Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; beraren bidez diru-laguntzak deitu dira Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluazioetan Bikaintasunaren EFQM Ereduan 300 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; beraren bidez diru-laguntzak deitu dira Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluazioetan Bikaintasunaren EFQM Ereduan 300 puntu edo gehiago lortu dituzten itunpeko ikastetxeentzat

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 5678
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/05/21
  • Argitaratze-data: 2008/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan berriztapen-proiektuak egitea bultzatu ohi du, hala deialdi espezifikoen bitartez, nola ikastetxeetan irakasteko edo antolatzeko praktikan berriztapenak sartzeko jarduerak zuzenean proposatuz.

Hain zuzen ere, gaur egun gizarteak ikastetxeei eta hezkuntza sistemari egiten dien eskaera sendoenetako bat hezkuntzaren zerbitzua kalitatekoa izatea da. Gaur egungo euskal gizarteak etorkizunerako dituen erronka handienetako bat hezkuntza-sistemaren eta berari atxikitako ikastetxeen kalitatea da. Hori dela eta, honen bidez ikastetxeetan hezkuntzaren arloan hobeto jardutea lortzeko esku hartzeko markoa eskaini nahi dugu. EFQM eredua aplikatzea ikastetxeetako kalitatea eten gabe hobetzeko ahalegin garrantzitsua da. Deialdi honen helburua kalitate-prozesu horiek bultzatzea da; horretarako, EFQM ereduan 300 puntu edo gehiago lortu dituzten ikastetxeen ahaleginak aintzatetsiko dira.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluko xedapenekin bat etorriz (lege hori Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren diru-laguntzak arautu zituen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen), Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko Aurrekontu Orokorra onetsi zuen abenduaren 28ko 15/2007 Legeak baimendutako kredituen arabera aurrekontuko zuzkidura nahikoa denez, oro har aplikatu beharreko xedapen guztiak kontuan hartuta eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, hauxe

  1. Deialdi honen xedea Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluazioetan Bikaintasunaren EFQM Ereduan, bera barne, 300 puntu edo gehiago lortu dituzten itunpeko ikastetxeei diru-laguntzak ematea da.

  2. Horretarako berreun eta hamar mila (210.000) euro jarri dira.

  3. Adierazitako kopurua gehitu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuen exekuziotik atera daitezen eskuarte ekonomiko agortu gabeen arabera, eta deialdia ebatzi baino lehen, betiere. Halakorik gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpen baten bidez emango da horren berri.

  1. Agindu honetan araututako laguntzetako bat jaso dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoak ematen dituzten eta itunpeko ikastetxeek.

  2. Ezin izango dute parte hartu 2001eko urtarrilaren 29ko Aginduaren argitaratzen diren zerrendetan sartutako itunpeko ikastetxeek, hau da, Lanbide Heziketako Euskal Plangintzak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxeek edo zenbait lanbide-arlotan, plan horretan ikusitakoaren ondorioetarako, hitzarmenak ezarri zituzten ikastetxeek.

  3. Ezin izango dute parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

Deialdi honetako laguntzen eta diru-laguntzen xedea ikastetxe pribatuetan kalitate-proiektuak burutzen laguntzea da, Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluazioen bidez Bikaintasunaren EFQM Ereduan 300 puntu edo gehiagoko ziurtagiria lortzeko.

Agindu honetako I. eranskinkean agertzen den eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluazioan Bikaintasunaren EFQM Ereduan lortutako puntuazioari buruzko ziurtagiria, eskatzeko epea bukatu baino lehen emana.

  2. Xede bererako beste deialdi batez baliatuko ez delako zinpeko adierazpena, ikastetxearen legezko ordezkariak/zuzendariak egina (II. eranskina).

  3. Zerga-betebeharrak bete dituztela frogatzen duten agiria, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991eko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (EHAA, apirilaren 15ekoa).

  4. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren bihuramunetik aurrera.

  2. Eskabideak Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan aurkeztu behar dira. Horrez gainera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatutako bulegoetan ere aurkez daitezke. Eskatzaileak eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen badu, gutunazal irekian egin behar dute, posta-funtzionarioak eskabide-orria zigilatu dezan ziurtatu aurretik.

  3. Izaera pertsonaleko datuen babeserako 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, eskabidea osatzeak interesdunaren baimena ematea dakar berekin bere datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Aipatutako legean aurreikusitako sartze-, zuzenketa-, ezeztapen- eta oposizio-eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkunta Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia-San Sebastián kalea 1,01010 Vitoria-Gasteiz).

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza ohartzen bada eskabidean hutsune edo okerren bat dagoela, interesatuari eskatuko dio hutsunea zuzen dezala edo falta diren agiriak aurkez ditzala hamar eguneko epearen barruan, eta ohartaraziko dio hori egin ezean eskaeran atzera egintzat joko dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan ezarritakoari jarraituz emango den ebazpen baten bidez.

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatuko ditu.

  1. Lehen fase batean, Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako ebaluazioaren arabera EFQM ereduan gutxienez 400 puntu lortu dituen ikastetxe bakoitzari 20.000 euro emango zaizkio. Onuradun guztiei halako diru-laguntzarik emateko nahikoa dirurik ez badago, dagoena denen artean hainbanatu beharko da. Ikastetxe batek aurreko deialdi batean EFQM ereduan 300 puntu lortzeagatik diru-laguntza lortu balu, emandako zenbatekoa deialdi honetan dagokion diru-laguntzatik kenduko zitekeen.

  2. Behin fase hori amaiturik, dirurik gelditu bada, Euskalit-Kalitaterako Euskal Iraskundearen Ebaluatzaileen Klubak egindako ebaluazioaren arabera EFQM ereduan 300 eta 399 puntu bitartean lortu dituzten ikastetxeei 10.000 euro emango dizkiegu. Onuradun guztiei halako diru-laguntzarik emateko nahikoa dirurik ez badago, dagoena denen artean hainbanatu beharko da.

Aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Pedagogia Berriztapeneko Zerbitzuak, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari txostena emango dio. Bertan honako hauek zerrendatuko dira:

  1. Baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu dituzten ikastetxeak, 8. artikuluaren arabera bakoitzari dagokion diru-laguntzarekin.

  2. Baldintzaren bat betetzen ez duen eskabideak aurkeztu dituzten ikastetxeak. Baldintza hori edo horiek zeintzuk diren adieraziko da.

  1. Agindu honetan araututako deialdia Hezkuntza sailburuordeak ebatziko du, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren proposamena aintzat hartuta. Behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkiaren bidez jakinaraziko zaie interesdunei; horretarako 6 hileko epea egongo da agindu hau argitaratzen denetik.

  2. Ebazpenak ez du administrazio-bidea agortuko, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuko den hilabeteko epean.

  3. Artikulu honetako 1. puntuan aipatutako epealdian deialdiari buruzko ebazpena argitaratzen ez bada, interesdunek eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluaren ondorioetarako (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak partzialki aldatu du).

Agindu honen itzalpean ematen diren diru-laguntzak edo diru-kopuruak ezin dira bateratu xede bereko beste deialdi batzuetakoekin.

  1. Diru-laguntza dena batera ordainduko da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabete igaro baino lehen.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan finkatutako berme araubideari eutsiz bermatuko da. Dekretu horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautu da eta haiek kudeatzen laguntzen duten erakundeen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezarri dira.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxeek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu egin behar dute. Hori dela eta, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuko den hamabost eguneko epean onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xederako erabili behar dute.

  3. Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa eman beharko diete.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen dela, diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu egin ahal izango da.

Ondorio horietarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko ditu.

Diru-laguntzak emateko oinarritzat hartutako baldintzetako bat betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoa eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Herriko Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa. Deialdi honetan prozedurez aurreikusi ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak partzialki aldatu du).

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortu du eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari; horretarako hilabeteko epea izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzen-zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da agindu hau aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena eman zaio agindu hau behar bezala betetzeko behar diren jarraibide guztiak emateko.

Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

jaunak/andreak

NAN: ..........................., ikastetxea:

herria: ................................................... kalea/plaza:

posta barrutia: telefonoa: ..................................................., faxa:...................................................

posta elek.:

aipatutako ikastetxeko zuzendaria / titularra den aldetik hauxe

ADIERAZI DU:

Aginduaren xede diren kalitate-prozesuetarako diru-laguntzen deialdiaren berri du.

Deialdian eskaturiko betekizunak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu ditu honekin batera (jatorrizkoak eta kopiak).

Euskalitek emandako ziurtagiria.

Zinpeko adierazpena (II. eranskina)

Zerga-betebeharrak bete dituztela frogatzen duten agiriak.

HAUXE ESKATZEN DU:

Diru-laguntza osoa/osagarria1 (ez dagokiona ezabatu), EFQM ereduan 300/400 puntu lortu izanagatik

(1) Osoa: EFQM ereduko 300 edo 400 puntuei dagozkion diru-laguntza.

Osagarria: Aurreko deialdietan 300 puntuengatik lortutakoaren eta 400 puntuei dagozkionaren arteko diferentzia.

................................................(e)n, 2008ko .......................aren ........(e)(a)n.

(sinadura eta zigilua)

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA

jaunak/andreak,

ikastetxeko

legezko ordezkaria /zuzendaria den aldetik, hauxe

AITORTZEN DU ZINPEAN: ikastetxe hau ez dela helburu bererako egindako beste inolako deialdira bildu, eta ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

................................................(e)n, 2008ko .......................aren ........(e)(a)n.

Legezko ordezkaria /Zuzendaria

(Izena eta sinadura)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik