Euskadi.eus
  • OMR PRIVADOS. AGINDUA, EAEKO ITUNPEKO IKASTETXE PRIBATUETAN ESKOLA-KONTSEILUETAKO KIDE BATZUK, EGOKITZEN DIRENAK, AUKERATZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUA ZABALTZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

OMR PRIVADOS. AGINDUA, EAEKO ITUNPEKO IKASTETXE PRIBATUETAN ESKOLA-KONTSEILUETAKO KIDE BATZUK, EGOKITZEN DIRENAK, AUKERATZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUA ZABALTZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 5658
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/22
  • Argitaratze-data: 2008/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka. Azken urte bietan ordezkaritza-organo goreneko beste erdian baja izan diren kideen lekuak berritzeko aprobetxatuko da egoera hori, leku horretan ordezko bat egon izan arren.

Eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2006-2007 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2008-2009 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Beste alde batetik, ikastetxe batzuetako eskola-kontseiluko kide guztiak hautatu behar dira. Hori gertatzen da goian aipatu dugun urtarrilaren 22ko 7/1997 De-

kretua indarrean sartu eta eskola-kontseilua lehenengoz hautatu behar duten itunpeko ikastetxe pribatuetan.

Horretaz gain, 7/1997 Dekretuaren 17.1 artikuluak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuaren bigarren artikuluak emandako idazkera berrian, honako hau zehaztu du: Hezkuntza-sektore guztiek ikastetxeetako eskola-kontseiluetako kideak hautatzeko prozesuetan parte hartzea errazte aldera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bide egokiak ezarriko ditu botoa ordezkatzeko edo botoa postaz emateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokio aipatutako hauteskunde-epea zabalik dagoela aldarrikatzea, baita botoa ordezkatzeko edo botoa postaz emateko bideak ezartzea ere.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

  1. Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretua indarrean sartu ondoren eskola-kontseilua lehenengoz aukeratu behar duten itunpeko ikastetxe pribatuetan, eskola-kontseiluko kide guztiak aukeratu beharko dira.

  2. 2006-2007 ikasturteko hauteskunde-prozesuan eskola-kontseiluko ordezkariak aukeratu zituzten ikastetxeetan, honako leku hutsak betetzeko kideak aukeratu beharko dira:

    1. Ordezkari izendapena izateko denboraldia 2008-2009 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan amaitzen duten ordezkariek edo horien ordezkoek hutsik utziko dituzten leku hutsak.

    2. 2006-2007 ikasturtean 4 urterako aukeratu eta orduz geroztik, edozergatik dela ere, Eskola Kontseiluko kide hautetsi gisa baja eragin duten ordezkariek sortutako leku hutsak, baja ordezko batek betea izan ala ez. Kontuan izan behar da urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuaren 21. artikuluaren 4. idatz-zatian ezarritakoari jarraiki, baja eragin duen ordezkaria 2010-2011 ikasturtearen hasiera arte izendatu bazen ere, bere ordezkoak 2008-2009 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan utzi behar diola Eskola Kontseiluko kide izateari.

  1. Aurreko artikuluko b idatz-zatian deskribatutako kasuetan kontuan hartuko da aipatutako Dekretuko 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa.

  2. Edozein kasutan ere, hauteskunde-prozesu egokia aipatutako Dekretuko 11. artikuluan eta hurrengoetan jasotako moduan egingo da.

  1. Honako hauek joko dira hezkuntza-arreta osagarriko langiletzat: lan-kontratuko langileak, ikastetxera atxikita badaude urriaren 17ko 2007/2006 Dekretuaren eranskinean ezarritako lanpostuetakoren batean. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetako Heziketa Bereziko ikasleei laguntzeko irakasle ez den pertsonalaren lanpostuen zerrenda onartu da.

  1. Horretarako, botoa posta-sistemaren bidez eman nahi duten hautesleek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko dizkiote jarraian zehazten diren dokumentuak, gutunez, mezulariaren bitartez, edo hautesleak berak edo beste pertsona batek ikastetxean bertan entregatuz:

    1. Eskabidea, hautesleak sinatuta, honako hau eskatuz: posta bidezko botoa emateko eskubidea erabiltzea. Eskabidean jaso beharrekoak: izena, abizena, nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren zenbakia, eta boto-eskubidea hezkuntza-komunitateko zein sektoretan ematen duen.

    2. Nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren fotokopia.

    3. Gutun-azal itxia, boto-txartel betea barruan duela.

  2. Adierazitako dokumentu horiek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko zaizkio, gutun-azal baten barruan. Gutun-azal horretan honako hau jarri behar da: «........ ikastetxeko Eskola Kontseilurako hauteskundeak. Posta bidezko botoa».

  3. Hauteskundeak egiteko egunaren bezperara arte sar daitezke Hauteskunde Batzordean postazko botoa daramaten gutun-azalak. Gutun-azalik adierazitako epez kanpo jasoz gero, ez da botazioan sartuko.

  4. Hauteskunde Batzordeko buruak zainduko ditu jasotako gutun-azalak hauteskunde-egunera arte, egun horretan bertan emango baitizkio hauteskunde-mahaiko buruari, modalitate horretaz baliatuz botoa eman dutenen izen-abizenak jasoko dituen zerrendarekin batera.

  5. Aurreko guztia gorabehera, posta bidezko botoa eman duenen bat hauteskunde-egunean bertan aurkeztuz gero boto-eskubidea zuzenean erabiltzeko asmoz, posta bidezko txartela ezabatuko da. Gorabehera horren berri eman beharko da boto-zenbaketaren amaieran idatziko den aktan.

  6. Botazioa amaitzeko edo ixteko jarri den ordura arte gordeko ditu hauteskunde-mahaiak postaz jasotako boto horiek, eta hautestontzian sartuko ditu amaitze edo ixte hori egiteko unean, non eta aurreko paragrafoak xedatu duenaren arabera aldez aurretik deuseztatu ez diren.

  1. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eratu ondoren, pertsona bat izendatuko du, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultzatu ditzan.

Ikastetxeko egungo eskola-kontseiluak enpresa-munduko ordezkari bat badu eta ordezkari horren agintaldia 2008-2009 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan amaitzen ez bada, ordezkari horrek eskola kontseilukoa izaten jarraituko du agintaldia amaitu arte. Bestela, eskola-kontseiluak erabakiko du zein enpresa-erakundeak duen loturarik estuena ikastetxeak Lanbide Heziketan ematen dituen irakaskuntzarekin, eta enpresa-erakunde horretara joko du ikastetxeko titularrak, erakunde horri ordezkari bat izendatzeko proposatzeko.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik