Euskadi.eus
  • .. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

..

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 5590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/02
  • Argitaratze-data: 2008/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Immigrazioaren alorrean prestakuntza-bekak deitzen zituen lehenengo agindua argitaratu zenetik (2003), Inmigrazio Zuzendaritzak ikasleei prestakuntza praktikoa emateko eta haiek profesionalizatzeko bere gain hartutako ardura bete du, baita immigrazioaren alorrean profesionalak espezializatzekoa ere.

Immigrazioari eta Kulturartekotasunari buruzko Euskal Politika zuzentzen duten printzipioak praktikan jartzeak, printzipio horiek Inmigrazio Zuzendaritzaren eskumeneko arloetan espezializatutako etorkizuneko profesionalen artean zabaltzea bermatuko duten prestakuntza-prozesu batzuk egituratzea eskatzen du.

Agindu honen xedea immigrazioaren alorrean 2008ko ekitaldirako prestakuntzarako banakako bi beka eta ikerketarako banakako bi beka deitzea da, horretarako esparru arautzaile propioa ezarriko delarik.

2006ko ekitaldirako egin zen immigrazio-beken deialdian aurreko edizioekiko aldaketak sartu ziren. Alde batetik, deialdiaren xedeari kulturartekotasun terminoa erantsi zitzaion; gainera, prestakuntza-arloak zabaldu eta bekak eskuratu ahal izateko zenbait betekizun aldatu ziren, eskatzaileen profilak egokitu eta zabaltzeko, eta azkenik hautatzeko lehiaketaren baremoak zehaztasun handiagoz ezarri ziren.

2007ko ekitaldirako egin zen beketarako deialdian aurreko deialdian egindako aldaketak mantendu egin ziren. Era berean, baremazioa deialdiaren xedeari egokitzen zioten eta hautaketa-prozesua arintzen zuten beste aldaketa batzuk egin ziren.

Azken ekitaldi honetan zehar, Inmigrazio Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinen egoerari buruzko azterketa sakona egiteko beharra antzeman du. Horrela bada, behar hori kontuan hartuta, 2008ko deialdi honetarako bi beka-modalitate ezberdin ezartzeari egoki iritzi zaio: prestakuntza praktikora bideratutako modalitatean bi beka, eta ikerketara bideratutako modalitatean beste bi beka.

Hori guztia kontuan izanda, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean dirulaguntzen arloan jasotako indarreko legeriari jarraiki, honako hau,

  1. Agindu honen helburua immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan 2008ko ekitaldirako prestakuntzarako banakako bi (2) bekatarako eta ikerketarako banakako bi (2) bekatarako deialdia arautzea da. Jarraian zehaztutako modalitate eta ildoetan ikerketa eta profesionalen prestakuntza eta espezializazioa sustatzea izango da beka horien helburua.

    Modalitatea: Prestakuntza:

  1. ildoa: Emakumeak eta immigrazioa.

  2. ildoa: Herritarren parte-hartzea eta immigrazioa.

  3. ildoa: Erkidegoaren ekimenak kulturarteko bitartekotzan eta hezkuntzan.

  4. ildoa: Bakarrik dauden etorkin adingabeak. Ahultasun bereziko beste kasu batzuk: ezkutuko bidaiariak eta presoak.

  5. ildoa: Lagundutako garapena.

  6. ildoa: Erakunde-programek atzerriko etorkinen gizarteratzean duten eraginaren ebaluazioa.

  7. ildoa: Berme juridikoak eta immigrazioa.

  8. ildoa: Immigrazioa eta herritartasuna.

  9. ildoa: Kulturarteko elkarbizitza eta aniztasuna.

    Modalitatea: Ikerketa:

  1. ildoa: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atzerriko etorkinen gizarteratzea, era horretan, eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartzeko aukera izan dezaten.

  2. ildoa: Kulturartekotasuna eta bereizkeriaren aurka egitea.

  3. ildoa: Adinagatik edo migrazio-proiektuak eragindako egoera pertsonalengatik sozialki kalteberak diren atzerritar gazteei babesa.

  4. ildoa: Emakume etorkinak: eskubideak eta ahalduntzea.

  5. ildoa: Lagundutako garapena eta nazioarteko mugimenduak.

  1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, aukeratu duen beka-modalitatea, prestakuntzakoa edo ikerketakoa, zehaztuko duelarik.

  2. Beka-modalitate bakoitzerako arauak ondoren argitaratzen diren eranskinetan azaltzen dira.

  1. Deitutako bi prestakuntza-beken eta bi ikerketa-beken onuradun izango dira jarraian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak:

    1. Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-agiria, bizikidetasun-ziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria izatea.

    2. Gehienez bost urteko antzinatasuna duen erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate-titulazioa edo doktoregoa izatea.

    3. Inmigrazio eta/edo kulturartekotasun arloko graduondoko espezializazio ofiziala izatea edo gai horietako doktoregoa.

    4. Lehenagotik horrelako edo antzeko bekarik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura.

    5. Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat egin izanagatik jarritako zigor irmoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak lortzeko debekurik ez izatea.

    6. Sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik edo zehapen penalik betetzen ez egotea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki zigortuta ez egotea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta erakunde autonomiadunek emandako ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuen esparruan hasi zen eta oraindik bideratzen ari den itzultzeko edo zigortzeko edozein prozesuk amaituta egon beharko du beka onuradunari eman eta ordaindu ahal izateko.

  1. Aurkeztutako datuen edo merezimenduen faltsutasunak, laguntza ematea eragin zutenez bestelako helburuetarako erabiltzeak eta, oro har, agindu honetan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako beken eta laguntzen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea eragingo du, eta onuradunak jasotako diru kopuruak eta legezko interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, bidezkoak diren gainerako ekintzak aparte utzi gabe eta, hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean aurreikusitako baldintzetan eta hedadurarekin, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan diru-laguntzak itzultzeko aurreikusitako prozedura orokorrari jarraiki.

    Diru kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

  2. Emateko eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez baliogabetuko da beka edo laguntza. Ebazpen horretan, baliogabetzeko arrazoiak eta baliogabetzearen ondorioak adierazi beharko dira.

  3. Bestalde, beka baliatzeko aldia hasi ondoren onuradunak uko egiten badio, jasotako laguntza itzuli beharko du, eta sortu gabeko eskubide ekonomikoak galduko ditu.

    Aurrekoa aparte utzi gabe, Inmigrazio zuzendariaren iritziz eta kasu bakoitzeko zirkunstantziak kontuan hartuta bekadunaren uko egitea behar bezala justifikatuta badago, beka esleitu zuen organoak ebatziko du jasotako diru kopuruak, osorik edo zati batean, itzuli behar diren edo, besterik gabe, egin gabeko ordainketak eten edo bertan behera utzi behar diren.

  4. Bekari lehen hiru hilabeteetan uko egiten bazaio, beste bekadun bat izendatuko da geratzen den aldirako. Horretarako, finkatutako lehentasun-ordenari eta ordezkapenerregimenari jarraituko zaio. Kasu horretan, hasitako bekaldia osatuko du ordezkoak. Ordezko horri beka baliatu duen denbora errealari dagokion diru kopurua ordainduko zaio.

  5. Bekari eman den egunetik hiru hilabete igaro ondoren uko egiten bazaio, emandako beka bertan behera eta ondoriorik gabe utziko da, eta ez da beste bekadunik izendatuko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bekadunen heriotzaren eta baliaezintasunaren kasurako istripu-estaldura eta bekadunen jarduerak hirugarrenei eragindako kalteen ondoriozko erantzukizun zibilaren estaldura bermatuko du.

Inmigrazio Zuzendaritzak bermatu egingo du ezintasunen bat duten hautagaiek beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituztela elkarrizketa pertsonala benetako aukera-berdintasunean egin ahal izateko.

Lehenengoa. Agindu honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 2a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Lehenengoa. Prestakuntzarako banakako beken helburua.

Inmigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloetan, 2008ko ekitaldian profesionalen prestakuntza eta espezializazioa bultzatzea da prestakuntzarako banakako bi beka hauen helburua. Hona hemen prestakuntza-ildoak:

  1. ildoa: Emakumeak eta immigrazioa.

  2. ildoa: Herritarren parte-hartzea eta immigrazioa.

  3. ildoa: Erkidegoaren ekimenak kulturarteko bitartekotzan eta hezkuntzan.

  4. ildoa: Bakarrik dauden etorkin adingabeak. Ahultasun bereziko beste kasu batzuk: ezkutukoak eta presoak.

  5. ildoa: Lagundutako garapena.

  6. ildoa: Erakunde-programek atzerriko etorkinen gizarteratzean duten eraginaren ebaluazioa.

  7. ildoa: Berme juridikoak eta immigrazioa.

  8. ildoa: Immigrazioa eta herritartasuna.

  9. ildoa: Kulturarteko elkarbizitza eta aniztasuna.

    Inmigrazio Zuzendaritzak, interesdunari jakinarazi ondoren, aukeratutako prestakuntza-ildoa aldatu ahal izango du, Zuzendaritzako lehentasunek hala gomendatzen badute.

    Bigarrena. Diru kopurua eta ordainketa.

  1. Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloko prestakuntzarako banakako bi beketarako berrogei mila euro (40.000 ) zuzenduko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura. Beka bakoitzaren zenbatekoa hogei mila euro (20.000) da.

  2. Zenbateko hori honako era honetan ordainduko da:

  1. Bekaren zenbatekoaren % 25 beka esleitu ondoren ordainduko da, esleipendunak beka agindu honetan ezarritakoari jarraiki onartu ondoren.

  2. Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta beka baliatzen hasten denetik hiru hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekaren esleipendunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu ondoren.

  3. Hirugarren ordainketa, bekaren zenbatekoaren % 25, bigarren ordainketatik hiru hilabete igaro ondoren, eta aldez aurretik bekaren esleipendunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu ondoren.

  4. Laugarren ordainketa, bekaren zenbatekoaren % 25, hirugarren ordainketatik hiru hilabetera egingo da, aldez aurretik bekadunak azken txostena aurkeztu ondoren eta Inmigrazio Zuzendariak bekaren garapenaren eta emaitzaren aldeko txostena eman ondoren, eta ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete direla frogatu ondoren.

  1. Bi mila euroko (2.000) zuzkidura orokor osagarria ezartzen da bekaren gaiari lotutako ikastaroetara eta mintegietara joateko (esleipendunaren izen-emate, bidaia, mantenu eta ostatu gastuetarako). Zuzkidura hori zati berdinetan esleituko zaie beken esleipendunei, bekak esleitzen diren unean bertan, eta fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da. Bekadun bakoitzari dagokion diru kopurua justifikatutako gastuak baino handiagoa bada, emandako zenbatekoa egokitu egingo da.

    Hirugarrena. Iraupena.

    Beka bakoitzak hamabi (12) hilabeteko iraupena izango du, eta beken esleipen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

    Laugarrena. Eskabideak gauzatzea.

  1. Beken eskatzaileek Inmigrazio zuzendariari zuzendu beharko diote eskabidea, aginduaren II. eranskin gisa agertzen den ereduari jarraiki, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.

  2. Eskatzaileek prestakuntza-ildoetako bat aukeratu beharko dute eskabidean.

  3. Prestakuntza beketarako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Bosgarrena. Dokumentazio gehigarria.

    Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Beka eskatzeko eta espezializazio-arloa aukeratzeko interesa azaltzen duen memoria.

    2. Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren identifikazio zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

    3. Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-agiria, bizikidetasunziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria.

    4. Unibertsitateko lizentziatura edo diplomatura egiaztatzen duen titulua.

    5. Immigrazioaren edo kulturartekotasunaren arloko graduondoko ikastaroak egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo dokumentua.

    6. Curriculum vitae.

    7. Egindako gainerako ikasketak edo ikastaroak, lortu nahi den bekarako bereziki garrantzitsua den lanbide-esperientzia eta, oro har, aurkeztutako merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak edo dokumentuak.

      Meritu gisa aintzat hartzeko egiaztatzen diren ikasketek izaera ofiziala eta balio akademikoa izan beharko dute.

      Atzerriko dokumentu guztiak gaztelaniara edo euskarara itzuli behar dira, eta jatorrizko herrialdeak Estatu espainolean duen ordezkaritza diplomatikoak baimendu behar ditu.

      Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan egindako ikasketen espediente akademikoekin batera Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako homologazioaren fotokopia erantsiko beharko da.

    8. Agindu honen 2. artikuluko d), e) eta f) idatz-zatietan ezarritako baldintzak bete izanaren zinpeko aitorpena, II. eranskinaren arabera.

    9. Eskatzailearen zinpeko aitorpena, ez duela ordaindutako lanik egiten adieraziz eta beka lortuz gero, hura amaitu arte ez duela beste lanik kontratatuko adierazten duelarik, betiere, deialdia egiteko agindu honetan ezarritako mugen barruan.

      Seigarrena. Aurkeztutako eskariko akatsak zuzentzea.

      Inmigrazio Zuzendaritzak akatsik edo zehaztasun eza ikusten badu aurkeztutako eskabidean, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio haiek zuzentzeko. Epe hori igarotakoan zuzendu ez badu, eskaera atzera bota duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eman beharreko ebazpenaren ondoren.

      Zazpigarrena. Hautaketa sistema.

      1. Agindu honen babesean egindako deialdiaren xede diren bekak emateko sistema arrunta lehiaketa izango da. Hortaz, agindu honetan hautaketa egiteko ezarritako irizpideen arabera balioespen onena lortzen dutenak izango dira beken esleipendun.

      2. Eskaerak ebaluatzeko eta hautagaiak hautatzeko ardura izango duen kide anitzeko organoa Hautaketa Batzordea izango da. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio zuzendariak eta Inmigrazio Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute organo hori. Batzordeak, hala badagokio, bekaren xede den arloko teknikari espezialisten aholkularitza jaso ahal izango du. Teknikari horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

      3. Batzordeak gutxienez kideen gehiengo osoaren aldeko botoa beharko du edozein erabaki hartzeko.

      4. Eskaerak ebaluatu eta esleipendunak hautatu ondoren, Hautaketa Batzordeak bekak emateko proposamena helaraziko dio organo eskudunari, eta inork uko egiten duen edo beste edozein gorabehera gertatzen den kasuan behar diren ordezkoak proposatuko ditu. Era berean, hautagai egokirik hautatzerik izan ez bada, deialdia bete gabe utzi ahal izango da.

      5. Hautaketa Batzordea gai izango da oinarri-arau hauek interpretatzeko eta bekarigaien hautatze-prozesuan azal daitezkeen zalantzak argitzeko.

        Zortzigarrena. Esleitzeko irizpideak.

      1. Hautaketa Batzordeak aurkeztu diren eskaerak baloratuko ditu. Horretarako, jarraian adieraziko dugun baremora egokitutako honako esleipen-irizpide hauek haztatuko ditu:

      1. Espediente akademikoa: 35 puntu gehienez.

        1. Unibertsitateko ikasketak: gehienez 12 puntu.

          Lizentziatura: 10 puntu.

          Diplomatura: 7 puntu.

          Beste lizentziatura bat: 2 puntu.

          Beste diplomatura bat: 1 puntu..

        2. Graduondoko ikastaroa: gehienez 10 puntu.

          Immigrazioari edo kulturartekotasunari buruzko unibertsitatemasterra edo ikasketa aurreratuen diploma: 10 puntu.

          Immigrazioari edo kulturartekotasunari buruzko unibertsitateespezialistarako ikastaroa edo doktoregoaren lehen ikasturtea: 7 puntu.

        3. Argitalpenak: 0,35 puntu aldizkari espezializatuetan argitaratutako artikulu bakoitzeko, edo 0,5 puntu argitaratutako kapitulu bakoitzeko. 2,5 puntu gehienez.

        4. Txostenak jardunaldietan edo kongresuetan: 0,35 puntu aurkeztutako txosten bakoitzeko. 2,5 puntu gehienez.

        5. Immigrazioari edo kulturartekotasunari buruzko beste prestakuntzaikastaro batzuk: 1 puntu 60 prestakuntza-orduko. 8 puntu gehienez.

      2. Lan-esperientzia eta boluntariotza-esperientzia immigrazioaren eremuan: 25 puntu gehienez, honako era honetan banatuak:

        1. Lan-esperientzia: 2 puntu lan egindako 6 hilabeteko.

        2. Boluntariotza: frogatutako urtebeteko esperientziatik aurrera hasiko da kontatzen, honako era honetan: 2 puntu boluntario gisa emandako 6 hilabeteko.

      3. Ingelesaren, frantsesaren, arabieraren edo txineraren jakintza-maila: 10 puntu gehienez. Hizkuntza-titulu ofizialak soilik hartuko dira kontuan eta gehieneko puntuazioa Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun agiriarekin edo horren baliokidearekin lortuko da.

      4. Euskararen jakintza-maila, 10 puntu gehienez. Euskarako titulu ofizialak soilik hartuko dira kontuan eta gehieneko puntuazioa EGA tituluarekin, Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun agiriarekin edo Euskal Administrazio Publikoaren 3. hizkuntza eskakizunarekin lortuko da.

      5. Lan-profilaren egokitasuna: 10 puntu gehienez. Hautagaiaren ibilbide orokorra eta haren prestakuntzarako aukeratutako immigrazioaren edo kulturartekotasunaren arloa bat datozen balioetsiko da. Ibilbide orokorraren barruan, honako hauek hartuko dira kontuan: aldez aurreko prestakuntza, lan-esperientzia eta boluntariotza-esperientzia, eta elkarrizketa pertsonalean frogatutako gaitasunak.

      1. Hautaketa-irizpideak behar bezala balioesteko, Hautaketa Batzordeak, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ebaluatzeaz gain, bidezkotzat hartzen dituen probak egin ahal izango ditu, izangai guztiekin edo lehen balioespen-fase batean hautatutako pertsonekin egindako elkarrizketa barne.

        Bederatzigarrena. Beken ebazpena eta esleipena.

      1. Bekak eta gastuetarako fondoaren zati proportzionala Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez esleituko dira, Hautaketa Batzordeak zazpigarren oinarriaren 4. puntuan adierazitako baldintzetan proposamena egin ondoren. Agindu horrek I. eranskin honetako bigarren oinarriko 3. puntua ere jasoko du. Esleipena eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko gehieneko epean egingo da.

      2. Agindu horrek honako hauek adieraziko ditu: beken esleipendunak, beken zuzkiduraren eta gastuetarako fondoaren zatiaren zenbatekoa, ordezkapenen erregimena eta horien lehentasun-ordena.

      3. Agindua artikulu honen 1. idatz-zatian adierazitako epearen barruan jakinaraziko zaie esleipendunei; nolanahi ere, guztiek jakin dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da geroago.

      4. Esleipenari buruzko aginduak amaiera emango dio administrazio-bideari. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak zehazten duenez, ezesteko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

      5. Oinarri honetako 1. idatz-zatian adierazitako epea esleitzeko agindurik eman gabe igarotzen bada, interesdunek eginiko eskaera atzera bota dela ulertu ahal izango dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, alde batera utzi gabe lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra.

        Hamargarrena. Onartzea.

      1. Beken edo laguntzen onuradunek esanbidez jakinarazi beharko diote onarpena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari. Horretarako, jakinarazpen pertsonalarekin batera, onarpen-dokumentua helaraziko zaio interesdunari (III. eranskina). Dokumentu hori bete ondoren, hamabost laneguneko epean aurkeztu beharko da, esleipena jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

      2. Bekari uko egiteak edo onarpena adierazitako epean ez formalizatzeak (atzera egiten duela ulertuko da kasu horretan) beka baliogabetu egingo du, eta Hautaketa Batzordeak ordezkapenetarako proposatutako lehentasun-ordenari jarraiki puntuaziorik handiena lortu duen pertsonari esleituko zaio.

        Hamaikagarrena. Beken onuradunen betebeharrak.

        Onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

        1. Emandako laguntza agindu honetan aurreikusitako baldintzetan onartzea eta eman deneko xederako erabiltzea.

        2. Beka Inmigrazio zuzendariak proposatutako programaren arabera garatzea. Programa hori deialdi honetan eskainitako prestakuntza-ildoetako bati lotuta egongo da.

        3. Deialdi honetan proposatutako ildoen artean aukeratu beharreko eremuetan prestatzea.

        4. Beka amaitu eta hilabeteko gehieneko epean aurkeztu beharreko azken lana edo txostena egitea. Txosten horretan, bekaren garapena eta bekadunak prestakuntzaldia amaitu ondoren atera dituen ondorioak deskribatuko dira nahitaez.

        5. Dagokion ordainketak jasotzeko beharrezkoak diren aldizkako txostenak eta eragindako gastuei buruz eskatzen zaizkion jatorrizko egiaztagiriak edo frogagiriak aurkeztea.

        6. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzak antolatutako proiektuetan eta jardueretan parte hartzea.

        7. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzaren programekin zerikusia duten hitzaldietara, ikastaroetara, jardunaldietara eta mintegietara joatea. Egonaldiak amaitu ondoren, aztertutako gaiei, planteatutako arazoei, eman daitezkeen irtenbideei eta, oro har, gaiarekin zerikusia duten alderdi interesgarri guztiei buruzko txostena egin beharko du bekadunak.

          Hamabigarrena. Bateraezintasunak.

          Beka edukitzea bateraezina izango da ordaindutako edozein lanekin, prestakuntza behar bezala garatzea eragozten duen edozein zereginekin, eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin emandako beste beka edo laguntza bat jasotzearekin, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla-eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dagokion bateragarritasuna esanbidez baimentzen duenean izan ezik.

          Hamahirugarrena. Jarraipena.

          1. Bekadunak dituen betebeharren betetze-mailaren jarraipena egitea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Batzordeari dagokio. Organo horri, gainera, ezarritako aldizkako txostenak igorriko zaizkio.

          2. Beka emateak eta jasotzeak ez dakar inolako kontratu- edo estatutu-harremanik Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bekaren onuradunaren artean. Era berean, administrazio horrek ez du inolako konpromisorik hartzen onuraduna bere plantillan barne hartzeko.

            Hamalaugarrena. Ziurtagiriak.

            Bekaren aldia amaitzean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzak bekadun izana egiaztatuko duen ziurtagiria emango die bekadunei. Halaber, egin dituzten jardueren ziurtagiri xehatua emango zaie.

Sinatzen duenak (bi abizen eta izena: ,

NAN-zk.:........................, jaioteguna:..................................., helbidea: ,

PK:.................., probintzia:..........................., lizentziatura/diplomatura: .................), ..........................ko beken deialdiaren babespean (EHAAko zk.:), ondokoa

ESKATZEN DU

Prestakuntzarako eta profesionalizatzeko beka bat eman diezaiotela, ..ildoan (agindu honetako 1. artikuluaren arabera hautatutako prestakuntza-ildoa), erantsitako eskaera-inprimakian adierazitako datuen arabera.

Eta deialdi horretan onar dezaten, honako hau

AITORTZEN DU ZIN EGINDA EDO HITZ EMANDA

Lehenengoa. Lehenagotik horrelako edo antzeko bekarik ez duela jaso Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Bigarrena. Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat egin izanagatik jarritako zigor irmoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak lortzeko debekurik ez duela.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek emandako ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuen esparruan hasi zen eta oraindik bideratzen ari den itzultzeko edo zigortzeko ezein prozeduratan BAI / EZ dagoela (markatu).

Laugarrena. Ordaindutako ezein lanik egiten ez duela, beste bekarik edo laguntzarik jasotzen ez duela eta, oro har, laguntza-deialdi honen artikuluetan bildutako ezein bateraezintasunik ez duela.

Bosgarrena. Sexu-diskriminazioagatik zigor administratiborik edo penalik ez duela betetzen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki diru-laguntzetarako edo laguntzetarako deialdietan parte hartzeko debekuarekin ez dagoela zigortuta.

Seigarrena. Eskabide honetan eta erantsitako dokumentazioan bildutako datu guztiak egiazkoak direla.

Zazpigarrena. Deialdi hau arautzen duten oinarrietan jasotako arau guztiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntzen eta dirulaguntzen erregimena arautzen dutenak onartzen dituela.

........................(e)n, 2008ko .................ren .....(e)an

(Izenpea)

ESKAERAREN DATUAK:

Abizenak:

Izena:

Jaioteguna:

NAN, IFZ edo pasaportea:

Helbidea:

Herria:

PK:

Telefono-zenbakia:

Fax-zenbakia:

Posta elektronikoa:

Elkarrizketarako egokitzapen behar bereziak:

DATU AKADEMIKOAK:

Lizentziatura:

Diplomatura:

Ikasketak zein unibertsitatetan egin dituen:

Espezialitatea:

Ikasketen hasiera-urtea:

Ikasketen amaiera-urtea:

Kredituak, guztira:

Immigrazioari buruzko graduondoko ikasketak:

Graduondoko ikasketen hasiera-urtea:

Graduondoko ikasketen amaiera-urtea:

Kredituak, guztira:

Kalifikazioa:

Zein urtetan doktoratua:

Tesiaren edo tesinaren izenburua:

Graduondoko beste ikasketa batzuk:

Kredituak, guztira:

Zein kongresutara, jardunalditara eta mintegitara joan den:

Orduak, guztira:

DATU PROFESIONALAK:

Lantokia:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Harreman mota:

Data:

Iraupena:

BOLUNTARIOTZAKO ESPERIENTZIARI BURUZKO DATUAK:

Non:

Ordu kopurua astean:

Data:

Iraupena:

EGINDAKO LAN ETA ARGITALPENAK:

Izenburua:

Noiz argitaratua:

Data:

TXOSTENAK KONGRESUETAN, JARDUNALDIETAN ETA MINTEGIETAN:

Izena:

Antolatzaileak:

Data:

JASOTAKO BEKAK, DIRU-LAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK:

Erakundea:

Laguntzaren izena:

Hasiera-data:

Iraupena:

BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK:

Erantsitako dokumentazioa (X bat jarri):

NAN, IFZ edo pasaportea.

Erroldatze-agiria, bizikidetasun-ziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria.

Titulu akademiko ofizialaren fotokopia.

Graduondoko edo doktoretzako ikastaroen ziurtagiria.

Kongresuetara, jardunaldietara eta mintegietara joan izanaren ziurtagiriak.

Egindako txostenen eta argitaraturiko artikuluen kopia.

Egindako lanen ziurtagiria.

Boluntariotzaren eremuan lortutako esperientziaren ziurtagiria.

Beste prestakuntza-ikastaro batzuen ziurtagiria.

Hizkuntza-tituluen ziurtagiriak.

Beka eskatzeko eta prestakuntza-ildoa aukeratzeko arrazoiari buruzko memoria.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu dokumentu/inprimaki/formulario hau betez eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu bat lantzeko bilduko ditugula.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Ogasun eta Herri Administrazio Sailean. (Donostia kalea., 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

.......................................................................jaunak/andreak (helbidea:................................ ..............................................., NAN-zk: ....................................) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 200(e)ko ....................aren (e)ko Agindu bidez (.........(e)ko ....................aren (e)ko EHAA, ........... zK.) deitutako immigrazioaren arloko prestakuntzarako beketako bat esleitu didatela esateko ......................................(e)ko jakinarazpena ikusita,

ADIERAZTEN DU

  1. Immigrazioaren arloko prestakuntza xede duen beka esanbidez onartzen duela, eta emandako laguntzaren zenbatekoa aurreikusitako helbururako erabiltzeko konpromisoa hartzen duela.

  2. ........(e)ko ............aren ....(e)ko aginduaren edukia ezagutzen, nire gain hartzen eta ontzat hartzen dudala.

  3. Konpromisoa hartzen dudala beka baliatzeko aldian (hamabi hilabeteko aldian, beken esleipenari buruzko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita) ordaindutako ezein lanik eta bekaren garapenarekin bateraezina den ezein prestazio edo jarduerarik ez egiteko, I. eranskineko hamabigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

    Hori guztia adierazten dut aipatutako deialdia egiten duen aginduaren I. eranskineko 1. puntuan aurreikusitakoa betetzeko.

    .(e)n 200ko ren (e)an.

    Izp.: ........................................................

Lehenengoa. Ikerketarako beken helburua.

Inmigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan, 2008ko ekitaldian azterketa sakona eta ikerketa lana bultzatzea da ikerketarako banakako bi beka hauen helburua. Hona hemen ikerketa ildoak:

  1. ildoa: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atzerriko etorkinen gizarteratzea, era horretan, eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izan dezaten.

  2. ildoa: Kulturartekotasuna eta bereizkeriaren aurka egitea.

  3. ildoa: Adinagatik edo migrazio-proiektuak eragindako egoera pertsonalengatik sozialki kalteberak diren atzerritar gazteei babesa.

  4. ildoa: Emakume etorkinak: eskubideak eta ahalduntzea.

  5. ildoa: Lagundutako garapena eta nazioarteko mugimenduak.

    Bigarrena. Beken edukia.

    Beka hauen bidez esleipendunek aukera izango dute Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateekin lankidetzan ikertzeko. Erakunde horiek materialak eta informazioa eskura jarriko dizkiete baita autonomia erkidegoko edo estatuko beste erakunde batzuekin trukaketak egiteko aukera ere.

    Hirugarrena. Diru kopurua eta ordainketa.

  1. Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloko ikerketarako bi bekarako hirurogeita hiru mila eta hogei euro (63.020) zuzenduko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura. Beka bakoitzaren zenbatekoa hogeita hamaika mila bostehun eta hamar euro (31.510) da.

  2. Zenbateko hori honako era honetan ordainduko da:

    Bekaren zenbatekoaren % 25 beka esleitu ondoren ordainduko da, esleipendunak beka agindu honetan ezarritakoari jarraiki onartu ondoren.

    Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta beka baliatzen hasten denetik hiru hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekaren esleipendunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu ondoren.

    Hirugarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta bigarren ordainketatik hiru hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekaren esleipendunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena eta tutorearen txostena aurkeztu ondoren.

    Laugarren eta azken ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta hirugarren ordainketatik hiru hilabetera egingo da, aldez aurretik bekaren tutoreak bekaren garapenaren eta emaitzaren aldeko txostena eman ondoren, Inmigrazio zuzendariaren txostenaren ondoren eta ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete direla frogatu ondoren.

    Laugarrena. Iraupena.

    Beka bakoitzak hamabi (12) hilabeteko iraupena izango du, eta beken esleipen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

    Bosgarrena. Eskabideak gauzatzea.

  1. Eranskin honetan adierazitako beken eskatzaileek Inmigrazio zuzendariari zuzendu beharko diote eskabidea, aginduaren V. eranskin gisa agertzen den ereduari jarraiki, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute (Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz), zuzenean edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.

  2. Eskatzaileek ikerketa-ildoetako bat aukeratu beharko dute eskabidean.

  3. Ikerketa beketarako deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Seigarrena. Dokumentazio gehigarria.

    Eskabideekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Memoria bat, gehienez ere 15 orrialdekoa, modu argian eta ordenatuan honako hauek jasoko dituena:

      Ikerlana zein gai zehatzi buruzkoa izango den.

      Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.

      Garatuko den gaiari buruzko hipotesiak, helburu nagusiak eta operatiboak.

      Proiektuaren interesa eta aplikatuko den metodologia.

      Lan-plana.

      Bekak irauten duen urteko zereginen egutegia.

      Bibliografia aipagarriena.

      Deialdiaren aztergaiarekin lotutako aurreko lanak eta esperientziak.

      Beka eskatzeko interesaren justifikazioa.

    2. Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren identifikazio zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

    3. Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-agiria, bizikidetasunziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria.

    4. Unibertsitateko lizentziatura edo diplomatura egiaztatzen duen titulua.

    5. Immigrazioaren edo kulturartekotasunaren arloko graduondoko ikastaroak egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo dokumentua.

    6. Curriculum Vitae.

    7. Egindako gainerako ikasketak edo ikastaroak, lortu nahi den bekarako bereziki garrantzitsua den lanbide-esperientzia eta, oro har, aurkeztutako merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak edo dokumentuak.

      Meritu gisa aintzat hartzeko egiaztatzen diren ikasketek izaera ofiziala eta balio akademikoa izan beharko dute.

      Atzerriko dokumentu guztiak gaztelaniara edo euskarara itzuli behar dira, eta jatorrizko herrialdeak Estatu espainolean duen ordezkaritza diplomatikoak baimendu behar ditu.

      Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan egindako ikasketen espediente akademikoekin batera Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako homologazioaren fotokopia erantsiko beharko da.

      V. eranskinaren arabera, agindu honen 2. artikuluko d), e) eta f) idatz-zatietan ezarritako baldintzak bete izanaren zinpeko aitorpena.

      1. Zinpeko aitorpena, garatuko den ikerlana argitara gabea eta jatorrizkoa dela, eta Jaurlaritzak edo bestelako administrazio edo erakunde pribatuek deitutako lehiaketetan ez dela diruz lagundua edo saritua izan adierazten duena.

        1. Eskatzailearen lan-egoera agertzen duen zinpeko aitorpena, lana egiten duen ala ez, proiekturik egiten ari den eta ordainsaririk jasotzen duen jakinarazteko. Lanean badabil, zertan egiten duen lan, kontratatutako proiektuak eta abar adierazi behar ditu, bai eta zinpeko aitorpena ere beka amaitu arte lan gehiago ez kontratatzeko konpromisoa hartuta, beka lortuz gero. Betiere, deialdiaren Aginduan ezarritako mugen barruan.

        2. Norbere kontura lana egiten duten eskatzaileen kasuan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren fotokopia erkatua eta, dagokionean, azken ekitaldi fiskaleko ondarearen gaineko zergarena. Diru-sarrerak enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozenean, gainera, balio erantsiaren gaineko zergari dagokion urteko aitorpen-laburpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu behar da, aitorpen hori egin beharra balu.

          Zazpigarrena. Aurkeztutako eskariko akatsak zuzentzea.

          Inmigrazio Zuzendaritzak akatsik edo zehaztasun eza ikusten badu aurkeztutako eskabidean, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio haiek zuzentzeko. Epe hori igarotakoan zuzendu ez badu, eskaera atzera bota duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eman beharreko ebazpenaren ondoren.

          Zortzigarrena. Hautaketa-sistema.

          1. Agindu honen babesean egindako deialdiaren xede diren bekak emateko sistema arrunta lehiaketa izango da. Hortaz, agindu honetan hautaketa egiteko ezarritako irizpideen arabera balioespen onena lortzen dutenak izango dira beken esleipendun.

          2. Eskaerak ebaluatzeko eta hautagaiak hautatzeko ardura izango duen kide anitzeko organoa Hautaketa Batzordea izango da. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio zuzendariak eta Inmigrazio Zuzendaritzako bi teknikarik osatuko dute organo hori. Batzordeak, hala badagokio, bekaren xede den arloko teknikari espezialisten aholkularitza jaso ahal izango du. Teknikari horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

          3. Batzordeak gutxienez kideen gehiengo osoaren aldeko botoa beharko du edozein erabaki hartzeko.

          4. Hautaketa Batzordeak, egindako balorazioa oinarritzat hartuta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari igorriko dio esleipen-proposamena, bekak nori eman zehaztuko du eta bakoitzaren ikerketa-ildoak ere zehaztuko ditu. Bi ordezko aukeratuko ditu eta sailkapen-hurrenkerari begira, lehentasuna izango dute uko-egiteengatik edo bestelako gorabeherengatik gerta daitezkeen postu hutsak betetzeko. Era berean, hautagai egokirik hautatzerik izan ez bada, deialdia bete gabe utzi ahal izango da.

          5. Hautaketa Batzordea gai izango da oinarri-arau hauek interpretatzeko eta bekarigaien hautatze-prozesuan azal daitezkeen zalantzak argitzeko.

            Bederatzigarrena. Esleitzeko irizpideak.

            Hautaketa Batzordeak bi fasetan egingo du lehiaketaren balorazioa, honako baremoaren arabera:

            Lehiaketaren lehen fasea:

            1. Ikerketaren memoria: 30 puntu.

              Proiektuak balioesteko eta hautatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

              1) Eranskin honetan jasoko ikerketa-ildoak aztergai izango dituzten ikerketa-proiektuak.

              2) Helburuak argi adierazten dituzten ikerketa-proiektuak.

              3) Erabiliko den metodologia argi azaltzen duten ikerketa-proiektuak.

            2. Ibilbide akademikoa: 25 puntu.

            3. Ibilbide profesionala, boluntariotza, ikerketa-lanak eta argitalpenak. 5 puntu.

            4. Prestakuntza jarduerak (gaiarekin lotutako doktoretza, graduondokoak, ikastaroak, biltzarrak, jardunaldiak eta mintegiak) 10 puntu.

            5. Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, euskara, arabiera edo txinera. 5 puntu gehienenez ere, 3 puntu egiaztatutako hizkuntza-ezagutza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi-mailako gaitasun-ziurtagiria edo baliokidea aurkeztuko da.

              Lehiaketaren bigarren fasea:

            1. Hautaketa Batzordearen aurrean elkarrizketa bat egingo da eta ikerketaren memoria azaldu: 25 puntu.

            2. Elkarrizketarako aukera izateko, baremoaren a), b), c), d) eta e) letretan aurreikusitako ataletan 50 puntu lortu beharko da. Bekaren ildo bakoitzean puntuazio gehien lortu duten lehenengo lau pertsonei dei egingo zaie adostutako lekuan ager daitezen elkarrizketa bat egiteko Hautaketa Batzordearekin. Proiektu profesionalei buruzkoa, bekaren aztergaiarekiko interesari buruzkoa, ea. izango da elkarrizketa hori.

              Hamargarrena. Beken ebazpena eta esleipena.

              1. Bekak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez esleituko dira, Hautaketa Batzordeak IV. eranskin honen zortzigarren oinarriko 7. puntuan adierazitako baldintzetan proposamena egin ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko gehieneko epean.

              2. Agindu horrek honako hauek adieraziko ditu: beken esleipendunak, beken zuzkiduraren zenbatekoa, ordezkapenen erregimena eta horien lehentasun-ordena.

              3. Agindua oinarriaren honen 1. puntuan adierazitako epearen barruan jakinaraziko zaie esleipendunei; nolanahi ere, guztiek jakin dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da geroago.

              4. Esleipenari buruzko Aginduak amaiera emango dio administrazio-bideari.

              5. Oinarri honetako 1. puntuan adierazitako epea esleitzeko Agindurik eman gabe igarotzen bada, interesdunek eginiko eskaera atzera bota dela ulertu ahal izango dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, alde batera utzi gabe lege horrek Administrazioari esanbidez ebazteko ezartzen dion betebeharra.

                Hamaikagarrena. Onartzea.

              1. Beken edo laguntzen onuradunek esanbidez jakinarazi beharko diote onarpena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari. Horretarako, jakinarazpen pertsonalarekin batera, onarpen-dokumentua helaraziko zaio interesdunari (VI. eranskina). Dokumentu hori bete ondoren, hamabost laneguneko epean aurkeztu beharko da, esleipena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

              2. Beken edo laguntzen onuradunek tutoreak izenpetutako agiria aurkeztu beharko dute, bekaren tutoretza eta jarraipena onartzen duela adierazten duena.

              3. Bekari uko egiteak edo onarpena adierazitako epean ez formalizatzeak (atzera egiten duela ulertuko da kasu horretan) beka baliogabetu egingo du, eta Hautaketa Batzordeak ordezkapenetarako proposatutako lehentasun-ordenari jarraiki puntuaziorik handiena lortu duen pertsonari esleituko zaio.

                Hamabigarrena. Beken esleipendunen betebeharrak.

                Beka-hartzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

                1. Emandako laguntza agindu honetan aurreikusitako baldintzetan onartzea eta eman deneko xederako erabiltzea.

                2. Deialdi honetako helburuei behar bezala erantzuten dion ikerketa-lana edo azterlana idatzi euskaraz edo gaztelaniaz. Gaia eta ikuspuntua aldeek adostutakoa izan da, hasiera proposamenetik abiatuta.

                3. Inmigrazio Zuzendaritzari hiru hilerik behin informatuko zaio egindako lanari buruz eta lortutako emaitzei buruz eta haren oniritzia edo adostasuna beharko dute.

                4. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzak antolatutako proiektuetan eta jardueretan partehartzea, hautatutako ikerketa arloari dagokionean.

                  Hamahirugarrena. Bateraezintasunak.

                  Beka edukitzea bateraezina izango da beste edozein bekarekin edo egun osoko ordaindutako lanarekin, baina bateragarria izango da ikasketekin edota ordaindutako jarduerekin baldin eta urteko lansari gordina 8.820 euro baino gutxiagokoa bada.

                  Lanean arituz gero, eskatzaileak konpromisoa hartuko du beka lortuz gero ez duela beste lanik kontratatuko beka amaitu arte, deialdia egiteko agindu honetan ezarritako mugen barruan.

                  Hamalaugarrena. Jarraipena eta tutoretza.

                  1. Bekadunak dituen betebeharren betetze-mailaren jarraipena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Immigrazio Batzordeak egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateekin lankidetzan. Ezarritako aldizkako txostenak igorriko dizkio tutoreak Inmigrazio Zuzendaritzari.

                  2. Inmigrazio zuzendariak izendatuko ditu ikerketagai diren arloetako espezialistak jarraipena egiteko eta tutoretza lanetarako. Ikerlana teknikoki betearazteaz arduratuko dira pertsona horiek; halaber, bekadunarekin batera ikerlanaren behin betiko eskema finkatuko dute eta hura betetzen dela kontrolatuko dute aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

                  3. Ikerketa-beken tutoretzak hiru mila (3.000) euroko laguntza dute urteko.

                  4. Bi bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate zentroetan burutuko dute ikerketa lana, dagozkien tutoreek irakaskuntza-eginkizunak eta ikerketa lana burutzen duten zentroetan, hain zuzen.

                  5. Beka emateak eta jasotzeak ez dakar inolako kontratu- edo estatutu-harremanik Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo unibertsitateen eta bekaren onuradunaren artean. Era berean, erakunde horiek ez dute inolako konpromisorik hartzen onuraduna bere plantillan barne hartzeko.

                    Hamabosgarrena. Ziurtagiriak.

                    Bekaren aldia amaitzean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzak bekadun izana egiaztatuko duen ziurtagiria emango die bekadunei. Halaber, egin dituzten jardueren ziurtagiri xehatua emango zaie.

                    Hamaseigarrena. Ikerlanen zabalkundea.

                  1. Inmigrazio Zuzendaritzak bi ikerketa-beka hauen emaitza diren lanak zabaldu ahal izango ditu, ez modu esklusiboan eta hiru urtez gehienez ere. Guzti hori, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.

                  2. Bekak irauten duen bitartean ikerlanetik sortzen diren artikuluetan, biltzarretako komunikazio guztietan eta edozein eratako argitalpenetan, ikerketak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa duela aipatuko du bekadunak.

                  3. Ikerketaren emaitzak jakitera emateko Inmigrazio Zuzendaritzak egoki jotzen dituen ekintza publikoetan parte hartu beharko du bekadunak lana entregatu eta hurrengo urtean zehar. Joan-etorri horietako gastuak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Zuzendaritzaren konturakoak izango dira.

Sinatzen duenak (bi abizen eta izena: ,

NAN-zk.:........................, jaioteguna:..................................., helbidea: ,

PK:.................., probintzia:..........................., lizentziatura/diplomatura: .................), ..........................ko beken deialdiaren babespean (EHAAko zk.:), ondokoa

ESKATZEN DU

Ikerketa-beka bat eman diezaiotela ..ildoan, (agindu honetako 1. artikuluaren arabera hautatutako ikerketa-ildoa), erantsitako eskaera-inprimakian adierazitako datuen arabera.

Eta deialdi horretan onar dezaten, honako hau

AITORTZEN DU ZIN EGINDA EDO HITZ EMANDA

Lehenengoa. Lehenagotik horrelako edo antzeko bekarik ez duela jaso Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Bigarrena. Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat egin izanagatik jarritako zigor irmoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak lortzeko debekurik ez duela.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek emandako ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuen esparruan hasi zen eta oraindik bideratzen ari den itzultzeko edo zigortzeko ezein prozeduratan BAI / EZ dagoela (markatu).

Laugarrena. Sexu-diskriminazioagatik zigor administratiborik edo penalik betetzen ez duela eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki diru-laguntzetarako edo laguntzetarako deialdietan parte hartzeko debekuarekin zigortuta ez dagoela.

Bosgarrena. Zinpeko aitorpena, garatuko den ikerlana argitara gabea eta jatorrizkoa dela, eta Jaurlaritzak edo bestelako administrazio edo erakunde pribatuek deitutako lehiaketetan ez dela diruz lagundua edo saritua izan adierazten duena.

Seigarrena. Ordaindutako lana egiten duela BAI/EZ (markatu).

Baiezko kasuan, zehaztu:

Lan-kontratua edo zuzenbidean onartutako agiria.

Garatzen dituen proiektuak.

Kontratatutako proiektuak.

Zazpigarrena. Lanean arituz gero, eskatzaileak konpromisoa hartuko du beka lortuz gero ez duela beste lanik kontratatuko beka amaitu arte, deialdia egiteko agindu honetan ezarritako mugen barruan.

Zortzigarrena. Eskabide honetan eta erantsitako dokumentazioan bildutako datu guztiak egiazkoak direla.

Bederatzigarrena. Deialdi hau arautzen duten oinarrietan jasotako arau guztiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntzen eta dirulaguntzen erregimena arautzen dutenak onartzen dituela.

........................(e)n, 2008ko .................ren .....(e)an

 

(Izenpea)

ESKAERAREN DATUAK:

Abizenak:

Izena:

Jaioteguna:

NAN, IFZ edo pasaportea:

Helbidea:

Herria:

PK:

Telefono-zenbakia:

Fax-zenbakia:

Posta elektronikoa:

Elkarrizketarako egokitzapen behar bereziak:

DATU AKADEMIKOAK:

Lizentziatura:

Diplomatura:

Ikasketak zein unibertsitatetan egin dituen:

Espezialitatea:

Ikasketen hasiera-urtea:

Ikasketen amaiera-urtea:

Kredituak, guztira:

Immigrazioari buruzko graduondoko ikasketak:

Graduondoko ikasketen hasiera-urtea:

Graduondoko ikasketen amaiera-urtea:

Kredituak, guztira:

Kalifikazioa:

Zein urtetan doktoratua:

Tesiaren edo tesinaren izenburua:

Graduondoko beste ikasketa batzuk:

Kredituak, guztira:

Zein kongresutara, jardunalditara eta mintegitara joan den:

Orduak, guztira:

DATU PROFESIONALAK:

Lantokia:

Zerbitzua:

Postua:

Harreman mota:

Data:

Iraupena:

BOLUNTARIOTZAKO ESPERIENTZIARI BURUZKO DATUAK:

Non:

Ordu kopurua astean:

Data:

Iraupena:

EGINDAKO LAN ETA ARGITALPENAK:

Izenburua:

Noiz argitaratua:

Data:

TXOSTENAK KONGRESUETAN, JARDUNALDIETAN ETA MINTEGIETAN:

Lanpostuaren izena:

Antolatzaileak:

Data:

JASOTAKO BEKAK, DIRU-LAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK:

Erakundea:

Laguntzaren izena:

Hasiera-data:

Iraupena:

BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK:

Erantsitako dokumentazioa (X bat jarri):

NAN, IFZ edo pasaportea.

Erroldatze-agiria, bizikidetasun-ziurtagiria edo bizileku-ziurtagiria.

Titulu akademiko ofizialaren fotokopia.

Graduondoko edo doktoretzako ikastaroen ziurtagiria.

Kongresuetara, jardunaldietara eta mintegietara joan izanaren ziurtagiriak.

Egindako txostenen eta argitaraturiko artikuluen kopia.

Egindako lanen ziurtagiria.

Boluntariotzaren eremuan lortutako esperientziaren ziurtagiria.

Beste prestakuntza-ikastaro batzuen ziurtagiria.

Hizkuntza-tituluen ziurtagiriak.

Ikerketa-proiektuari buruzko memoria, gehienez ere hamabost orrialdekoa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu dokumentu/inprimaki/formulario hau betetzearen bidez lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko direla bideratzeko.

Nahi izanez gero, legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Ogasun eta Herri Administrazio Sailean (Donostia kalea., 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

.......................................................................jaunak/andreak, ................................(e)n bizi denak (helbidea: ..........................................................................................) eta .................................................. NAN zk. duenak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 200(e)ko ....................aren (e)ko Agindu bidez (.........(e)ko ....................aren (e)ko ........... zenbakidun EHAA) deitutako immigrazioaren arloko ikerketarako beketako bat esleitu didatela esateko ......................................(e)ko jakinarazpena ikusita,

ADIERAZTEN DUT

  1. Immigrazioaren arloko ikerketa xede duen beka esanbidez onartzen duela, eta emandako laguntzaren zenbatekoa aurreikusitako helbururako erabiltzeko konpromisoa hartzen duela.

  2. ........(e)ko ............aren ....(e)ko Aginduaren edukia ezagutzen, nire gain hartzen eta ontzat hartzen dudala.

  3. Zinpeko aitorpena, garatuko den ikerlana argitara gabea eta jatorrizkoa dela, eta Jaurlaritzak edo bestelako administrazio edo erakunde pribatuek deitutako lehiaketetan ez dela diruz lagundua edo saritua izan adierazten duena.

  4. Eskatzaileak konpromisoa hartuko du beka lortuz gero ez duela beste lanik kontratatuko beka amaitu arte, deialdia egiteko agindu honetan ezarritako mugen barruan.

  5. Tutoreak izenpetutako agiria erantsi duela, bekaren tutoretza eta jarraipena onartzen duela adierazten duena.

    Hori guztia adierazten dut IV. eranskineko hamaikagarren oinarriko 1. puntuan aurreikusitakoa betetzeko.

    .(e)n 200ko ren (e)an.

    Izp.: ........................................................

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik