- AGINDUA, 2008ko irailaren 24koa, Herrizaingo sailburuarena, prebentzio, su-itzalketa eta salbamendu zerbitzuen titularrak diren aldundiek, udalek eta beste toki entitateek babes zibileko eginkizunak gauzatzeko behar duten material teknikoa erosteko edota aldatzeko diru-laguntzak arautzen dituena eta diru-laguntza horiek eskuratzeko deialdia egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko irailaren 24koa, Herrizaingo sailburuarena, prebentzio, su-itzalketa eta salbamendu zerbitzuen titularrak diren aldundiek, udalek eta beste toki entitateek babes zibileko eginkizunak gauzatzeko behar duten material teknikoa erosteko edota aldatzeko diru-laguntzak arautzen dituena eta diru-laguntza horiek eskuratzeko deialdia egiten duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 5514
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/24
- Argitaratze-data: 2008/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Herrizaingo Sailak azken urte hauetan larrialdietarako udal-planak egitera bultzatzen ditu udalak eta toki-entitateak diru-laguntzak emanez, arrisku-egoeretan hartu beharreko neurriak eta burutu beharreko jarduerak ahalik eta gehien arrazionalizatzeko. Bestalde, Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan babes zibileko oinarrizko jarraibideak aplikatu zituen, eta hortik eratorritako babes zibileko hainbat plan onetsi izanak beharrezko antolamendu-elementuak jarri ditu babes zibilaren inguruko larrialdi nagusiei aurre egiteko.
Aipatu larrialdi-planetan bildutako arrisku-egoerei irtenbidea emateko, bitarteko materialen aldetik ondo hornituta egotea beharrezkoa da, plan horien benetako ezarpena lortu nahi bada.
Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
Honako hau da: suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko aldundiei, udalei eta beste toki-entitateei 2008ko ekitaldian diru-laguntzak esleituko zaizkiela-eta, horiek arautzea; diru-laguntzok, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek prestatutako babes zibileko planen ezarpenerako beharrezko materiala eta jardun-teknikak eskuratzeko dira.
Agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzetarako 76.312 euro daude dagokion aurrekontu atalean. Diru-laguntza guztien batura ezin izango da kopuru hori baino handiagoa izan.
suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuak dituzten aldundiek, udalek eta beste toki-entitateek jaso ahal izango dituzte agindu honetako diru-laguntzak.
Lehenengo artikuluan aipatzen diren diru-laguntzak ondoren jasota datozen helburuetarako eskatu ahal izango dira, artikulu honetan ezarritako lehentasunen hurrenkeran:
Esku-hartze zuzeneko edo esku-hartzean babesteko materiala erosi edo ordezkatzea. Material hori babes zibileko planetan aurreikusten diren arrisku larrien, hondamendi-kasuen edo hondamen publikoen aurka borrokatzeko izango da.
Babes zibileko planetan aurreikusten diren arrisku-egoeretan jarduteko teknika bereziak eskuratzeko jarduerak, nagusiki 1. puntuan adierazitako materialen erabilerarekin zerikusia dutenak. Teknika berezi horiek helburu hauek lortzeko eskuratuko dira: arrisku larri, hondamendi edo hondamen publikoko egoeretan jarduteko modua hobetzea eta suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuek ezohiko larrialdietarako daukaten kualifikazioa osatzea.
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuaren titularrak diren aldundiek, udalek eta beste toki-entitateek zerbitzu horien titularra den administrazioko organo eskudunak sinatutako idatzi arrazoitua aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onartutako edozein bide erabiliz, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta berrogeita bost egun naturaleko epean. Idatzi hori Herrizaingo sailburuordeari zuzenduko diote.
Idatzi horrekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
Materialen edota jarduteko teknika bereziak eskuratzeko jardueren inguruko beharrizan nagusien zerrenda, lehentasunen arabera osatua.
Diru-laguntzaz eskuratu nahi den materialaren edota jarduteko teknika bereziak eskuratzeko jardueren aurrekontua, aleko eta guztirako prezioak jasotzen dituena.
Babes zibileko planetan aurreikusten diren arrisku larrien, hondamendi-kasuen edo hondamen publikoen aurka borrokatzeko, suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuetan dauzkaten baliabide material berezien inbentarioa.
Diru-laguntzaz eskuratu nahi diren jarduteko teknika bereziak eskuratzeko jardueren helburua, egitaraua, parte-hartzaileak eta egutegia.
Helburu bera betetzeko eskatu eta esleitutako diru-laguntzei buruzko egiaztagiria, hala badagokio.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikulua aplikatuz, entitate eskatzaileari diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea dakarren zigor administratibo edo penalik ez zaiola ezarri eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ez zaiola ezarri adierazten duen ziurtagiria.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari dagokio.
Aurkeztutako eskabideetan Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak akatsak edo zehaztasun ezak antzematen baditu, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio hutsak konpontzeko. Epea bukatu eta hutsak ez direla konpondu ikusten bada, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluarekin bat etorriz.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen zeintzuk izango dituen kide: epaimahaiburua (Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria), bi epaimahaikide (Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariak), idazkaria (Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria, hitza bai baina botorik izango ez duena). Epaimahaia Herrizaingo sailburuak aukeratuko du izendapen-agindu baten bidez, eta erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu.
Aipaturiko epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeari zuzenduko dio ebazpen-proposamena, diru-laguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituz.
Epaimahai kalifikatzaileak, esleitutako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egiteko eta diru-laguntza horien zenbatekoak erabakitzeko, hauexek hartuko ditu kontuan: agindu honetako hirugarren artikuluan finkatutako lehentasun-irizpideak; herri-babeseko hondamendi-egoeren aurka borrokatzeko, suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuetan dagoen material-kopurua; eta proposatutako jardun-teknikak suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzu guztietan edukitzea.
Esleitutako diru-laguntza aurreko artikuluan aipatutako irizpideen araberakoa izango da, eta aurrekontuaren mugen barnean finkatu beharko da.
Beste erakunde publiko edo pribaturen batek esleitutako diru-laguntzak eta agindu honetan aipatzen direnak bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.
Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hilabeteko epearen barruan egingo du Herrizaingo sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko ebazpena, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpena esleipendunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Eskabideen gaineko ebazpena epe barruan ez bada jakinarazi, eskabideak ukatutzat joko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako legeak Administrazioari ezartzen dion betebeharra -ebazpena espresuki ematekoa- alde batera utzi gabe.
Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten administrazio onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Esleitutako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ukoa idatziz eta espresuki adierazten ez badute, onartu egiten dutela ulertuko da.
Diru-laguntza esleitu den helburu zehatzerako erabiltzea, ez bada, behintzat, 14. artikuluan ezarritakoa aplikagarri gertatzen.
Diru-laguntzen inguruan eskatzen zaien informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruz berenganatuta dituzten funtzioen jardunean.
Entitate esleitzaileari xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntza edo laguntza, diru-sarrera edo bitartekoen berri ematea.
Diru-laguntza esleitzerakoan, kontuan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri diru-laguntza esleitzen duen entitateari ematea.
Diru-laguntzen onuradun atera diren suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuen titularrak diren aldundiek, udalek eta beste toki-entitateek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eskuratu beharko dituzte, eta faktura orijinalak edo aldundiko, udaleko edo toki-entitateko idazkariak konpultsatutako kopiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte, 2008ko abenduaren 15a baino lehen. Diru-laguntza aldi batean ordainduko da. Horretarako, suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuak fakturak aurkeztuko ditu Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan.
Diru-laguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira (eta deialdiaren xedea betetzen bada) edo deialdi honetan esleitutako diru-laguntzez gain beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasotzen badira, diru-laguntzak ematen dituen ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, likidazio-ebazpena emango da eta, bertan, esleitutako diru-laguntzak moldatuko dira.
Diru-laguntza esleitzeko ezarri diren baldintzetakoren bat ez dela bete egiaztatzen bada, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa, gehi legez dagozkion interesak.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena. Agindu honek, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.


