Euskadi.eus
  • ANOETA. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO ANOETA IKASTOLA DE ANOETA (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ANOETA. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO ANOETA IKASTOLA DE ANOETA (GIPUZKOA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 5659
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/25
  • Argitaratze-data: 2008/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Anoetako (Gipuzkoa) «Anoeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bi gehitzeko eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, honako hau:

Kode zenbakia: 20008660.

Izen espezifikoa: «Anoeta Ikastola».

Titularra: Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elk.

Helbidea: Ergoien, 5.

Udalerria: Anoeta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2 unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikasposturako edukieraz.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, 180 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik