59., 60. eta 61. atalak izango dira hurrenez hurren.

      Laugarren atala

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoan) VI. idazpurua sartzen da, honako izen eta atalak dituela:

      VI. idazpurua. Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioaren laguntzen eta dirulaguntzen erregimena.

      48. atala. Helburua eta zer den.

      1. Hona hemen idazpuru honen helburua: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek kudeatu behar dituzten laguntza eta dirulaguntza publikoen erregimen orokorra arautzea, atal honetako bertako 5. lerroaldean aurreikusitakoaren kalterik gabe.

      2. Aurreko lerroaldean xedatutakoaren ondorioetarako, hauxe da laguntza edo dirulaguntza publikoa: Euskal Autonomi Elkarteak eta bere erakunde autonomiadunek fondo publikoetatik pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatuei egiten dizkieten doako edozein diru-eskuraketa. Ematen diren fondo horiek gizarte-erabilerako edo intereseko jarduerak bultzatzeko erabiliko dira, edo eta xede publikoren bat lortzeko. Bestalde, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura ematen den edozein laguntza, oro har, laguntza publikotzat joko da, bai eta Europako Batasuneko edo bestelako administrazioetako fondoekin zati batez edo osorik finantzatutakoak ere.

      3. Salbuespenez, ondoko hauek ere izan daitezke laguntza edo dirulaguntzak: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ondareko ondasunen doako besterentzea edo horien aldibaterako erabilera-lagapena. Horretarako, lokarri izango dira Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean jasotako berariazko jardunbideak. Dena dela, 14/1983 Legeak arautzen ez dituen arloetan, oraingo lege honetako arauak ezarriko dira.

      4. Lege honetan xedatutakoak ordezko ezarrera izango du ondoko hiru kasu hauetan: bat, Europako Batasuneko arauen bidez edo Euskal Autonomi Elkarteak arauok garatzeko nahiz besterik gabe aplikatzeko emandako arauen bidez ezarritako laguntza eta dirulaguntzak emateko jardunbideetan; bi, oinarrizko arautzea beste administrazio bati dagokion kasuetan, eta hiru, bestelako laguntzetan, baldin eta lege-mailako arauei jarraiki administrazioari ezarri zaizkion emate-modu eta zenbatekoak badituzte.

      5. Herri-baltzuek, zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren bidez finantzatutako bestelako erakundeek (edozein izaera edo forma juridiko izanik ere) idazpuru honetan jasotako printzipioetara egokitu beharko dute beren dirulaguntza-jarduera, eta ondorioz, zabalkunde, lehia eta objektibotasunaren printzipioak aintzat hartu.

        Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioa osatzen duten herri-baltzuek eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek, haien izaera juridikoarekin bateragarri diren neurrian, 49. ataleko 3, 10, 11 eta 12. lerroaldeetan, 50. ataleko 1., 2. eta 3. lerroaldeetan, 51. ataleko 1. lerroaldean eta 53. ataleko 1. eta 2. lerroaldeetan xedatutakoa aplikatu beharko dute. Oinarri arautzaileak onartzea eta laguntzak ematea eskumena duten organoei egokituko zaie estatutu sozialei edo erakundea sortzeko arauari jarraiki, eta oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialaren bidez heda daitezen bermatuko da.

      6. Idazpuru honetako 50. atalean aurreikusitakoa izan ezik, gainerako guztia ez zaie ezarriko Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioak ematen dituen abal eta bestelako bermeei, horiek arau espezifikoak dituzte eta.

        Hala eta guztiz ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek bermeak sustapen-tresna gisara erabiltzen badituzte, 49. ataleko 1. lerroaldean ezarritako printzipioak kontuan hartu beharko dituzte, eman beharreko bermeen izaerarekin bateragarri diren neurrian.

        49. atala. Dirulaguntza-jardueraren printzipioak eta mugak.

      1. Idazpuru honek aipatzen dituen dirulaguntzak eta laguntzak emateko, ezinbestekoa da zabalkunde, lehia eta objektibotasunaren printzipioak begiratzea, betiere idazpuruan finkatutako jardunbide eta irizpideekin bat.

      2. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira laguntza eta dirulaguntzen jardunbideko aldi guztiak, hau da, arauak, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak eta, hala badagokio, emate-proposamena egingo duten organoen osakera. Argitaratuko dira, halaber, interesatuentzat garrantzi handiko egintzak direnak, baldin eta oro har ukitzen badituzte.

        Laguntzen eta dirulaguntzen arauek bestelakorik zehazten ez duten bitartean, emate edo aldatze-erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira, betiere ekonomi kontroleko eskumena duen sailak ezarriko duen eran. Laguntzak eta dirulaguntzak eman izana argitaratzea ez da beharrezkoa izango, baldin eta lege-mailako arauek administrazioari ezarri badizkiote emate-modua eta zenbatekoa, edo laguntzek onuradun asko dituztenean, edo/eta erregelamendu bidez zehaztuko diren zenbatekoetatik beherako dirulaguntzak badira. Azken kasu horretan, arauek bestelako jardunbideak aurreikusi beharko dituzte; horrelakoetan, ezaugarri, zenbateko eta kopuru bereziekin bat, onuradunen berri eman behar da dagozkion kudeaketa-unitateetan.

      3. Arauek zehaztuko dute laguntzak eta dirulaguntzak emateko modua. Bestalde, bermatu beharko dute ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten interesatu guztiek parte hartzeko aukera irekia dutela, eta, gainera, berdintasunaren irizpidearekin tratatuak izango direla.

      4. Administrazioaren dirulaguntza-jarduerako fondo publikoak banatzeko, zenbait baremo, parametro edo/eta irizpide objektibo erabili beharko dira. Onuradungaiek aldez aurretik ezagutu beharko dituzte banaketako irizpide horiek guztiak.

      5. Euskal Autonomi Elkarteko urte bakoitzeko Aurrekontu Orokorrak indarrean jarri ondoren, programetako dirulaguntzak emateko arauak eguneratu, berraztertu edo, hala badagokio, ezarri beharko dira. Bestalde, epe jakinik gabeko indarraldia duten dirulaguntzetarako deialdi berriak egin beharko dira.

      6. Baldin eta dirulaguntzak Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan izenez eta zenbatekoz agertzen badira, horiei ez zaie aurreko lerroaldeetan xedatutakoa ezarriko. Horretarako, dirulaguntza horiek berariaz azaldu behar dute Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan, eta bertan zehaztu zein duten gehienezko zenbatekoa eta zein den zehazki onuraduna.

      7. Dagokion saileko sailburuak proposatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio laguntzen edo dirulaguntzen zuzeneko ematea. Zuzeneko ematea duten dirulaguntza horiek salbuespenak izango dira, eta ez zaie aurreko lerroaldeetan xedatutakoa ezarriko. Dirulaguntzok egiaztatu beharko dira, eta horretarako, txosten bat prestatu; bertan, dirulaguntzak zuritzen dituzten pisuzko arrazoiak (interes publikoa, gizartezkoa, ekonomiazkoa edo humanitarioa) eskaini beharko dira, bai eta dagozkion agiriak erantsi ere. Bestalde, txostenak adierazi beharko du deialdia ezin dela egin izaera orokorreko xedapenaren bidez.

      8. Dagokion ekonomi urtea bukatutakoan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko sailek eta beren erakunde autonomiadunek egikaritu diren dirulaguntza-programak ebaluatu beharko dituzte, eta horrela, aztertu ahal izango dira lortutako emaitzak, gizartearentzat duten erabilgarritasuna eta eragina, eta programa horiek mantendu edo kentzeko bidezkotasuna. Egindako ebaluazioaren berri, azkenik, ekonomi kontroleko eskumena duen sailari emango zaio.

      9. Jaurlaritzaren Kontseiluak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari sei hilabetez behin emango dio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu gabe emandako dirulaguntzen berri, baita atal honetako 7. lerroaldean aurreikusitakoaz baliatuz emandakoen berri ere. Halaber, legebiltzar-batzorde horri bidaliko dio aurreko lerroaldea aplikatuz egin den dirulaguntza-programen ebaluazioaren edukia ere.

      10. Dirulaguntzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin nahi duen jardueraren kostua. Gehienezko zenbatekoaren arau honek indarra du honako hiru kasu hauetan: bat, administrazio bakar batek emandako dirulaguntza bada; bi, administrazio batzuek edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek batera ematen duten dirulaguntza bada, eta hiru, arauetan hala jasota, helburu berbera lortzeko dirulaguntzez gain bestelako dirusarrera nahiz baliabideak ere badira. Emandako laguntzen edo dirulaguntzen zenbatekoak ezin du gainditu emate-erabakian jasotako helburua.

      11. Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, aldez aurretik frogatu beharko da zegokion helburua bete dela.

        Aurrekoa horrela bada ere, dirulaguntzaren izaerak onartzen badu, konturako ordainketak egin ahal izango dira. Konturako ordainketak onartuz gero, zatikako ordainketak egin ahal izango dira, betiere diruz lagundutako ekintzen gauzatze-erritmoaren arabera; horrelakoetan, zuritutako zatiari dagokion zenbatekoa ordainduko da.

        Salbuespenez, aurreordainketak egin ahal izango dira. Aurreordainketen ondorioz, zenbait fondo eskuratuko zaizkio onuradunari jarduera frogatu baino lehenago, baldin eta aurretiazko finantziazio hori ezinbestekoa bada dirulaguntzak bere dituen jardunak egin ahal izateko.

      12. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetako edozein aldatzen bada, eta, edozein kasutan, dirulaguntza horrekin batera bestelako administrazioetatik edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik bestelako dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo, hala badagokio, helburu berbera lortzeko bestelako dirusarrera nahiz baliabideak erdiesten badituzte, emate-erabakia ere aldatu ahal izango da, betiere dirulaguntza-arauak onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Eskakizun horrek kasuan kasuko dirulaguntzen arauetan agertu beharko du.

        50. atala. Dirulaguntza eta laguntza publikoen onuradunak.

      1. Hona hemen laguntzen eta dirulaguntzen onuraduna zein den: dirulaguntza emateko arrazoia izan zen jarduera egin eta fondo publikoen hartzailea dena, edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran dagoena.

      2. Hauexek dira onuradunaren betebeharrak:

        1. Jarduera egin behar du, edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egon.

        2. Dirulaguntza ematen duen erakundeari frogatu behar dio eskatzen diren beharkizunak eta baldintzak bete direla eta jarduera egin dela.

        3. Erakunde emailearen egiaztatze-jarduketen esanetara egon behar du. Halaber, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura jasotzen diren laguntza eta dirulaguntzei dagokienez, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak egiten dituen kontrol-jarduketen esanetara egon behar du, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoenetara ere.

        4. Erakunde emaileari jakinarazi behar dio bestelako dirulaguntzak, laguntzak, dirusarrerak edo baliabideak lortu dituztela helburu berbererako, edozein dela ere administrazio edo erakunde (publiko zein pribatu) emailea.

        5. Erakunde emaileari jakinarazi behar dio dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren arrazoietako edozein, bai objektiboki, bai subjektiboki, aldatu dela.

      3. Ekonomi kontroleko eskumena duen sailak erabakiko du, batetik, zein dirulaguntza-programatan izango den ezinbesteko baldintza onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, hori bete ezean ezin izango baita kasuan kasuko dirulaguntza edo laguntza eman eta, hala badagokio, ordaindu. Sail horrek, bestetik, finkatuko du zein bide erabiliko den betebeharrak bete direla egiaztatzeko.

      4. Dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izapidatzen ari datekeen itzultze edo zigortze-jardunbidea bukatuta egotea, baldin eta laguntza eta dirulaguntzok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan badaude.

        51. atala. Arauak, eskumena eta emate-jardunbidea.

      1. Laguntzak edo dirulaguntzak emateko arauek, gutxienez, honako zehaztapen hauek jaso behar dituzte:

        1. Laguntzaren edo dirulaguntzaren helburu zehatza.

        2. Onuradunek, laguntza edo dirulaguntza lortzeko, bete beharreko baldintzak, baldintzok egiaztatzeko epea eta modua, eta eskabideak aurkezteko epea. Dena dela, eskumena duen organoak egiaztatutako presa-arrazoiengatik edo araugintza-lehiazko arrazoiengatik bada salbu, eskabideak aurkezteko epea araua argitaratzen denetik gutxienez hilabetekoa izango da.

        3. Laguntza edo dirulaguntza esleitzeko irizpide objektiboak, eta, hala badagokio, irizpideen haztapena. Bestalde, laguntzaren edo dirulaguntzaren helburua dela-eta hizkuntzaren erabilera funtsezkoa denean, edoEuskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 25., 26. eta 27. atalek aipatzen dituzten jardute-arloetan, funtsezkotasun hori hartu beharko da kontuan, eta esleitzeko irizpideetan jaso.

        4. Laguntza edo dirulaguntza bakoitzarentzako zenbatekoa, edo kopuru hori zehazteko irizpideak, eta, hala badagokio, dirulaguntzetan guztira erabiliko den gehienezko zenbatekoa.

        5. Bestelako laguntza, dirulaguntza, dirusarrera edo baliabideekiko bateragarritasuna edo, hala badagokio, bateraezintasuna. Bateragarritasuna onartzekotan, ezinbestez, gainfinantziazioa ez gertatzeko moduko mugak edo irizpideak finkatu behar dira.

        6. Laguntza edo dirulaguntza kudeatzeko eta ematea erabakitzeko eskumena duten organoak, erabakia emateko epea eta zabalkunde egokia bermatzeko erabiliko den jardunbidea.

        7. Laguntza edo dirulaguntza ematean onartu zen helburua bete dela eta jasotako fondoak erabili direla egiaztatzeko epea eta modua.

        8. Konturako ordainketak eta aurreordainketak egiteko aukera, epea eta ordainketa-modua, bai eta, salbuespenezko aurreordainketak nahiz, hala badagokio, konturako ordainketak jaso ahal izateko, onuradunek ekarri beharreko bermeen erregimen berezia eta interes publikoak bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriak ere.

          49. ataleko 12. lerroaldearen arabera eman diren dirulaguntzak aldatu edo berraztertzeko aukera, berariaz zehaztuko diren kasuetan.

        1. Laguntza edo dirulaguntza emateko ezarri diren baldintzak bete ez badira, jasotako fondoak itzuli beharra.

        2. Onuradunak informazioa eskaini beharra, hau da, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatuko duten informazio guztia eskaini beharra.

        3. Hala badagokio, 52. atalak aipatzen dituen pertsona juridikoek bete beharreko kaudimen eta eraginkortasun-baldintzak.

        1. Ez-betetze kasuetarako itzultze-jardunbidea, eta, laguntza itzulgarriei dagokienez, atzera itzultzeko jardunbidea eta itzultzetik erabat edo zati batean libre geratzeko kasuak.

        2. Epearen barruan erabakirik ez izatearen eraginak, arauaren aurka jar daitezkeen errekurtsoen adierazpena, zein organo administratibo edo judizialen aurrean eta zein epetan jarri beharko liratekeen azalduz, bai eta oro har ezarri behar diren araudietan eskatzen diren bestelako beharkizunak ere.

      2. Jaurlaritzaren Kontseilua, sailburuak eta erakunde autonomiadunetako lehendakariak edo zuzendariak dira kasuan kasuko esparruetako laguntza edo dirulaguntzen arauak onartzeko eta laguntzak edo dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak. Organo horiek beste organo batzuen esku utzi ahal izango dute laguntzak edo dirulaguntzak emateko eskumena, bai kasuan kasuko arauen bidez, bai administrazio-egitura finkatzen duten arauen bidez.

      3. Baldin eta Jaurlaritzaren Kontseiluari badagokio laguntzen nahiz dirulaguntzen arauak onartu edo laguntzak edo dirulaguntzak ematea, egintza horren bidez, gastua ere onartuko da berez.

      4. Laguntzak edo dirulaguntzak emateko jardunbide orokorra lehiaketa izango da. Lege honen ondorioetarako, hona hemen zertan datzan lehiaketa: laguntzak edo dirulaguntzak emateko, erkatu egiten dira aurkeztutako eskabideak, eta, horrela, arauetan aldez aurretik finkatutako balioztatze-irizpideen arabera lehentasunhurrenkera eginez, puntu gehien lortu dituztenei baino ez zaizkie esleitzen. Kasu horretan, laguntzaren edo dirulaguntzaren arauetan ezarritakoaren arabera osatutako kide anitzeko organo batek emate-proposamena egingo dio dirulaguntza ematen duen organoari.

      5. Dirulaguntzaren helburua edo izaera dela-eta lehiaketarik erabiltzen ez bada, arauek berariaz adierazi beharko dute mugatuak direla kasuan kasuko dirulaguntza-programako fondo publikoak, eta ezarri beharko dute zein ondorio ekar ditzakeen aipatutako fondoak agortzeak. Nolanahi ere, fondoak bukatutakoan, jendaurrean adierazi beharko da, eta, ondorioz, laguntza berriak emateko jardunbidea gelditu.

      6. Aurrekoaren kalterik gabe, eta dirulaguntzaren edo laguntzaren izaerak uzten duenean, eskumena duen organoak hainbanaketa egingo du dirulaguntza-onuradunen artean, hau da, laguntzak edo dirulaguntzak ordaintzeko den gehienezko kopuru osoa onuradun guztien artean banatuko da, betiere arauetan aurreikusita badago.

      7. Laguntza edo dirulaguntza emateko egintzak berariaz honako zehaztapen hauek agertarazi beharko ditu: dirulaguntzaren helburua eta zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, zuritzeko modua, zein xedapenen babesean eman den eta laguntzaren edo dirulaguntzaren arauan eta oro har ezarri behar diren araudietan eskatzen diren bestelako baldintzak eta beharkizunak.

      8. Jaurlaritzaren Kontseiluak erregelamendu bidez erabakiko du zein izango den laguntzen edo dirulaguntzen onuradunek jarraitu behar duten bermeen erregimen orokorra, bai balizko aurreordainketei dagokienez, bai laguntzaren nahiz dirulaguntzaren xedea ziurtatzeko bermeei dagokienez. Kontseiluak, halaber, finkatuko ditu 52. atalean aurreikusitako erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak, bai eta adierazi ere zein izango den dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko jardunbide orokorra.

        52. atala. Dirulaguntzak kudeatzeko erakunde laguntzaileak.

      1. Laguntzen edo dirulaguntzen arauetan hala jasotzen bada, erakunde laguntzaile batek kudeatu eta ordaindu ahal izango ditu laguntza edo dirulaguntza publikoak.

        Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira erakunde laguntzailetzat: zuzenbide publikoko erakundeak, zuzenbide publikoko erakundeek eratutako fundazioak, bai eta finkatuko diren kaudimen eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak ere.

        Erakunde laguntzaileak, dirulaguntzarekin edo laguntzarekin zerikusia duten guztietan, dirulaguntza ematen duen organoaren izenean eta ordez jardungo du; laguntza edo dirulaguntza horiek ez dira inola ere erakunde laguntzailearen ondaretzat joko. Lege honen 50. atalean onuradunari erakunde emailearekiko jartzen zaizkion betebeharrak erakunde laguntzailearekikoak direla ulertuko da.

      2. Hona hemen erakunde laguntzaileen betebeharren oinarrizko erregimena:

        1. Hala ezarrita dagoenean, jasotako fondoak onuradunei eman beharko dizkiete, betiere dirulaguntzaren edo laguntzaren arauetan aurreikusitako irizpideekin bat.

        2. Dirulaguntza emateko funtsezko baldintzak edo beharkizunak bete direla eta eraginkorrak direla egiaztatu beharko dute, hala badagokio.

        3. Erakunde emaileari zuritu beharko diote nola banatu diren jasotako fondoak, eta, hala badagokio, erakunde emaileari eskuratu onuradunek aurkeztutako zuritze-agiriak.

        4. Erakunde emaileak, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak fondoen kudeaketari buruz egingo dizkieten egiaztatze-jarduketak onartu beharko dituzte.

      3. Baldin eta dirulaguntzak eta laguntzak kudeatzearren beharrezko bada Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioko erakundeen lankidetza, administrazio horretako zuzenbide publikoko erakundeena, edo lurralde historikoetako foru-organoena eta toki-erakundeena, orduan lankidetza-erregimena ezarriko da, bai arau espezifiko modura, bai hitzarmenen bidez. Erakundeek edo organoek, nolanahi ere, bete beharko dituzte atal honetako 2. lerroaldean erakunde laguntzaileentzat aurreikusitako betebeharrak.

        53. atala. Dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzea.

      1. Ondoren zehazten diren kasuetan ezin izango da laguntzaren edo dirulaguntzaren ordainketa galdatu, eta aurretik zerbait ordaindu bazaie, bidezkoa izango da jasotako zenbatekoak itzularaztea, bai eta laguntza edo dirulaguntza ordaindu zenetik aurrera sortuko ziren legezko korrituak galdatzea ere. Hona hemen kasuok:

        1. Gastuak zuritzeko beharkizuna ez betetzea.

        2. Laguntza edo dirulaguntza lortzea, horretarako eskatzen diren baldintzak izan gabe.

        3. Laguntzak edo dirulaguntzak emate-erabakian zuen helburua ez betetzea.

        4. Laguntzak edo dirulaguntzak emate-erabakian ezarritako baldintzak ez betetzea.

        5. Lege honetan ezarritako kontrol-jardunei uko egitea edo trabak jartzea.

        6. Laguntza edo dirulaguntza bakoitzeko araudi espezifikoan aurreikusten diren gainerako kasuak.

      2. Lege honen 49. ataleko 12. lerroaldean jasotzen den kasuan, halaber, bidezkoa izango da diruz lagundutako jarduera-kostuaren gainetik lortutako gaindikina itzultzea.

      3. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira, eta ezarriko zaien erantzukizun-erregimena lege honetako 64. atalean jasotzen da.

      4. Erakunde emaileak eskumena izango du itzulketa-jardunbidea ebazteko, hasierako erabakia ezeztatzeko eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoaren itzulketa galdatzeko. Dena dela, dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko jardunbide orokorrean, alegia, 51. ataleko 8. lerroaldean jasotzen den horretan, aukera egongo da erakunde emailea ez den beste erakunde batek itzultze-espedientea hasi eta izapidatzeko; espedientea ebaztea, berriz, erakunde emaileari dagokio beti.

      5. Ikuskatze edo kontrol-lanetan antzematen bada laguntza edo dirulaguntza ez dela zuzen lortu eta erabili, edo jasotako laguntza edo dirulaguntzaren helburua ez dela aurkeztutakoa, ikuskatze-lanok egiteko ardura dutenek atxiki ahal izango dituzte orduan fakturak, agiri baliokideak nahiz ordezkoak eta eragiketa susmagarriei buruzko beste edozein agiri.

        Bosgarren atala

        Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren) VII. idazpuruari III. atalburua gehitzen zaio, honako izena eta atalak dituela:

        III. atalburua. Laguntza eta dirulaguntza publikoen arloko arau-hauste eta zigorren erregimena.

        62. atala. Arau-hausteen erregimena.

      1. Ondoko zerrendako portaerak, baldin eta horietan edonolako errua badago, laguntza eta dirulaguntza publikoen arloko administraziozko arau-hausteak dira. Hona portaerok:

      1. Onuradunetan.

        1. Laguntza emateko eskatzen diren baldintzak gezurtatuz nahiz ematea galaraziko edo mugatuko zuten baldintzak ezkutatuz, laguntza edo dirulaguntza lortzea.

        2. Jasotako zenbatekoak edo ondasunak, guztiz edo zatiz, ez erabiltzea laguntza edo dirulaguntzak emate-erabakian zuen helbururako, betiere aurretiazko errekerimendurik izan gabe itzuli ez bada.

        3. Laguntza edo dirulaguntza ematearen ondorioz onuradunak bete beharko zituzkeen beharkizunak ez betetzea, betiere onuradunari egotzi ahal zaizkion arrazoiak izan badira.

        4. Organo emaileak, erakunde laguntzaileak (hala badagokio) eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak egin beharreko egiaztatze eta kontrol-jarduketak ukatu edo oztopatzea.

        5. Organo emaileari edo, hala badagokio, erakunde laguntzaileari ez jakinaraztea helburu berbererako laguntzak, dirulaguntzak, dirusarrerak edo baliabideak lortu izana, edozein dela ere administrazio edo erakunde (publiko edo pribatu) emailea; halaber, ez jakinaraztea dirulaguntza emateko funtsezkoa izan den edozein inguruabarren aldaketa.

        6. Jasotako fondoak edo ondasunak zertan erabili diren ez zuritzea.

        7. Organo emaileari edo, hala badagokio, erakunde laguntzaileari ez frogatzea laguntza edo dirulaguntza emateko erabakian ezarritako betebeharrak bete direla.

      2. Erakunde laguntzaileetan.

        1. Nahiz eta ezarrita egon, laguntzako edo dirulaguntzako arauetan edo, hala badagokio, 52. atalaren garapen-arauetan aurreikusitako irizpideak aintzat hartu gabe, onuradunei ez ordaintzea jasotako fondoak.

        2. Organo emaileak jaso diren fondoen kudeaketari buruz egin beharreko egiaztatze-jarduketak, eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak egin beharreko kontrol-lanak ukatu edo oztopatzea.

        3. Laguntzaren edo dirulaguntzaren onartze-erabakian funtsezkoak diren baldintzak bete direla eta eraginkorrak direla ez frogatzea.

        4. Organo emaileari ez zuritzea jasotako fondoen erabilera, edo onuradunek aurkeztutako zuritze-agiriak ez entregatzea.

          1. Atalburu honetan jasotako administraziozko arau-hausteak oso larriak, larriak eta arinak izan daitezke.

          1. Honako hauek arau-hauste oso larritzat joko dira: onuradunen kasuan, atal honetako 1.1 lerroaldeko a), b) eta c) letretan azaldutakoak; erakunde laguntzailearen kasuan, berriz, aurreko 1.2 lerroaldeko a) letran aurreikusitakoa.

          2. Honako hauek arau-hauste larritzat joko dira: onuradunen kasuan, atal honetako 1.1 lerroaldeko d) eta e) letretan azaldutakoak; erakunde laguntzailearen kasuan, berriz, aurreko 1.2 lerroaldeko b) eta c) letretan aurreikusitakoa.

          3. Honako hauek arau-hauste arintzat joko dira: onuradunen kasuan, atal honetako 1.1 lerroaldeko f) eta g) letretan azaldutakoak; erakunde laguntzailearen kasuan, berriz, aurreko 1.2 lerroaldeko d) letran aurreikusitakoa.

      3. Arau-hauste oso larriek bost urteren buruan preskribituko dute, larriek hiruren buruan eta arinek urtebetearenean. Arau-haustea egin den egunean berean hasiko da zenbatzen preskripzio-epea.

        63. atala. Zigorrak.

      1. Administraziozko arau-hausteek honako eskala hau izango dute zigorbide:

      1. Arau-hauste oso larriak:

        1. Behar ez bezala lortutako zenbatekoaren bi halakotik hiru halakora bitarteko isuna; erakunde laguntzailearen kasuan, jasotako fondoen zenbatekoaren bi halakotik hiru halakora bitarteko isuna.

        2. Onuradun zein erakunde laguntzailearen kasuan, hiru urtetik bost urtera bitarteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioko laguntzak edo dirulaguntzak lortzeko eskubidea galtzea, edo erakunde laguntzaile izendatzeko eskubidea galtzea.

        3. Hiru urtetik bost urtera bitarteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioarekin kontratuak egiteko debekua.

      2. Arau-hauste larriak:

        1. Behar ez bezala lortutako zenbatekoaren adinakotik bi halakora bitarteko isuna; erakunde laguntzailearen kasuan, jasotako fondoen zenbatekoaren adinakotik bi halakora bitarteko isuna.

        2. Onuradun zein erakunde laguntzailearen kasuan, urtebetetik hiru urtera bitarteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioko laguntzak edo dirulaguntzak lortzeko eskubidea galtzea, edo erakunde laguntzaile izendatzeko eskubidea galtzea.

        3. Urtebetetik hiru urtera bitarteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioarekin kontratuak egiteko debekua.

      3. Arau-hauste arinak:

        1. Behar ez bezala lortutako zenbatekorainoko isuna, edo zuritu gabeko zenbatekorainokoa; erakunde laguntzailearen kasuan, jasotako fondoen zenbatekorainoko isuna.

        2. Onuradun zein erakunde laguntzailearen kasuan, urtebeteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioko laguntzak edo dirulaguntzak lortzeko eskubidea galtzea, edo erakunde laguntzaile izendatzeko eskubidea galtzea.

        3. Urtebeteko epean, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioarekin kontratuak egiteko debekua.

          1. Atalburu honetan aurreikusitako administraziozko arau-hausteengatiko zigorrak mailakatzeko, kontuan izango dira asmoa izatea, partaidetza eta lortutako etekina, gizartean duen garrantzia eta sortutako kalteen izaera eta arau-hauste bera behin eta berriro egitea.

          2. Aurreko lerroaldean aipatzen diren zigorrak ezarri arren, arau-hausleak lege honetako 53. atalean jasotzen den itzuli-beharra du. Arau-hausleak, halaber, kalte-galerengatik eska dakizkiokeen kalte-ordainak ordaindu beharko ditu, eta, hala badagokio, erantzukizun penala bere gain hartu.

          3. Arau-hauste oso larriak direla-eta ezarritako zigorrek bost urteko epean preskribituko dute; arau-hauste larriak direla-eta ezarritakoek hiru urteko epean, eta arau-hauste arinak direla-eta ezarritakoek urtebetera. Zigorra ezartzen duen erabakiak behin betiko indarra hartu eta biharamunean hasiko da zenbatzen preskripzio-epea.

          4. Zigorrak ezartzen dituzten behin betiko erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

            64. atala. Erantzukizunen erregimena.

          1. Atalburu honetako portaerak erakusten dituzten onuradunek edo, hala badagokio, erakunde laguntzaileek dagokien zenbatekoa itzuli beharko dute, eta atalburu honetan jasotako arau-hausteen erantzuleak izango dira.

          2. Urratutako beharkizunak betetzeko beharrezko egintzak egiten ez dituzten administratzaileek, alegia, pertsona juridikoenek (beren eginkizunei badagokie), era subsidiarioan, dagokien zenbatekoa itzuli beharko dute. Kasu berean egongo dira, halaber, beharkizunak ez betetzea ahalbidetzen duten akordioak hartzen dituzten administratzaileak, edo beren menpekoen horrelako akordioak onartzen dituzten administratzaileak.

          3. Lege hau aplikatuz pertsona juridikoei jarritako zigorrengatiko erantzukizuna pertsona juridiko horien administratzaileei galdatzeari dagokionez, zigor-ahalmenari buruz une bakoitzean indarrean dagoen legedi orokorrak ezarritako kasuen eta moduaren arabera galdatuko da.

          4. Halaber, iraungi diren pertsona juridikoen itzuli-beharren eta horiei jartzeko dauden zigorren erantzukizuna galdatzeari dagokionez, aplikatu beharreko zuzenbide publiko nahiz pribatuko arauen arabera galdatuko da.

          5. Desegindako eta kitatutako baltzu edo erakundeak direnean, bazkideei edo kapitaleko partaideei eskualdatuko zaizkie bete ez diren itzuli-beharrak eta zigorrak. Bazkideek edo partaideek solidarioki erantzungo dute, noraino eta esleitu zaien kitapen-kuotaren balioaren mugaraino.

            65. atala. Zigor-ahalmena erabiltzeko eskumena duten organoak.

          1. Arau-hauste arin eta larriak direnean, laguntza edo dirulaguntza eman duen saileko titularrak edo organo emaileari dagokion sailekoak eskumena izango du zigor-jardunbidea ebazteko. Jaurlaritzaren Kontseiluari, berriz, beste hauek dagozkio, alegia, arau-hauste oso larriak ebaztea, bai eta berak emandako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien arau-hausteak ere, dena dela arau-hausteon kalifikazio juridikoa.

          2. Zigorrak ezarri ahal izateko, beharrezkoa da administrazio-espedientea irekitzea. Espedientean, nolanahi ere, dagokion akordioa hartu aurretik, entzun egin beharko zaio interesatuari. Espedientea izapidatzeko, zigor-jardunbidearen legedi orokorraren arabera egin beharko da.

          3. Organo emaileak edo erakunde laguntzaileak egindako ikerketen ondorioz, edo Ekonomi Kontrolerako Bulegoak egindako kontrol-jarduketak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren jarduera direla-eta, administrazioak, bere kabuz, espedientea hasi ahal izango du.

          4. Zigorrak ezartzen dituzten akordioen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edo eta, hala badagokio, administrazio-bideko errekurtsoa, betiere dagozkien arauekin bat.

          5. Herri-ogasunaren aurkako delitutzat jotzen diren kasuetan, hau da, Kode Penalaren II. liburukiko XIV. idazpuruan jasotakoetan, administrazioak dagokion jurisdikziora pasatuko du errua duen jardunbidearen zatia, eta administraziozko zigor-jardunbidea etetea erabakiko du, harik eta epaileek behin betiko ebazpena eman arte. Baldin eta sujetu bati administrazio-zigorra ezartzeko erabili diren egitateak edo arrazoiak eta epaileen zigor-jardunbideak aintzat hartutakoak berberak badira, agintaritza judizialaren zigorrak indargetu egingo du administrazio-zigorra.

            Deliturik ez dela izan irizten bazaio, administrazioak aurrera jarraituko du zigor-espedientearekin, betiere epaileek frogatutzat jo dituzten egitateak zigortzeko

          6. Lege honetan aurreikusi gabekoetan, zigor-ahalmenari buruz une bakoitzean indarrean dagoen legedi orokorrean ezarritakoa aplikatuko da.

            ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

            Dirulaguntza eta laguntza publikoak emateko jardunbideen aldibaterako erregimena.

          1. Lege hau indarrean jarri baino lehenago onartutako laguntza edo dirulaguntzen arauek indarrean jarraituko dute, harik eta arau horien indarraldia bukatu arte. Bestalde, indarraldi mugagabea duten dirulaguntza-arauak indarrik gabe geratuko dira, baldin eta lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean bertan ezartzen den erregimenera egokitzen ez badira.

          2. Lege hau indarrean jarri baino lehenago hasita zeuden dirulaguntza-jardunbideei ez zaie lege hau ezarriko, eta hortaz, aurreko araudia izango dute lokarri.

            INDARGABETZEKO XEDAPEN BAKARRA

            Indargabeturik geratzen dira ondoko xedapen hauek: Euskal Autonomi Elkarteko 1985eko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen Legearen (4/1985 Legea, maiatzaren 28koa) zazpigarren xedapen gehigarria; Euskal Autonomi Elkarteko 1987ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen Legearen (2/1987 Legea, uztailaren 8koa) hirugarren xedapen gehigarria; Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen Legearen (8/1988 Legea, maiatzaren 31koa) hamargarren xedapen gehigarria, eta Euskal Autonomi Elkarteko 1991ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen Legearen (1/1991 Legea, maiatzaren 30ekoa) 31. atala.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeari bosgarren xedapen gehigarria erasten zaio, honela idatzirik:

1. Industria sustatu, bultzada berria eman eta birmoldatzeko planen barruan Administrazioarekin sortutako zorren ordainetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratu edo esleitutako ondasun higigarriak edo higiezinak (ondarezkoak direnak), baldin eta Euskadiko ondarea osatzen badute, dohainik besterendu ahal izango dira edo eta dohainik laga aldibaterako pertsona fisiko edo juridikoei, edozein dela ere hartzaile horien izaera edo forma. Ekimen horren bidez, ekonomi jarduera bultzatu nahi da, betiere aipatutako administrazioaren dirulaguntza-ekintzen barruan eta xedapen honetan ezarritakoaren arabera.

  1. Industri politikako eskumena duen sailak proposatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio jabetzaren eskualdaketa edo horren erabilera-lagapena erabakitzea, eta hori, ondasunaren balioa edozein dela ere. Eskualdaketon eta lagapenon berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari emango zaio.

  2. Ondasun higigarri edo higiezinen doako besterentzeak direnean, honako jardunbidea bete beharko da:

    1. Ondasun higiezina denean, ondarearen arloan eskumena duen sailak, aldez aurretik, besterentze-gaitasunaren adierazpena egin beharko du.

    2. Jabetza eskualdatzeko akordioak honako ingurubar hauek jaso behar ditu: bidezkoak diren baldintzak, mugak eta bermeak, eta bereziki ondasunen xede zehatzak, ondasunaz libre baliatu ahal izateko epea, ondasunaren balioztapena eta itzultzeko arrazoiak nahiz kasuak. Halaber jaso beharko du zein jardunbide egin beharko den ondasunaren balioa kalkulatzeko, izan ere, horrela finkatu ahal izango baita itzuli beharra ez betetzeagatiko kalte-ordaina, edo eta, itzulita ere, xedapen gehigarri honen bosgarren lerroaldean jasotako baino zaintza-egoera txarragoan itzultzeagatikoa.

    3. Ondasun higiezinen jabetza-eskualdaketaren formalizazio publikoaren agirian, besteak beste, jaso beharko da eskualdaketa egin dela eskualdaketa-akordioko baldintzak betez. Jabetza-ahalmenen arloko eskumenak dituen zuzendaria izango da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egintza horretarako izendatutako ordezkaria.

  3. Ondasun higigarri edo higiezinen aldibaterako lagapenak direnean, honako jardunbidea bete beharko da:

    1. Akordioa hartzeko, ezinbestekoa izango da, aurretiaz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko jabetza-ahalmenak gauzatzea dagokion organoaren txostena egotea.

    2. Erabilera aldibaterako lagatzeko akordioak honako inguruabar hauek jaso beharko ditu: bidezkoak diren baldintzak, mugak eta bermeak, eta bereziki ondasunen xede zehatzak, erabilera-lagapenaren epea eta luzatzeko aukera, ondasunaren balioztapena eta itzultzeko arrazoiak nahiz kasuak. Halaber jaso beharko du zein jardunbide egin beharko den ondasunaren balioa kalkulatzeko, izan ere, horrela finkatu ahal izango baita itzuli beharra ez betetzeagatiko kalte-ordaina, edo eta, itzulita ere, xedapen gehigarri honen bosgarren lerroaldean jasotako baino zaintza-egoera txarragoan itzultzeagatikoa.

  4. Eskualdaketa edo lagapen-akordioetan jasotako kasuetan, itzuli egingo zaizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari doako besterentzeen edo erabilera-lagapenen xede diren ondasunak. Aipatutako akordio horiek, besteak beste, jasoko dituzte Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzeko aurreikusitako kasuak, eta, hala badagokio, aldibaterako lagapenaldia amaitzeagatik itzultzeko kasuak ere bai. Akordiootan jasoko da onuradunak ondasunak itzuli beharko dituela, itzuli behar izatekotan, baina inola ere ez eman zitzaion baino zaintza-egoera txarragoan. Hala ere, kontuan hartuko da ondasunaren erabiltze hutsak berez dakarren higadura.

  5. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak laguntza eta dirulaguntza publikoen arloko arau-hauste eta zigorrak finkatzearren araututako erregimenaren ondorioetarako, eskualdaketa edo lagapen-akordioan jasotzen den ondasun-balioa izango da isunaren zenbatekoa finkatzeko erreferentzia-balioa.

Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 17. atalaren 2. lerroaldea aldatu egiten da. Horren ondorioz, beste bi lerroalde gehiago sartzen dira, honela idatzirik:

2. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura edo Europako fondoen pentzura laguntzak jasotzen dituen edozein erakunde publiko nahiz pribaturi edo partikularrei ekonomi, finantza eta kudeaketa-kontrola egin ahal izango zaie, betiere ezartzea dagoen arau orokor edo zehatzen bidez. Bestalde, laguntza-kudeaketan jarduten duten erakunde laguntzaileei ere ezarri ahal izango zaie kontrol hori. Laguntzak nola eta zertan erabili diren izango da kontrolaren xedea, alegia, zuzen egin duten aztertuko da. Ildo horretan, ondoko hauek hartuko dira laguntzatzat: Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioak emandako dirulaguntzak, zerga-arloko salbuespenak edo onurak, kredituak, abalak eta bestelako bermeak.

  1. Atal honen 2. lerroaldean aipatzen diren pertsonek eta erakundeek inolako oztoporik jarri gabe utziko diete beren lokaletara sartzen kontrola egin eta agiriak aztertu behar dituzten funtzionarioei; halaber, bideak eskainiko dizkiete kontrolatu beharreko eragiketei buruzko fakturak, agiri baliokideak edo ordezkoak eta beste edozein agiri lortzeko.

  2. Kontrola egin behar duten funtzionarioak, beren eginkizunak betetzen ari direla, agintaritzaren agentetzat joko dira.

Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau erregelamendu bidez garatu eta ezartzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Legea garatzen ez den bitartean, aurretik emandako zenbait xedapenek indarrean jarraituko dute, baina xedatutako zerbaitek bat egiten ez badu lege honek dioenarekin, huraxe ez da ezarriko. Hona hemen indarrean jarraituko duten xedapenak: 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa (Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta beharkizunak ezartzen dituena); Ekonomia eta Herriogasun Sailaren Agindua, 1985eko azaroaren 12koa (Euskadiko Elkarte Autonomoaren Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa araupetuz), eta 1991ko urriaren 7ko Agindua, Ogasun eta Finantza sailburuarena (Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa).

Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau indarrean jartzen denetik sei hileko epean legegintzako dekretu bat eman dezan, honako gaia duela, alegia, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden legezko xedapen guztietatik testu bategina idaztea. Hauexek dira testubategina egiteko erabili beharreko xedapenak: maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintzako Dekretua, eta horri lege honek sartutako aldaketak; maiatzaren 31ko 3/1990 Legea (Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri Prezioei buruzkoa); urtarrilaren 28ko 1/1992 Legea, (Euskadiko Autonomi Elkartearen 1992.erako Diruegitamu Nagusiak Onartzen dituena); ekainaren 30eko 14/1994 Legea (Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzkoa); abenduaren 29ko 6/1995 Legea (Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituena), eta azaroaren 8ko 8/1996 Legea (Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzkoa).

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 atalarekin bat, aurreko lerroaldeko baimenak bere baitan hartzen du bategin behar diren legezko testuak arautu, argitu eta bateratzeko baimena, bai eta beharrezko diren terminologi egokitzapenak egitekoa ere.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondoko hileko lehenengo egunean jarriko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren batean.

Lehendakaria,

Euskal Autonomi Elkarteak bermeak eman ohi ditu sustapen edo interes publiko mailako helburuekin. Honek finantza errekurtsoak erabiltzeko bide ematen du, baina helburu horietarako eskuartean dituen baliabideak baino handiagoak.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruko 36. ataletik 51ra artekoetan, bermeak emateko erregimena arautzen da. Azken xedapenetatik hirugarrenean xedatzen dena aplikatuz, bidezkoa da, erregimen hori arauen bidez garatzea.

Lege horretan esaten denaren arabera, hiru aldi ezberdin ditu berme publikoak. Bermea emate-aldian, harremanak sortzen dira Administrazioaren eta onuradunaren artean, harreman horiek juridiko-administratibo mailakoak dira erabat eta, beroien arauketa, lege horretan eta dekretu honetan jasotzen da. Bermea formalizatzeari dagokionetan, zuzenbide pribatuari atxikita dauden beste harreman-modu batzuk sortzen dira Administrazioaren eta hartzekodunaren artean eta, hori, lehen aipatu diren harreman horietaz aparte. Kontratu mailakoak dira harreman horiek eta hauek arautuko dituzte bermearen funtsezko aldeak eta, bereziki, edukina. Honek, berriz, exekutatzeko modua eta harmena finkatuko ditu eta exekuzioari aurre egingo dio bere garaian. Dekretu honek, aipatu diren alde juridiko-administratibo horiek hartzen ditu bere baitan.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala. Dekretuaren xedea.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruaren garapen erreglamentarioa egitea du xedetzat dekretu honek. Bermeak emate-erregimena arautzen da idazpuru horretan.

  2. atala. Bermea eskatzea.

  1. Beste arau edo prozedura batzuetan eskatzen diren agiriez gain, gero aipatzen direnak erantsi beharko zaizkio berme-eskabideari, onuraduna, zuzenbide publikoari atxikitako eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten entitate bat izan ez dadinean:

    1. Onuradunaren identifikazioa, Identifikazio Fiskaleko Kodearen eta bizilekuaren bidezkoa.

    2. Erregistro merkantilari buruzko agiriak edo pertsona fisiko onuraduna sortzeko erregistroari buruzkoak. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak partaide deneko baltzu bat izan dadinean edo, baltzu hori, dirulaguntzaren baten edo bermeren baten onuraduna izana dela gerta dadinean. Laguntza horrek Administrazioaren pentzutangoa izan behar du, eskabidea egin zeneko aurreko urtekoa eta eskabidean aipatzen diren zirkunstantzietan ez dadila egon aldaketarik.

    3. Onuradunak, zerga mailako eta gizarte segurantzarekiko obligazioak beteta dituela kreditatuko duten agiriak.

    4. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak edo beronen Erakunde Autonomoren batek bermatutako obligazioren bat onuradunak betegabe ez duenari buruzko egiaztagiria. Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak eman behar du egiaztagiri hori. Eginbehar hori bete ez izanaren eraginez, aipatutakoek aurre egin behar izan diote obligazioari edo, ez-betetzea eman baldin bada ere, bermemaileari kalteak ordaindu beharrak indarra galtzea gertatu bada.

  2. Sei hilabeteko epearen barruan eman behar zaio ebazpena eskabideari eta epealdi horrek indarrean iraun duen bitartean erabakirik hartu ez bada, ukoa eman zaiola ulertuko da prozedura administratiboari buruzko arauei dagokienetan.

  3. atala. Bermea ematearen aldeko proposamena.

  1. Bermea emateari dagokionetan interesa duen sailak, Jaurlaritzaren Kontseiluari egin beharko dio proposamena.

  2. Bermea ematearen alde hurrengo atalean ematen diren zehaztasunak jaso behar dituen proposamenarekin batera, bermatu behar den eragiketaren gaineko memoria ekonomiko-finantzario bat aurkeztu behar da.

  3. Proposamena eta horrekin batera aurkeztu behar diren agiriak ikusi ondoren, Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak txosten bat eman behar du honako hauei buruz: Euskal Autonomi Elkarteko finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 37. atalean finkatzen den muga amaitu ez denari buruzkoa eta, bestea, eragiketaren ezaugarri ekonomiko-finantzarioei buruzkoa. Lege horretako 38. ataleko 2. lerroaldean esaten denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak bakarrik eman ahal izango dio onarpena proposamenari, aldezkoa izatea gerta dadinean.

  4. atala. Bermea emateari buruzko akordioa.

  1. Jaurlaritzaren Kontseiluak emango dio onarpena bermea emateari, arauzkoak diren txostenak aztertu ondoren.

  2. Honako hauek jaso beharko dira gutxienez bermea emate-akordioan:

    1. Bermearen onuradunaren izena edo enpresarena.

    2. Bermearen goreneko zenbatekoa, Estatuan legezko indarra duen monetan; hala ere, obligazio hori, dibisetan ere izan daiteke, zenbateko horren kontrabalioaren heinean.

    3. Bermearen destinoa, sustapen arloan edo interes publiko mailan.

    4. Hartzekodun nagusiekin izenpetutako eta aplikagarriak izan daitezkeen hitzarmen edo hitzarmenen aipamena. Beroietan jasotako arauak, emate-akordioaren osagarritzat hartuko dira.

  3. Aurreko lerroaldeko d) idazatian aipatzen den hitzarmenean edo hitzarmenetan aipatu gabe egotea gerta dadinean, honako hauek jaso ditzake emate-akordioak:

    1. Bermatze eragiketaren eta bermearen beraren ezaugarri ekonomiko-finantzarioak eta, bereziki, ordena eta dibisioaren onurekiko ukoa edo ez-ukoa eskusio-onurarekiko.

    2. Berme-eskubidearen aldeko eskabidea, onuradunak bere egitekoak eta ezaugarriak ez betetzea gertatu delako emandakoari aurre egin dakion kasurako. Eskubide hori eratu egin beharko da, emandako bermea formalizatu baino lehen hain zuzen.

    3. Bermea formalizatzeko epealdia.

    4. Administrazioaren aldeko komisio-debengoa.

    5. Bete beharreko baldintzak. Bermearen formalizazioa, horri atxikita gelditzen da.

  4. Emate akordioa, aplikagarria den hitzarmen batera edo batzuetarako bidaltzea gerta dadinean, onuradunari eman beharko zaio horren edo horien berri, hitzarmenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gerta dadinean izan ezik.

  5. atala. Barmea emate-akordioa aldatzea.

    Emate-akordioa aldatzeko, 2. eta 3. ataletan finkatzen den izapideak bete beharko dira eta, ez da beharrezkoa izango, proposatu dadin aldaketak hartzen dituen datuak eta agiriak bertan sartzea.

  6. atala. Bermeak formalizatzea.

  1. Bermeak formalizatzeko edo aldatzeko agintea duen organuari dagokio formalizazioaren edukia finkatzea, formalizazio-instrumentuan bertan gainera eta, hori, Euskal Autonomi Elkartearen Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean, dekretu honetan, aplikagarriak diren hitzarmenetan eta, hala behar izan dadinean, emate-akordioan xedatzen direnen arabera.

  2. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren izenean formalizatuko da bermea, emate-akordioan bermatzailetarako Erakunde Autonomo bat izendatu dadin kasuan izan ezik.

  1. atala. Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta bermeari aurre egin dakionaren eskabideak.

  1. Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta obligazioari aurre egin dakionaren eskabideak, Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileari aurkeztu beharko zaizkio.

  2. Hartzekodun nagusiak, egoera konkurtsal bat edo fidantza-kontratuan aurrikusita dagoen beste zirkunstantzia objektibo bat, bermea exekutatzeko kausa gisa, alegatuz eskabidea egitea gerta dadinean, bermeak eskaintze-arloan agintea duen sailak, beharrezkoak diren kudeaketak burutuko ditu. Eta ondorioz, obligazioari aurre egitea erabakiko du sail horrek, sailburuaren agindu-bidez; horretarako, egoera hori edo zirkunstantzia hori ematen dela kreditatu beharko da aurrez. Fidantza kontratuaren arabera, epealdiaren baldintza betetzearen edo epealdia igarotzearen baldintzapean baldin badago exekuzioa, hauek betetzearekin bat emango da erabakia.

  3. Hartzekodun nagusiak eskabidea aurkeztu zuenetik sei hilabeteko epealdia igaro eta erabakirik eman ez baldin bada, eskabideari ukoa eman zaiola jo ahal izango da, administrazio prozedurari buruzko arauetan xedatzen direnen ondorioetarako.

  4. Hartzekodun nagusiak arauhaustearen berri eman bai, baina horrek, beste gabe, bermea exekutatu beharra ez baldin badakar, bermeak prestatzeko eskumena duen Sailak, berorren egoera ezagutzeko bidezkoak diren kueaketa-lanak burutuko ditu.

  5. Atal honetan aipatzen diren komunikazioen eta eskabideen berri eman beharko zaio bermea ematearen proposamena egin zuen Sailari edo eskuduntza horretaz baliatuz sail horren ordezkotza egin eta proposamena aurkeztu duenari. Gaiari buruz duen informazioa eskatuko zaio.

  1. atala. Bermeari aurre egiteari buruzko erabakiaren ondorioak.

  1. Bermeari aurre egin dakionari buruzko erabakian, bermea ematearen ondorioz prestatutako guztiei buruzko aipamena egingo da, honako baldintza hauen pean:

    1. Horren kausa izan den egoeraren edo zirkunstantziaren eraginpean egon daitezela, honek indarra izan dezan bitartean edo

    2. Hartzekodun nagusi eskegileak arauhauste bat gauzatu duela kreditatzea. Arauhaustearen ezaugarriek eta eskabide egiteko oinarri izan zirenek, berdinak izan behar dute eta, eskabidea, hori egin zeneko hurrengo urtearen barruan aurkeztu beharko da.

  2. Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 47. atalean aipatzen diren baldintzak bete daitezenean izan ezik, ez da onartuko subrogaziorik zordun nagusiaren posizioan. Subrogazio hori onartzea gertatuko balitz, erabakia aplikagarri izango zaie ordaintzeke dauden guztiei, erabakiak bere eremuaren barruan hartzen dituen berme guztiei alegia, aurreko lerroaldean esaten denari jarraituz.

  1. atala. Hartzekodun nagusiaren eskubidea onartzea.

  1. Aurreko bi ataletan aipatzen den erabakia hartzerakoan, jadanik ordainduta dagoen zenbateko bat eskabidea egin duen hartzekodun nagusi baten alde likidatzeko behar hainbat elementu egotea gertatuko balitz, onartu ahal izango da beronen aldeko eskubidea erabakian bertan.

  2. Exekuzio erabakiak onarpena ez ematea gerta dadinean, eskabidea egin dezan hartzekodun nagusi bakoitzaren eskubidea onartu egingo da, bere alde jarri den zenbatekoa likidatzeko beharrezkoak diren elementuak kreditatu daitezeneantxe. Kasu honetan, Emandako Bermeen Erregistroaren organu kudeatzaileari dagokio onarpena emateko agintea.

  1. atala. Ordaindutako zenbatekoak eskuratzea.

  1. Hartzekodun nagusiaren aldeko ordainketa egin ostean, hurrengo atalean aipatzen den Erregistroko organu kudeatzaileak errekerimendua egingo dio onuradunari bermea itzuli dezan zerga-bilketei buruzko arauetan finkatzen den epearen barruan. Bermearen zenbatekoa, bermatzaileari itzuli beharko dio noski.

  2. Borondatezko ordainketa-aldia igaro ondoren, premiamendu-prozedurari eta egokitzat jotako beste bide batzuei ekingo zaie zerga-bilketa arloari buruzko arautegian xedatzen denari jarraituz. Eta beharrezkoa bada, bermemailearen esku dauden berme-eskubideak exekutatu egingo dira

  1. atala. Emandako Bermeen Erregistroa.

  1. Emandako Bermeen Erregistroa, bermeak prestatze arloan agintea duen Saileko organuak kudeatuko du. Sailaren arau organikoetan finkatuta daude prestazioei buruzko arauak. Erregistro horretan inskribatuko dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta honen Erakunde Autonomoen pentzutan emandako bermeak.

  2. Bermeen Erregistro horretan jasoko dira, bermea emate, formalizatze, exekutatze edo liberatzeari buruzko datuak.

  1. atala. Zuzenbide pribatupeko Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak ematea.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatu eta zuzenbide pribatupeko diren Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak emateko baimen eskabideak bere baitan jaso beharko ditu, dagokion entitatearen pentzutan eta bermepean egingo den eragiketaren ezaugarri partikularrak eta bai guztirako arrisku eragindunari buruzko informazioa ere.

    2. ...

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Hitzarmenak.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 7/1996 Legeko 50.2 atalean xedatzen denari jarraituz hitzarmenak izenpetzea gerta dadinean, horren edukinari egokituko zaizkio dekretu honetan jasotzen diren xedapenak.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau argitaratu aurretik emandako bermeak.

  1. Dekretu hau indarrean jarri ondoren burututako ekintzei aplikagarri izango zaie dekretu hau, dadina-dadila eman diren bermeen aldia.

  2. Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita emandako berme guztiak Bermeen Erregistroan jasoko dira, hala ere, indarrean jarri aurretik emandakoak ere sartu ahal izango dira.

Indarrean jartzea.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

JOS ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

(...)

ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

Dirulaguntza eta laguntza publikoak emateko jardunbideen aldibaterako erregimena.

  1. Lege hau indarrean jarri baino lehenago onartutako laguntza edo dirulaguntzen arauek indarrean jarraituko dute, harik eta arau horien indarraldia bukatu arte. Bestalde, indarraldi mugagabea duten dirulaguntza-arauak indarrik gabe geratuko dira, baldin eta lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean bertan ezartzen den erregimenera egokitzen ez badira.

  2. Lege hau indarrean jarri baino lehenago hasita zeuden dirulaguntza-jardunbideei ez zaie lege hau ezarriko, eta hortaz, aurreko araudia izango dute lokarri.

    (...)

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeari bosgarren xedapen gehigarria erasten zaio, honela idatzirik:

1. Industria sustatu, bultzada berria eman eta birmoldatzeko planen barruan Administrazioarekin sortutako zorren ordainetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratu edo esleitutako ondasun higigarriak edo higiezinak (ondarezkoak direnak), baldin eta Euskadiko ondarea osatzen badute, dohainik besterendu ahal izango dira edo eta dohainik laga aldibaterako pertsona fisiko edo juridikoei, edozein dela ere hartzaile horien izaera edo forma. Ekimen horren bidez, ekonomi jarduera bultzatu nahi da, betiere aipatutako administrazioaren dirulaguntza-ekintzen barruan eta xedapen honetan ezarritakoaren arabera.

  1. Industri politikako eskumena duen sailak proposatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio jabetzaren eskualdaketa edo horren erabilera-lagapena erabakitzea, eta hori, ondasunaren balioa edozein dela ere. Eskualdaketon eta lagapenon berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari emango zaio.

  2. Ondasun higigarri edo higiezinen doako besterentzeak direnean, honako jardunbidea bete beharko da:

    1. Ondasun higiezina denean, ondarearen arloan eskumena duen sailak, aldez aurretik, besterentze-gaitasunaren adierazpena egin beharko du.

    2. Jabetza eskualdatzeko akordioak honako ingurubar hauek jaso behar ditu: bidezkoak diren baldintzak, mugak eta bermeak, eta bereziki ondasunen xede zehatzak, ondasunaz libre baliatu ahal izateko epea, ondasunaren balioztapena eta itzultzeko arrazoiak nahiz kasuak. Halaber jaso beharko du zein jardunbide egin beharko den ondasunaren balioa kalkulatzeko, izan ere, horrela finkatu ahal izango baita itzuli beharra ez betetzeagatiko kalte-ordaina, edo eta, itzulita ere, xedapen gehigarri honen bosgarren lerroaldean jasotako baino zaintza-egoera txarragoan itzultzeagatikoa.

    3. Ondasun higiezinen jabetza-eskualdaketaren formalizazio publikoaren agirian, besteak beste, jaso beharko da eskualdaketa egin dela eskualdaketa-akordioko baldintzak betez. Jabetza-ahalmenen arloko eskumenak dituen zuzendaria izango da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egintza horretarako izendatutako ordezkaria.

  3. Ondasun higigarri edo higiezinen aldibaterako lagapenak direnean, honako jardunbidea bete beharko da:

    1. Akordioa hartzeko, ezinbestekoa izango da, aurretiaz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko jabetza-ahalmenak gauzatzea dagokion organoaren txostena egotea.

    2. Erabilera aldibaterako lagatzeko akordioak honako inguruabar hauek jaso beharko ditu: bidezkoak diren baldintzak, mugak eta bermeak, eta bereziki ondasunen xede zehatzak, erabilera-lagapenaren epea eta luzatzeko aukera, ondasunaren balioztapena eta itzultzeko arrazoiak nahiz kasuak. Halaber jaso beharko du zein jardunbide egin beharko den ondasunaren balioa kalkulatzeko, izan ere, horrela finkatu ahal izango baita itzuli beharra ez betetzeagatiko kalte-ordaina, edo eta, itzulita ere, xedapen gehigarri honen bosgarren lerroaldean jasotako baino zaintza-egoera txarragoan itzultzeagatikoa.

  4. Eskualdaketa edo lagapen-akordioetan jasotako kasuetan, itzuli egingo zaizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari doako besterentzeen edo erabilera-lagapenen xede diren ondasunak. Aipatutako akordio horiek, besteak beste, jasoko dituzte Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzeko aurreikusitako kasuak, eta, hala badagokio, aldibaterako lagapenaldia amaitzeagatik itzultzeko kasuak ere bai. Akordiootan jasoko da onuradunak ondasunak itzuli beharko dituela, itzuli behar izatekotan, baina inola ere ez eman zitzaion baino zaintza-egoera txarragoan. Hala ere, kontuan hartuko da ondasunaren erabiltze hutsak berez dakarren higadura.

  5. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeak laguntza eta dirulaguntza publikoen arloko arau-hauste eta zigorrak finkatzearren araututako erregimenaren ondorioetarako, eskualdaketa edo lagapen-akordioan jasotzen den ondasun-balioa izango da isunaren zenbatekoa finkatzeko erreferentzia-balioa.

Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 17. atalaren 2. lerroaldea aldatu egiten da. Horren ondorioz, beste bi lerroalde gehiago sartzen dira, honela idatzirik:

2. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura edo Europako fondoen pentzura laguntzak jasotzen dituen edozein erakunde publiko nahiz pribaturi edo partikularrei ekonomi, finantza eta kudeaketa-kontrola egin ahal izango zaie, betiere ezartzea dagoen arau orokor edo zehatzen bidez. Bestalde, laguntza-kudeaketan jarduten duten erakunde laguntzaileei ere ezarri ahal izango zaie kontrol hori. Laguntzak nola eta zertan erabili diren izango da kontrolaren xedea, alegia, zuzen egin duten aztertuko da. Ildo horretan, ondoko hauek hartuko dira laguntzatzat: Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioak emandako dirulaguntzak, zerga-arloko salbuespenak edo onurak, kredituak, abalak eta bestelako bermeak.

  1. Atal honen 2. lerroaldean aipatzen diren pertsonek eta erakundeek inolako oztoporik jarri gabe utziko diete beren lokaletara sartzen kontrola egin eta agiriak aztertu behar dituzten funtzionarioei; halaber, bideak eskainiko dizkiete kontrolatu beharreko eragiketei buruzko fakturak, agiri baliokideak edo ordezkoak eta beste edozein agiri lortzeko.

  2. Kontrola egin behar duten funtzionarioak, beren eginkizunak betetzen ari direla, agintaritzaren agentetzat joko dira.

Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau erregelamendu bidez garatu eta ezartzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Legea garatzen ez den bitartean, aurretik emandako zenbait xedapenek indarrean jarraituko dute, baina xedatutako zerbaitek bat egiten ez badu lege honek dioenarekin, huraxe ez da ezarriko. Hona hemen indarrean jarraituko duten xedapenak: 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa (Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta beharkizunak ezartzen dituena); Ekonomia eta Herriogasun Sailaren Agindua, 1985eko azaroaren 12koa (Euskadiko Elkarte Autonomoaren Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa araupetuz), eta 1991ko urriaren 7ko Agindua, Ogasun eta Finantza sailburuarena (Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa).

(...)