Euskadi.eus
  • ALAZNE. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE EDUCACIÓN PRIMARIA AL CENTRO PRIVADO ALAZNE DE BARAKALDO (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ALAZNE. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE EDUCACIÓN PRIMARIA AL CENTRO PRIVADO ALAZNE DE BARAKALDO (BIZKAIA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 5563
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/09
  • Argitaratze-data: 2008/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «Alazne» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

Kode zenbakia: 48011743.

Izen espezifikoa: «Alazne».

Titularra: Alazne SL.

Helbidea: Arteta, 4.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 116 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 10 unitate, 250 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik