- MITXELENA. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 2º CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO SALBATORE MITXELENA IKASTOLA DE ZARAUTZ (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMITXELENA. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 2º CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO SALBATORE MITXELENA IKASTOLA DE ZARAUTZ (GIPUZKOA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 5728
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/24
- Argitaratze-data: 2008/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate gehitzeko eskatuz Zarauzko (Gipuzkoa) «Salbatore Mitxelena Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
Kode zenbakia: 20005865.
Izen espezifikoa: «Salbatore Mitxelena Ikastola».
Titularra: Salbatore Mitxelena Kooperatiba Elk.
Helbidea: Maria Etxe-txiki, 14.
Udalerria: Zarautz.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 23 unitate, 575 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


