Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko irailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko irailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5638
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/16
  • Argitaratze-data: 2008/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskola-garraioaren zerbitzua antolatzen du urtero, dagozkien ikastetxeetatik urrun bizi diren ikasleak eskolatzearren. Ikasleen kopurua, distantziak eta bidaia egiteko denbora kontuan hartuz zehazten dira ibilbideak.

Zenbait ikasleren kasuan, ordea, ezarritako ibilbide horiek ez dira egokiak. Horien artean, urritasun larriak dituzten umeek talde berezia osatzen dute, ezin baitituzte erabili eskolentzat jarritako lineak edo garraiobide publiko arruntak. Beraz, arreta berezia eskatzen dutenez, ikasle horiei beren bizilekutik ikastetxera egunero joateko modua eskaini behar zaie.

Beraz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) VI. tituluan ezarritako xedapenei jarraiki (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren arloko diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan), honako hau

  1. Minusbaliotasuna dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko bana-banako diru-laguntzetarako deialdia egin behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan izendaturiko kredituen arabera, hain zuzen ere, 1.869.193 euro erabiliko ditugu horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura.

  2. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera.

    Aldaketa horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

  1. Behar berezi iraunkorrak izan eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten ikasleak baliatu ahal izango dira agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzez:

    1. 2008-2009 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.

    2. 2008ko abenduaren 31n 21 urtetik gora ez izatea.

    3. Minusbaliotasunaren ziurtagiria aurkeztea, horretarako eskumena duen lurralde mailako erakunde batek egindakoa. Honako hauek jaso beharko dira bertan: minusbaliotasun-mota eta gradua; dena dela, ezinezkoa gertatu behar zaio eskola-garraioa arrunta erabiltzea.

    4. Dagokion lurralde-ordezkaritzak izendatu edo baimendutako zentrora, egunero, astero edo noizean behin joan beharra izatea.

    5. Bere beharrak aseko dituen zentro publikorik herrian ez dagoelako, derrigorrez lekuz aldatu beharra izatea. Kasu honetan, eraginpeko eremuari dagokion zentro publikoan hartu beharko du eskola.

    6. Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.

    7. Salbuespen gisa, itunpeko zentro batean eskolatuta egotea, lurralde-ordezkaritzak espresuki erabaki duelako. Honako hauek izan daitezke erabaki horren zioak: bizi den lekuari dagokion eremuaren barruan ikaslearen behar berezietarako zentro publiko egokirik ez egotea edo behar horien espezifikotasunak hala eskatzea.

  2. Ezingo dira onuradun izan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

  3. Datu Pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoaren arabera, eskaera bideratzeak berez interesatuaren baimena dakar, bertan agertzen diren datuak Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailaren fitxategietan sartzeko. Datu horiek eskuratu, zuzendu, ezabatu eta legean aurreikusitako oposaketak egiteko eskubideak Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzan gauzatu daitezke (Donostia-San Sebastián kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

  4. Eskabideren batean agindu honetan espresuki aipatzen ez den egoera bereziren bat aurkeztuz gero, 4. artikuluan aipatzen den balorazio-batzordeak aztertuko du horren egokitasuna.

  1. Ikaslearen etxebizitzatik ikastetxera joateko eta haren minusbaliotasunera egokitutako garraio publikorik egonez gero, diru-laguntzak garraiorik merkeena hartuko du bere baitan.

    Irizpen orokor honetatik kanpo geldi daitezkeen kasuetan, horretarako sortuko den balorazio-batzordeak hartuko du erabakia.

  2. Ikasleak ibilgailu partikularrez garraiatu behar badira, kilometroen kopurua 0,29 euroz biderkatuz aterako da asignazioaren zenbatekoa.

  1. artikuluko 4. puntuan eta 3. artikuluko 1. puntuan aipatzen den balorazio-batzordearen buru Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izango da, edo berak ordezkaritarako izendatzen duen pertsona. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:

    Hezkuntza Bereziko Zerbitzuko burua.

    Lurralde-ordezkaritzetako Hezkuntza Bereziaren Kudeaketarako Unitate arduradunak.

    Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko kide bat.

  1. Ikasleak bere ikastetxeko zuzendariari egingo dio eskabidea, I. eranskineko eredua erabiliz.

  2. Ikastetxeek aurkeztu beharko dute asignazio hauetaz baliatu nahi duten ikasleen zerrendaren proposamena, II. eranskinean eskaintzen den ereduaren arabera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetakoren batean.

    Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta deialdi hau argitaratu eta hilabetera amaituko da.

  3. Garraiorako bana-banako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, diru-laguntza eman ala ez erabakitzean funtsezko eragina duen ezer berezirik gertatuz gero, agiri bidez azaldu eta egiaztatu beharko dira gertaerok, eta ikastetxeak ziurtatu, kontuan hartu ahal izateko.

    Horrelakorik gertatzen bada, eskabidea 2008-2009 ikasturtea amaitu aurretik egin beharko da, eta kreditu nahikoa baldin badago emango da laguntza.

Balorazio-batzordeak proposamena Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeari bidali beharko dio, proposamenak aurkezteko epea amaitzen denetik 30 egun naturaleko epean. Sailburuordeak 2008ko abenduaren 15a baino lehenago eman beharko du ebazpena; erreklamazioak eta agindu honetako 5.3. artikuluan jasota dauden kasuak, berriz, 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehenago ebatzi beharko dira.

Laguntza lortu duten eskatzaileen zerrendak dagozkien lurralde-ordezkaritzetan argitaratzeko aginduko da.

Epe horren barruan berariazko ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat jo beharko da eskabidea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako; hori horrela izanik ere, lege horren arabera, Administrazioak eman egin beharko du berariazko ebazpena.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Izendatu diren diru-laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten zentroetara bidaliko da diru-zenbateko osoa. Zentroek dena batera ordainduko diete ikasleei, deialdiari ebazpena emandakoan. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzaren aurrean justifikatu beharko du zentroak ordaindu izana, ordezkaritzak emandako aginduei jarraituz.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak orokorki aipatzen dituen obligazioez gain, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek obligazio hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Onuradunen zerrendak argitaratu eta hamar egunera oraindik ez badute berariaz eta idatziz adierazi ez dutela laguntza onartzen, onartu egin dutela ulertuko dugu.

  2. Diru-laguntza helburu jakin baterako ematen dugu, eta horretarakoxe erabiltzea.

  3. Diru-laguntza eman zaion jardueraren izaera edo helburuan funtsezko aldaketa eragiten duen gorabehera ororen berri ematea, eta, lurralde-ordezkaritzek, Aurrekontuetako eta Kontrol Ekonomikoko Zuzendaritzak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura eskuratutako diru-laguntzen gainean eskatzen dieten informazioa ematea.

Onuraduna zentrora joaten ez bada edo zentroan baja ematen badu, ikastetxeek Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari itzuli beharko diote emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, ordainketa eginda badago, zenbateko osoa edo justifikatu gabeko zatia itzul dezala eskatuko diote ikasleari.

Itzultzeko espedienterik zabaltzen bada, abenduaren 27ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluari jarraituko zaio; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du dekretu horrek.

Halaber, 2008-2009 ikasturtea amaitu baino lehen, diru-laguntzaren zenbatekoa egunero edo astero ikastetxera joan beharrak sortu dituen gastuak ordaintzeko erabili dela justifikatu dezatela eskatuko diete ikasleei.

Justifikazio-agiri horiek (txartelak, fakturak, zinpeko deklarazioa ibilgailu partikularra erabiltzen bada, e.a.) ikastetxean artxibatuko dira, behar izanez gero konprobatu ahal izateko.

Lehenengoa. Agindu honetan arautzen ez direnetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak- xedatutakoa aplikatuko da horren osagarri.

Bigarrena. Agindu honetan aipatutako diru-laguntzek bat etorri beharko dute bertan finkatutakoarekin eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan, azaroaren 11ko 1/1977 Legegintza Dekretu bidez onartua, finkatutakoarekin.

Lehenengoa. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Izen-abizenak

NAN

Helbidea kalea, Herria

Probintzia Jaiotze-data

ESKATZAILEAREN 2007-2008 IKASTURTEKO DATU AKADEMIKOAK:

Zein zentrotan dabilen

Ikasketa-maila

Ikasturtea

Eredua

DEIALDIKO DATUAK:

Etxetik ikastetxera dagoen tartea (joana) km/mt

Bide hori zenbat aldiz egunean

Eskaturiko garraiobidea:

n Trena

n Autobusa

n Taxia

n Norberaren ibilgailua

Horiek horrela, eskola-garraiorako bana-banako diru-laguntzen 2008-2009 ikasturterako deialdira biltzeko eskaria egiten dut eta horretarako, ondoko zinpeko aitorpena izenpetzen dut, ondokoak egiaztatuz: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez nagoela; bestetik, deialdiak onuradun izateko eskatzen dituen baldintzak betetzen ditudala.

Data:

Eskatzailearen izenpea

IKASTETXE PUBLIKOKO zuzendaria

2008-2009 ikasturterako eskabide-eredua

Zuzendariaren izen-abizenak: .............................................................................................................................................. Ikastetxe publikoa: ..............................................,

Non dagoen: ................................................................................................ Kalea: ......................................................................................................................... zk.: ........,

Ikasle hauei garraiorako bana-banako diru-laguntza emateko eskatu nahi du.

Izen-abizenak Adina Maila Ikasturtea Eredua Ikaslearen helbidea

Kalea

Herria (1) IPra zenbat

km (joana) Zenbat aldiz egunean (2) Zenbat egun eskola-egutegian Guztira zenbat

(1) Eskatutako garraioa

Trena: TR

Autobusa: A

Taxia: T

Norberaren ibilgailua: NI

(2) Egunean zenbat.

Norberaren ibilgailua

eskatzen baduzu, zutabe

horretan 0,29 euro jarri. Ziurtatzen dut zerrenda honetako ikasleek betetzen dituzte Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren .................................. (e)ko aginduko baldintzak.

......................................................................................(e)n, 2008ko ..................................aren ............ (e)(a)n

Iz.: Ikastetxeko zuzendaria

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.