Euskadi.eus
  • ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 5561
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/12
  • Argitaratze-data: 2008/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Gregorio San José Madaria» Fundazioa iraungitzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berresteko, eta erabaki hori eta patronatuko idazkariaren izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2008ko apirilaren 16an fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publiko bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren erregistroan. Eskritura publiko hori 2008ko martxoaren 18an eman zuen Ricardo Gutiérrez Tellaechek José María de la Peña Cadenato Amurrioko (Araba) notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 377). Eskritura publiko horren baitan daude María Begoña Martínez de Estarrona Fundazioaren Patronatuko idazkariak, Ricardo Gutiérrez Tellaeche lehendakariaren oniritziarekin eta notario bidez legeztatutako sinadurekin, 2008ko otsailaren 4an Urduñan (Bizkaia) eman zituen egiaztapenak, hain zuzen ere, Gregorio San José de Madaria Fundazioaren Patronatuak 2007ko azaroaren 20an egin zuen bileraren aktari dagozkionak. Ondoko erabakiak hartu ziren bertan:

  1. 2007ko martxoaren 13an egindako bileraren akta irakurtzea eta onartzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundazioaren Patronatuaren aldaketa inskribatzeko eta Fundazioaren Patronatuak kargua onartzeko ebazpena. María Begoña Apodaka Martínez de Estarrona andrea Patronatuaren idazkari izendatzea.

  3. Urduñako Gregorio San José Ongintzako Fundazioa deuseztatzea.

  4. Gregorio San José Ongintzako Fundazioaren balantzea onartzea.

  5. Gregorio San José Ongintzako Fundazioaren likidatzaileak izendatzea.

  6. Kapitalaren destinoari buruzko txostena eta likidazio-programa onartzea.

    Gero, 2008ko ekainaren 5ean, adierazitako eskritura publikoaren bigarren kopia bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistroan.

    Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu zuten espedientea, eta hainbat hutsune atzeman zituzten. Horregatik, hutsune horiek konpontzeko eskatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko arduradunak egindako idazki baten bitartez.

    Hirugarrena. 2008ko abuztuaren 14an, aurreko eskabidean zeuden hutsuneak konpontze aldera, eskritura publiko osagarriaren kopia bikoitza iritsi zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera. 2008ko uztailaren 29an eman zuen eskritura hori Ricardo Gutiérrez Tellaechek Amurrioko (Araba) notario José María de la Peña Cadenatoreb aurrean (protokolo-zenbakia: 960).

    Laugarrena. Eskritura publiko horretan honako hauek azaltzen dira:

  1. Urduñan (Bizkaia), 2008ko otsailaren 4an, Fundazioaren Patronatuaren idazkari María Begoña Apodaka Martínez de Estarronak, Ricardo Gutiérrez Tellaeche lehendakariaren oniritziarekin, emandako egiaztapenak. Egiaztapen horiek Fundazioaren Patronatuak 2007ko azaroaren 20an hartutako erabakiak laburbiltzen dituzte:

    1. 2007ko martxoaren 13an egindako bileraren akta irakurtzea eta onartzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundazioaren Patronatuaren aldaketa inskribatzeko eta Fundazioaren Patronatuak kargua onartzeko ebazpena. María Begoña Apodaka Martínez de Estarrona andrea Patronatuaren idazkari izendatzea.

    3. Urduñako Gregorio San José Ongintzako Fundazioa deuseztatzea.

    4. Gregorio San José de Madaria Ongintzako Fundazioaren balantzea eta fundazio horren gastu eta sarreren balantzea onartzea.

    5. Gregorio San José de Madaria Ongintzako Fundazioaren likidatzaileak izendatzea.

    6. Kapitalaren destinoari buruzko txostena eta likidazio-programa onartzea.

  2. «Gregorio San José de Madaria» Fundazioaren kapitalaren destinoari buruzko txosten arrazoitua.

  3. «Gregorio San José de Madaria» Fundazioaren kapitalaren destinoari buruzko proposamena.

  4. Likidazio-programa.

    ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

    Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioa iraungitzeko espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.

    Bigarrena. Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan eta fundazioaren estatutuetan -ondarea iraungitze eta likidatzeari dagokionez- aurreikusitako baldintzak bete dira.

    Hirugarrena. Fundazioen Babeslaritzak onartu eta Fundazioen Erregistroan inskribatu beharreko agirietan ikusten denez, «Gregorio San José de Madaria» Fundazioaren Patronatuak 2007ko azaroaren 20an fundazioa iraungitzeko hartutako erabakia baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Era berean, fundazioaren xedea bete ezin denez, badago benetako arrazoi bat fundazioa iraungitzeko, Kode Zibilaren 39. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 12/1994 Legearen 33.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Fundazioa iraungitzeko hartutako erabakiaren ondorioz, San José de Madaria Fundazioaren Patronatuko kideek kapitala honela erabiltzea erabaki dute, fundatzailearen espiritu eta gogoarekin bat etorriz:

  1. Kapitalaren % 49 (hiriaren apainketa eta konponketak: % 15, Ospitaleko konponketak:% 15; eta Ospitaleko plaza berrien sorrera: % 19), Udal Liburutegirako fotokopiagailu bat erosteko.

  2. Kapitalaren % 51 (Eskola Nazionalen ahalegin-sariak: % 15, ikaskete-bekak: % 31; eta igandeetako eskolen ahalegin-sariak: % 5), Urduñako ikastetxe publikoetarako material informatikoa erosteko.

    Ondarearen destinoa, berez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 35. artikuluari atxikitzen zaiola jo behar da.

    Laugarrena. Bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11., 12. eta 40. artikuluetan agindutakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoa; artikulu horiek fundazioen patronatuko kideen izendapena inskribatzeko prozeduraren betebeharrak ezartzen dituzte.

    Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101//2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, ondoko hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro honetan Urduñako (Bizkaia) «Gregorio San José de Madaria» Fundazioarentzat irekita dagoen orrian inskribatzea María Begoña Apodaka Martínez de Estarrona andrea izendatu dela Patronatuaren idazkari.

Inskribatze hori eginda, ondokoa izango da Patronatuaren osamodua:

Lehendakaria:

Ricardo Gutiérrez Tellaeche jauna.

Idazkaria:

María Begoña Apodaka Martínez de Estarrona andrea.

Bokala:

Miren Nekane Mendieta Torea andrea.

Bokala:

Alberto Murias Olabuenaga jauna.

Bokala:

José Esteban Irulegui Gómez jauna.

Bigarrena. Urduñako (Bizkaia) «Gregorio San José de Madaria» Fundazioa iraungitzeko eta Fundazioa likidatzearen ondoriozko likidoa destinatzeko Fundazioko Patronatuak 2007ko azaroaren 20an hartutako erabakia berrestea. Ebazpen hori 2008ko martxoaren 18an egin zen publiko, Amurrioko notario José María de la Peña Cadenatok emandako eskrituraren bidez (377 protokolo-zenbakia). Eskritura hori osatu egin zen notario berberak 2008ko uztailaren 29an emandako beste eskritura baten bidez (protokolo-zenbakia: 970).

Hirugarrena. Fundazioa iraungitzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Laugarrena. Fundazioaren iraungitzeak fundazioaren ohiko jarduerak amaitzen ditu eta likidazio-eragiketak hasten ditu, aurretik onartutako programari jarraituz. «Gregorio San José de Madaria» Fundazioaren Patronatuak garatu beharko ditu likidazio-eragiketa horiek, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, Fundazioaren Patronatuak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

Bosgarrena. Fundazioak likidazio-aldian dagoen bitartean nortasun juridikoari eutsiko dio eta bere izenari «likidazio-aldian» erantsi beharko dio.

Seigarrena. Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, «Gregorio San José de Madaria» Fundazioaren Patronatuak likidazio-eskritura eman beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzara bidali, onartua izateko.

Zazpigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 12a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, ondoko hau

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik