Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5521
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1999/12/10
  • Argitaratze-data: 1999/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gazteriaren osoko politikaren kontzeptuak gero eta jarraitzaile gehiago ditu Europan. Gero eta gehiago dira ikuspegi hori aukeratzen duten herrialdeak, gazteen gaiak, beharrak eta arazoak direla-eta, eta herrialde horiek zenbait neurri hartzen ari dira gazteen aldeko ekintzak ahalik eta ondoen koordinatzearren.

Gazteek, gaur egun, arazo larri bat daukate: langabezia. Langabeziak gazteei beren buruen jabe bihurtzea eragozten die, eta horrek eragin handia dauka beren bizitzetan. Izan ere, gizarte honetan gazteak dira lanik eza eta lana aurkitzeko zailtasunak bereziki jasaten ari diren kolektiboetako bat. Gainera, berdin dio ekonomiak gora egitea. Lanposturik ez izatea, gurasoengandik aparte bizi izateko etxerik ez izatea, oztopo larriak dira benetan independenteak eta autonomoak izateko. Egoera horretan dagoenak autoestimua galtzen du. Bizitzan dituen asmoak egia bihurtzeko baliabiderik eza sumatzean, "soberan dela" pentsatzen hasten da, eta berarentzat jasanezinak izan daitezke gizartean sartzeko zailtasun horiek.

Gazteak beren buruaren jabe bihurtzeko eta gizarteratzeko oztopoen ondorioak latzak dira: gaztaroa luzeegia bihurtu da, gazteek gizartetik at daudela pentsatzen dute, babesik gabeko gazteek ohi baino gehiago sufritzen dute eta arrisku-faktoreak ugaritu egiten dira.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek (euskal udalerrien izenean) EAEko Gazte Plana onartu dute, 1999-2001 aldirako. Planak konpromiso handi bat islatzen du, euskal erakundeek gazteen alde hurrengo urteetarako hartu dutena.

EAEko Gazte Planak, Kudeaketa-antolaketaren sailean, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu du. Horren eginkizuna hauxe izango da: iturri guztien informazioa bildu eta erakundeen eta euskal gizartearen esku jartzea. Bestalde, kokapenari dagokionez, Behatokia Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren menpeko zerbitzu bat izango da.

Izatez, Kultura Saileko Egitura Organikoa finkatzen duen urriaren 19ko 359/1999 Dekretuaren arabera, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren barruan egongo da Gazteriaren Euskal Behatokia, esan bezala, eta bere eginkizunak eta ezaugarriak agindu honetan zehazten dira.

Esandako guztiaren ondorioz, hau

Gazteriaren Euskal Behatokiak, Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariaren bitartez, hauekin batera egingo du lan: alde batetik, Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearekin; bestetik, haren barnean sortzen diren lan-talde eta batzorde teknikoekin ere.

Hori guztia dela-eta, hauek izango dira Behatokiaren eginkizunak:

Zuzenean edo zeharka EAEko gazteen egoera eta arazoak ezagutzeko aukera emango duten informazioa biltzea, baita gazteekin lotutako hainbat faktoreri buruzkoa ere.

Lortutako informazioa lantzea, joera berriak eta gazteen munduan nahiz horri lotutako faktoreetan gertatzen diren aldaketak aztertuz.

Prestaketa eta bideragarritasunezko ikerketak eta azterlanak egitea; adituen bilerak antolatzea, eta behar izanez gero, lan taldeak sortzea.

Dokumentazio fondo zientifikoa eratu eta informazio jarduerak bultzatzea.

Datuen bilketan irizpideen bateraketa erraztea. Horretarako gazteekin zerikusia duten beste zenbait erakundek erabiltzen dituzten adierazleekin harmoniza daitezkeen adierazleak identifikatu beharko dira.

Aurreko prozesuetatik lortutako informazioak zabaldu eta, hala balegokio, gazteen egoerari buruzko argitalpenak egitea, aldizkakoak edo puntualak.

Gazteriaren Behatokiarekin elkarlanean arituko diren entitateei aholkua ematea (informazio zentroei, instituzioei, sail eta erakundeei).

Informazioaren elkartrukaketa erraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko honako agente hauen artean: erabakiak hartzen dituzten agintariak, ikertzaileak, profesionalak eta gazteen eremuan esku hartzen duten agente nagusiak.

Araudien bidez ezartzen den beste edozein eginkizun betetzea.

Gazteriaren Euskal Behatokiak garatu eta bultzatzen dituen jarduera guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Planaren menpean egongo dira, Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen eskumena errespetatuta.

Urteko txostena, erakunde eta gai anitzi buruzkoa, Euskadiko gazteen egoeraren inguruko datuak bilduko dituena.

Aldiro-aldiroko txostena, Euskadiko gazteak nola aldatzen ari diren erakutsiko duena.

Ondorioz, Behatokiak organo eskudunei eragingo die, horiek arlo horretako erakunde publiko eta pribatuekin hitzarmenak eta elkarlaneko beste instrumentu batzuk sor ditzaten, beti gazteen kolektiboen aniztasuna errespetatuta.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 10a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.