- GARBIZU. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES MUSICALES A LA EMPU TOMÁS GARBIZU DE LEZO (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuGARBIZU. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES MUSICALES A LA EMPU TOMÁS GARBIZU DE LEZO (GIPUZKOA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 5565
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/15
- Argitaratze-data: 2008/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lezoko (Gipuzkoa) «Tomás Garbizu» Musika Eskola Publikoaren erakunde titularraren ordezkariak musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, fliskornioa, tronpeta, oboea, perkusioa, saxofoia, xirula, biola, biolontxeloa, tuba eta tronboia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertakoak: txistua, trikitixa eta txalaparta.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


