Euskadi.eus
  • ... ANEXA PLANO .... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

... ANEXA PLANO ....

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5458
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/02
  • Argitaratze-data: 2008/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat birgaitze integratuko area deklaratzeko. Alde batetik, birgaitzeko plan berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek birgaitzeko hirigintza elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2005eko uztailaren 12ko alean, Diputatuen Kontseiluaren 2005eko martxoaren 22ko Foru Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, behin betiko onartu zen Errenteriako Gaztaño Zaharra 13/01 Esku-hartze Unitatearen Birgaitzeko Plan Bereziaren espedientea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2005eko maiatzaren 10eko alean, Errenteriako Gaztaño Zaharra 13/01 Esku-hartze Unitatearen Birgaitzeko Plan Bereziaren espedientea behin betiko onartu zela zioen iragarkia argitaratu zen.

2 artikuluaren indarrez eta Errenteriako Udalak Birgaitze Integratuko Eremu horren kudeaketaren funtzionamenduari buruzko azalpen-memoria aurkeztu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak espresuki onartu du ez dagoela birgaitzeko hirigintza elkartea eratu beharrik.

Horiek horrela, Gaztaño Zaharra 13/01 Esku-hartze Unitateari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua birgaitze integratuko area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

Errenteriako Gaztaño Zaharra 13/01 Esku-hartze Unitatea Birgaitze Integratuko Area deklaratzea. Birgaitzeko Plan Berezian zehaztutakoa da arearen mugaketa. Plana 2005eko martxoaren 22ko Diputatuen Kontseiluak onartu zuen eta agindu honen eranskinean agertzen da.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 2a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik