Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko irailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko irailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 5588
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/19
  • Argitaratze-data: 2008/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean Gipuzkoako Ikuskaritzako lurralde-buru lanpostua (1 dotazioa) betetzeko, agindu honen eranskinean datorren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Ondokoak dira

OINARRIAK

Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketen eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

    Izangaiek eskatzen diren betekizun eta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahal izango dute.

    Laugarrena. Deialdi honen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduz emango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

    Bosgarrena. Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 19a.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

    JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Gipuzkoako Ikuskaritzako lurralde-burua (1 dotazioa).

Lekua: Gipuzkoako Lurralde Ikuskaritza.

Lantokia: Donostia-San Sebastián.

Titulazio-taldea: A taldea.

Kidegoa: Hezkuntzako Ikuskaritza edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko ikuskatzaileak.

Berariazko osagarria: 5.447,86 euro.

Hizkuntza-eskakizuna: 2, mugaeguneratua.

Betebeharrak:

Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, eta lantokia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kudeaketa-arloan izatea.

Jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.

Halaber, aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik