- MTZ. AZNAR. ORDEN QUE AUTORIZA CESE DE ACTIVIDADES DEL CENTRO PRIVADO MARTÍNEZ AZNAR DE BILBAO (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMTZ. AZNAR. ORDEN QUE AUTORIZA CESE DE ACTIVIDADES DEL CENTRO PRIVADO MARTÍNEZ AZNAR DE BILBAO (BIZKAIA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 5516
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/08
- Argitaratze-data: 2008/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Martínez Aznar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE) eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48003370.
Izen espezifikoa: «Martínez Aznar».
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Titularra: Adolfo Martínez Aznar.
Helbidea: Egańa 17 eta Nicolás Alcorta 2.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxeari lanbide-heziketa eta helduentzako oinarrizko prestakuntza irakasteko baimena emateko aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


