- CESA. ORDEN QUE AUTORIZA APERTURA Y FUNCIONAMIENTO DEL CENTRO PRIVADO CESA EN URNIETA (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuCESA. ORDEN QUE AUTORIZA APERTURA Y FUNCIONAMIENTO DEL CENTRO PRIVADO CESA EN URNIETA (GIPUZKOA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 5497
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/05
- Argitaratze-data: 2008/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Urnietan (Gipuzkoa) bigarren hezkuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatu du Centro de Estudios Suministros Adarra, S.L. (CESA SL) entitatearen ordezkariak. Aztertu dugu eskabide hori.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 20013928.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «CESA».
Titularra: Centro de Estudios Suministros Adarra, S.L. (CESA SL).
Helbidea: Erratzu poligonoa, 81.
Udalerria: Urnieta.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Lanbide-heziketa.
Familia: Osasuna.
Farmaziako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu.
Aho-hortzetako higieneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu.
Hortz-protesietako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu.
Diagnosi klinikoko laborategiko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu.
Anatomia palotogikoko eta zitologiako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


