Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1999ko urtarrilaren 22koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bitartez arautzen baita hazitarako aleak atontzeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeko prozedura. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko urtarrilaren 22koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bitartez arautzen baita hazitarako aleak atontzeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeko prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 532
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/01/22
  • Argitaratze-data: 1999/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

(1) Kalifikazioak ez dira jarriko ikasleak kalifikazio positiboa lortu arte / No se consignarán las calificaciones hasta que el/la alumno/a obtenga calificación positiva

(2) BIKAIN, OSO ONGI, ONGI edo NAHIKO ipiniko da / Se calificará en terminos de SOBRESALIENTE, NOTABLE, BIEN o SUFICIENTE.

(3) Ikasleak egindako aukerakoak jarriko dira / Se consignarán los opcionales cursados por el/la alumno/a

Kontseiluaren 1994ko uztailaren 27ko 2100/94 (EE) Arautegiak (landare-lorpenen babes komunitarioari buruzkoa) eta Batzordearen uztailaren 24ko 1768/95 (EE) Arautegiak (goian aipaturiko arautegiaren 14. atalean jasotako nekazaritzako salbuespena garatzeko arauak ematen ditu) baimena ematen diete nekazariei zenbait espezieren uztaren emaitza beren ustiategian erabiltzeko ugalketa helburuekin. Espezie horiek, baina, honela lortutakoak izan behar dute nahitaez: hibrido edo sintetikoa ez den eta landare-lorpenen babes komunitariorako eskubidea duen barietate bateko ugalketa-gaiak nork bere ustiategian erein edo landatuta.

Batzordearen 1768/95 (EE) Arautegiaren 13. atalean adierazitakoaren arabera, hazitarako aleak atontzeko lanak nekazariaren ustiategitik kanpo egiteko (hala egin behar baita) baimendutako establezimenduen zerrenda osatzeko behar diren eskakizunak ezarri behar dituzte Estatu kideek.

Aurreko arauak garatzeko, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretua eman da, erieteko edo landatzeko atondu behar den produktuaren kalitatea berma dadin, nekazariek ekoiztutako eta ugalketarako aukeratutako ugalketa-gaiak zeinek bere ustiategian erein ditzan, eta gai horiek beste ezertarako erabil ez daitezen. Errege Dekretuaren 1. atalarekin bat etorriz, instalazioak kokatuta daudeneko Autonomia Erkidegoko organo eskudunak baimendutako pertsona fisiko edo juridikoek egingo dituzte hazitarako bakarrik diren aleak atontzeko lanak. Era berean, haziak ekoizten dituzten eta legez baimenduta dauden erakundeek ere egin ahal izango dituzte aleak atontzeko lanak, baldin eta lan horiek ez badituzte egiten ziurtaturiko hazia prozesatzeko lanekin batera.

Agindu honen bidez, aipaturiko arauak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko xedapenak ematen dira. Horretarako, aleak atontzeko lanak baimendu eta kontrolatzeko prozedura zehazten da.

Beraz, hau

  1. atala.– Baimena.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko instalazioak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, edota haziak ekoizten dituzten eta legez baimenduta dauden erakundeek, hazitarako aleak atontzeko lanik egin nahi izanez gero, horretarako baimena eskatu behar diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza Zuzendaritzako Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuari, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Agindu honen eranskinean, erabili beharreko eskabide-eredua argitaratzen da.

  2. – Nekazaritza zuzendariak emango du eman beharreko baimena, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren. Izan ere, hazitarako erabili behar diren aleak atontzeko lanak egiteko baliabideak aski direla egiaztatu behar da txosten tekniko horretan.

  3. – Baimenaren indarraldia bi urtekoa izango da, ematen den egunetik kontatzen hasita. Baimen hori beste hainbesteko epeetarako berritu daiteke, aldez aurretik interesatuak horrela egiteko eska badeza; edonola ere, beranduen jota, indarraldia amaitzeko eguna baino hiru hilabete lehenago egin behar da baimena berritzeko eskea. Baimena berritu ahal izateko, aleak atontzeko lanak egiteko behar diren baliabideak mantendu behar ditu titularrak, eta 1709/1997 Errege Dekretuan zein baimenean xedatutakoa bete behar du.

  4. – Atontzeko lanak edozein landare-espezietako ale-partidei egingo zaikzie, sistema komunitarioak babestutako barietateetakoa den eta 1709/1997 Errege Dekretuaren 1.5. ataleko zerrendako landare-espezieetakoa ez den alearen kasuan izan ezik.

  1. atala.– Sarrera eta irteeren erregistroa.

  1. – Hazitarako aleak atontzeko baimena duten biltegietan, partida guztien sarrerak eta irteerak erregistratzeko sistema bat erabili behar da, zeinak jasoko baitu 1709/1997 Errege Dekretuaren 3.4. atalean ezarritako informazio guztia. Sistema horren funtsa Erregistro Liburua izango da, eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak liburuaren diligentzia egin eta orrialdeak zigilatuko ditu. Liburu horren ordez, euskarri magnetikoko erregistroa egin ahal izango da, Nekazaritza Zuzendaritzak horretarako ezarriko dituen ezaugarri eta formatua errespetatuz gero.

  2. – Biltegira sartu edo biltegitik irteten den ale partida bakoitzeko, sarrera eta/edo irteera albaran zenbakitua edo faktura luzatuko da, 1709/1997 Errege Dekretuaren 3.5. atalean ezarritako eran luzatu ere.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 22a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LA HIDALGA.

1.– IDENTIFIKAZIOA / IDENTIFICACIÓN

  1. – Enpresaren izena

    Denominación de la Empresa

    Helbidea

    Dirección

    1. -K. Herria Lurralde Historikoa

      P.LocalidadProvincia

      Telefonoa Faxa

      TeléfonoFax

  2. – Nortasun Juridikoa Pribatua SA E.N.S. Kooperatiba Bestelakoak

    Personalidad Jurídica Privada S.A. S.A.T Cooperativa Otras

    I.F.Z. / I.F.K.

    N.I.F. / C.I.F.

    2.– ARDURADUN OROKORRA / RESPONSABLE GENERAL

    Deiturak eta izenak

    Apellidos y Nombre

    Telefonoa

    Teléfono

    ARDURADUN OROKORRA / RESPONSABLE TÉCNICO

    Deiturak eta izenak

    Apellidos y Nombre

    Telefonoa

    Teléfono

    3.– EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESTABLEZIMENDUAK / ESTABLECIMIENTOS EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA

    HELBIDEA HERRIA LURRALDE H. TELEFONOA

    DIRECCIÓNLOCALIDADPROVINCIA TELÉFONO

    4.– INSTALAZIOAK / INSTALACIONES

  1. – Instalazio orokorrak / Instalaciones generales:

    Biltegiak / Almacenes m .2

    Bulegoak / Oficinas m .2

    Hotz-kamerak / Cámaras frigoríficas m .2

  2. – Tresneria eta makineria / Equipamiento y maquinaria:

    MOTA / TIPO MARKA / MARCAEREDUA / MODELOESKURAKETA DATA

    FECHA ADQUISICIÓN

    5.– LANGILEAK / PERSONAL

    Goi-mailako tituludunak Lanbide-heziketa

    Titulados superiores: Formación profesional:

    Erdi-mailako tituludunak Administrazioa

    Titulados medios:Administración:

    6.– HAZITARAKO ALEAK ATONTZEKO BAIMENA ESPEZIE HAUETARAKO ESKATZEN DA /

    ESPACIOS PARA LOS QUE SOLICITA AUTORIZACIÓN PARA EL ACONDICIONAMIENTO DE

    GRANOS DESTINADOS A LA SIEMBRA.

    ESPEZIEA / ESPECIEKANPAINA BAKOITZEAN PROZESATUKO DEN

    KOPURUAREN AURREIKUSPENA (kg)

    CANTIDAD PREVISTA PROCESAR POR CAMPAÑA KG.

    ESKABIDEA / SOLICITA:

    Hazitarako aleak atontzeko baimena, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz

    Autorización para el acondicionamiento de granos destinados a la siembra, conforme a lo establecido en el R.D. 1709/1997 de 14 de noviembre y en la Orden del Consejero de Agricultura y Pesca, de 22 de enero de 1999.

    ____________________(e)n, ________ (e)ko ____________aren ____ (e)(a)n

    En __________________, a ________ de _________________ de _______

    Sinadura / Firma:

    NAN zk / DNI

    Kargua / Cargo