Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 5515
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/08/28
  • Argitaratze-data: 2008/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Basauriko Udalak Kalero-Basozelai B Banaketa Arean babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko legezko aurreikuspena Baskonia D/CD Arean egindako erreserbarekin konpentsatzeko aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, adierazitako lehenengo eremuan murriztutako estandarra bigarrenean sartutakoarekin osatzen delarik.

GERTAKARIAK

Lehenengoa. Basauriko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion. Eskaera-orri horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Kalero-Basozelai B Banaketa Areako UE8an lege-testu horren 80. artikuluan aurreikusitako babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko estandarra transferitzeko.

Bigarrena. Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak honen txostena eman zuen uztailaren 17an egindako 5/2008 bilkuran, eta bertan adierazi zen Hiri Antolamendurako Plan Nagusia Kalero-Basozelai B Banaketa Areako 08 Egikaritze-unitatean aldatzearen berri.

Lehenengoa. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, betiere Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena. Aurkeztutako eskaerak 08 EUan babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa planteatzen du, hots, bizitegi-eraikigarritasunaren 1.012,82 m2(s)-ko hazkundea, azalera guztia ere etxebizitza librerako delarik. Horietatik, 405,12 m2(s) babes publiko etxebizitzetarako izango da: gutxienez 202,56 m2(s) (1.012,82 m2(s)-ren % 20) erregimen orokorreko edo bereziko babes publikoko etxebizitzentzako izango da eta gainerakoa, % 40 arte iritsi arte, erregimen tasatuko babes publikoko etxebizitzentzako, eremu berean.

Hirugarrena. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.

Laugarrena. Basauriko Udalak eskatu du Baskoniako D/CD Areara egitekoa den transferentzia. Eremu horietako etxebizitza libreen arteko balioen aldeari buruzko justifikazio-txostena aurkeztu du (1,15ekoa da). Horrela bada, transferituko den bizitegirako hirigintza-eraikigarritasuna gutxienez 1,15 bider sustatuko da eremu hartzailean.

Bosgarrena. Eremu hartzailean, Baskonia D/CD Arean, legez dagokion erreserbaz gain, 465,88 m2(s) (405,12 m2(s) x 1,15) erreserba egingo da, babes publikoko etxebizitzetarako. Horietatik, 232,94 m2(s) erregimen orokorreko edo bereziko babes publikoko etxebizitzentzako izango da eta gainerako portzentajea, 465,88 m2(s) arte iritsi arte, erregimen tasatuko babes publikoko etxebizitzentzako.

Seigarrena. Baskonia D/CD Arean 136 BOE daude aurreikusita (arearen % 100), 13.031,40 m2(s)-ko eraikigarritasunari dagozkionak. Beraz, eremu horrek har ditzake Kalero-Basozelai B Banaketa Arearen 08 EUan defizitean dauden 465,88 m2(s) BPEk.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aztertu da, baita Euskadiko Antolamendu Batzordeak emandako aldeko txostena ere.

Lehenengoa. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako transferentzia (hots, Kalero-Basozelai B Banaketa Areako 08 EUtik Baskonia D/CD Areara) baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko aipatutako Lege horretan ezarritakoari jarraiki.

Bigarrena. Baimen hori Testu Bateginean elementu bat gaineratzearen baldintzapean uztea, hots, Kalero-Basozelai B banaketa Areako 08 EUko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Aldaketan espedientea bete dela justifikatzea, betiere 2/2006 Legearen 80. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena. Basauriko Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abuztuaren 28a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik