- E- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuE-
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 5722
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/25
- Argitaratze-data: 2008/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomķa
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Urriaren 1eko 221/2002 Dekretuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak eguneratu zituen.
Agindu honen xedea Bigarren Eraldaketa Ekonomikoa da, EAE Europa mailan aitzindari bihurtuz ikerketa eta teknologia arloetan. Jorratuko diren ekintzak EAEko Administrazioak landutako estrategia politiko berriarekin lerratu behar dira, zeina 2009 Lehiakortasun Planean eta 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean baitago jasota.
Plan horren seigarren kapituluan xedatzen dira Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteentzako ildo estrategikoak, eta horien artean da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea. Hortaz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareari dagokionez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren 7.2 paragrafoan ezarri egiten da Teknologia Garapen eta Berrikuntzarako Azpisistena, emaitzetara zuzendua. Teknologia zentro eta beren korporazio eta itun teknologikoei buruzkoa da aipatu paragrafoa, eta bertan zehazten denez, ondoko helburuak dituen jarduera-programa baten onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak: ezagutzak areagotzeko, ikerketa eta garapen teknologikoa burutzea lankidetzan; eta ikerketen emaitzak zabaltzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren politika zientifiko-teknologikoaren barruko estrategia batez.
Zentzu horretan, teknologia zentroek honakoetara bideratuko dute euren zeregina: ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzaren arloetako jardueretara. Korporazio eta itun teknologikoek euren baitako zentro teknologikoak bultzatuko dituzte eta bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean zehaztutako helburuak lortzea ere, betiere zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzeko ekintzak garatuaz, zeren horiek izango baitira programa honetako laguntzak jaso dituztenak.
Teknologia zentroentzako orain arteko laguntza publikoak Saiotek Programarako deialdietatik bideratu dira; izan ere, funtsezko ikerketako proiektu zehatzak -gehienez bi ekitaldirakoak- burutzeko kostuen zati bat finantzatzea baitzen haren helburua, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak parte ziren lehiaketa-prozedura baten barruan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Plana -Emaitek Programa barruan duena- indarrean sartzeak aldatu egin du zentro teknologikoak diruz laguntzeko era.
Hori dela-eta, zentro teknologikoak eta beren korporazio eta itun teknologikoak direlakoei dagokienez, agindu honek ordeztu egiten du Saiotek Programa, Emaitek izeneko laguntza programa batekin; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen iraunkorra gauzatze aldera, zentro teknologiko eta beren korporazio eta itun teknologikoen emaitzak bultzatzeko lanabes egokia izan nahi du programa berriak.
Beraz, programa honek helburua hauxe da: zentro teknologikoak eta beren korporazio eta itunen teknologikoak bultzatzea, hartarako finantziazioa esleitua, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. Bere onuradunek burutzen duten jarduera ez-ekonomikoaren kostuaren % 100era arteko diru-laguntzak ematen ditu programa honek. Ikerketarako eta Garapen eta Berrikuntzarako laguntza estatalei buruz, Batasunaren esparruan, Europar Batasunak ezarritakoa jotzen da laguntza ez-ekonomikotzat (2006/C 323/01).
Estatuek emandako laguntzei dagokienez (Europako Batzordearen Sortze Hitzarmenean daude araututa laguntzok), agindu honetan ezarritako laguntza-erregimena Batasunaren araudiari egokitzen zaio; eta, halaber, ikerketa eta garapen/berrikuntzako laguntzei dagokienez (C 323/01 ikerketarako eta garapen/berrikuntzarako estatu-laguntzak, 2006ko abenduaren 30eko EBAOn argiratua).
Hori dela eta, hau
Itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, laguntza-erregimena garatzea da agindu honen helburua, zentro teknologiko eta beren korporazio eta itun teknologikoak bultzatzeko laguntzei dagokienez; hartarako finantziazioa esleituta, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.
Aurreko artikuluan adierazitako helburura zuzendutako baliabide ekonomikoek sorburu hau izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituak. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan, emango diren laguntzen guztizkoak ez du gaindituko aipatu kontsignazioa ez eta hori eguneratzetik ateratzen dena ere, betiere indarreango legerian aurrekontu-aldaketa egitearen edo kreditu-loturaren arabera; eta, beharrezkoa bada, diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez.
Programa horren bidez esleitzen diren diru-laguntzak: erakunde onuradunek, deialdiko urte naturalean zehar, garatzen duten jarduera ez-ekonomikoaren guztizko kostuaren % 100ekoa izan daitezke. Jarduera ez-ekonomikotzat jotzen dena: Ikerketarako eta garapen/berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko Batasunaren esparruan Europako Batzordeak ezarritakoa (2006/ C 323/01).
Zentro teknologikoen eta beren korporazio eta itun teknologikoen jarduera ekonomikoa diru-laguntzaren helburutik kanpo gelditzen da. Zer jotzen da jarduera ekonomikotzat: Kooperatiba-Ikerketarako Zentroek industriarekin kontratupean burututako ikerketaz gain, ikerketa azpiegituren alokairua eta Europako Batzordearen arauetan -aurreko paragrafoetan jasotakoetan- exijitu eta jasotako baldintzei erantzuten ez dieten izaera ekonomikoko jarduerak.
Korporazio eta itun teknologikoei ondokoak diruz lagunduko zaizkie: zentro teknologikoen gaitasunak eta emaitzak hobetzeko ekintzak; hau da, funtsezkoak eta interes bereziko diren ikerketa-proiektuak, zehazki, korporazio eta itun teknologikoek gidatutakoak izanik gaitasunak eta emaitzak hobetzera bideratutakoak badira, betiere, Eusko Jaurlaritzako politika zientifiko-teknologikoaren ildotik interes estrategikoko arloetan, gerora begirako ezagutzak lortzeko badira. Eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeentzat eta korporazio eta itun teknologikoentzat interes estrategikoak diren nazioarteko proiektuak sustatzeko ekintzak.
Zentro teknologikoek eta beren korporazio eta itun teknologikoek jaso ditzakete agindu honetan aurreikusitako laguntzak, baldin eta betekizun hauek konplitzen badituzte:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide direla egiaztaturik izan beharko dute, laguntzetarako deialdi urtekoa egiteko ebazpena EHAAn argitaratu baino lehen.
Gizarte Segurantzaren eta zergen arloko obligazioak beteta izatea.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta izanik, ez izatea administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, edo aipatutakoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpen bat ez izatea.
Itzuli behar ez diren diru-laguntzak izango dira emango diren laguntzak.
Onuradun erakundeei, hau da, zentro teknologiko eta beren korporazio eta itun teknologikoei diru-laguntzetarako zuzkiduraren zenbatekoa urteko deialdian zehaztuko da.
Bi prozedura desberdin bidez emango dira diru-laguntzak, baten bidez zentro teknologikoei, eta beste baten bidez korporazio eta itun teknologikoei.
Bi prozedurak aplikatu ostean baton baten kreditu-soberakinik balego, bestearen hasierako zuzkidura gehitzeko erabiliko da.
Zentro teknologikoei diru-laguntzak emateko, honako arauak erabiliko dira:
Lehenik eta behin, onuradun bakoitzak jasoko duen gehienezko diru-laguntza finkatuko da, zeinak ez baitu ondokoen mugarik pasako:
Deialdiko ekitaldian, ezin izango du pasa zentroaren jarduera ez-ekonomikoko kostuaren % 100a.
Ez ditu pasako ondokoen % 25a: deialdiaren aurreko urtean kontuak onartuak eta ikuskatuak izan dituen ekitaldian lortutako I+G+B delakoaren ondoriozko guztizko sarrerak. Ez dira sarrera horietan sartzekoak: entsegu-, ziurtapen-, homologazio-, formazio- eta zabalkunde-zerbitzuengatikoak ez eta I+G+I jarduerakoak ez diren antzeko zerbitzuak ere.
Deialdiko zenbateko guztizkoari dagokionez, portzentajeak ez ditu gaindituko: deialdira bildu diren zentro teknologikoen I+G+B-rengatiko guztizko zenbatekoarekiko portzentaje bat, zehazki, I-G+B delakoaren guztizko sarrerak egiten duten portzentajea (deialdiaren aurreko urtean kontuak onartuak eta ikuskatuak izan dituen ekitaldian lortutako guztizko sarrerak).
Zentro bakoitzari doakion gehienezko diru-laguntza zehazturik, haietariko bakoitzaren jarduera ebaluatuko da, betiere «Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloaren» arabera (agindu honetako 2. eranskinean dago jasoa modelo hori). Deialdiaren aurreko urtean onartu eta ikuskatutako ekitaldiko adierazleen bidez lortutako emaitzekiko egingo da ebaluazioa. Aipatu modeloari % 100ean egokitzeak gehienezko diru-laguntza osoa ematea ekarriko du. Osterantzean, adierazle bakoitzarengatik eman beharreko diru-laguntza hauxe izango da: balorazian lortutako puntuazioarekiko proportzionala. Adierazleei doazkien zenbatekoek osatuko dute jasotako diru-laguntzaren guztikoa. Diru-laguntza kalkulatzeko metodoa zehazturik jasotzen da 1. eranskinean.
Korporazio eta itun teknologikoen egintza-plan globalei dagozkien diru-laguntza zehazteko, ebaluatu egin beharko dira honakoak: 3. eranskinean jasotako balorazio-irizpideekin bat aurkeztutako proiektuak. Balorazio-fasearen % 50a gainditzen duten proiektuetan, korporazio eta itun teknologikoak finantzatzera bideratutako zenbateko guztizkoaren banaketa proportzionalki egingo da lortutako puntuazioarekiko, betiere ezin izango da goitu proiektuaren exekuzioaren kostuaren % 100a.
Korporazio eta itun teknologikoei laguntzak banatzeko, kontuan izan beharko da agindu honetako 10. artikuluko 5. puntuan zehaztutakoa, izan ere, laguntzaren azken buruko jasotzaile legez zentro teknologikoei dagokien banaketari buruzkoa baita.
Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzen dituzten erakundeek jarduera ez-ekonomikorako beste laguntza batzuk ere eskuratu ahal izango dituzte, zein organok edo administraziok esleitu dituen berdin diola. Jarduera ez-ekonomikorako pilatutako laguntza guztiek ezingo dute jarduera horren kostu guztiaren % 100 gainditu. Portzentaje horretan sartzen dira, halaber, jarduera ez-ekonomikorako onuradunak hirugarren batzuengandik jasotako laguntzak. Eskuratuko diren laguntzen guztirakoa ezagutu ostean agindu honetan ezarritakoaren haritik onuradunak eskuratuko dituen laguntzak zehazte aldera Europako Batasunean indarrean dauden arauak hartuko dira kontuan eta, batik bat, Ikerkektarako eta Garapen/Berrikuntzarako laguntza estatalei buruz Batasunaren esparruan ezarritakoak.
Eskuratutako diru-laguntzek aurreko paragrafoan ezarritako muga gainditzen badute, agindu honen arabera ezarritako laguntzak dagokion zenbatekoaren arabera gutxituko dira, muga hori erdietsi arte.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek ezin dituzte jaso Saiotek Programan zehaztutakoak, hau da, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden agente zientifiko-teknologikoak laguntzeko programan jasotakoak edo horren ordezkoan jasotakoa.
Agindu honek araututako laguntzak urtean behin egingo diren deialdien bidez iragarriko dira eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez egingo da deialdia, eta bertan honakoak zehaztuko dira: delako ekitaldian diru-laguntzak emateko aurrekontu-kontsignazioen zenbatekoa, barne delarik zentro teknologikoen eta korporazio eta itun eknologikoen arteko baliabide-banaketa; eskabideak aurkezteko epea eta lekua; emaitzen kontrol-adierazleak eta deialdian horien helbuuei lotutako helburuak; interesatuek eskabide-eredua eta eskabidea formalizatzeko inprimakia zein lkutan jaso ahal zango dtuze
Agindu honetan aurreikusitako laguntzez baliatzeko eskabideak eta gainerako agiriak Teknologiako Zuzendaritzara bidaliko dira eta urtero egiten diren deialdi-ebazpenean adierazitako tokietan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira.
Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emango ditu, edo web-orri honetan egongo dira eskuragarri: www.euskadi.net/ Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez laguntzetarako deialdia egin ostean.
Eskabideari txertatu beharreko agiriak:
Eskabide inprimakia, non entitate eskatzailearen datuak jasoko diren.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide denaren egiaztagiria.
Eskabidea egin behar duen pertsonaren ahalordetzaren kopia.
Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
Zergak ordainduta dituela ziurtatzen duen agiria. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari buruz Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan -edo, horren ordez, indarrean jartzen den arautegian- adierazitako egoerak gertatzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskatzaileak berariaz horretarako baimena ematen badu, diru-laguntzen eskatzaileek zerga-obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko ziurtagiria egiteko eskatuko die zuzenean zerga-arloan eskudun diren organoei. Beren beregiko baimen hori ez badago jasota espedientean, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Beste erakunde publiko edo pribatuei jarduera ez-ekonomikoetarako eskatutako edota horiek esleitutako laguntzen deklarazioa.
Eskabidea egiten duen entitateari dagokionez, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik duen ala ez egiaztatzeko deklarazioa, zeinak diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten duen; eta, halaber, aipatutakook eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpen bat ez izateari buruzko deklarazioa ere. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera, sexuaren inguruan egindako diskriminazioren ondoriozkoak ere aipatu galarazpenen barruan sartu behar dira.
Horretaz, gain zentro teknologikoek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Deialdiaren aurreko urtean ikuskatu eta onartutako ekitaldiari dagokionez:
Onartutako finantza-egoera orrien auditoretza-txostena.
Auditoreak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: erakundearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriaz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastuko kontzeptuen arabera banakatua.
Auditoreak emandako txostena, honakoak jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak.
Kudeaketari buruzko memoria, honakoak jasotzen dituena: agindu honetako 2. eranskinean zehaztutako kontrolaren eta helburuen adierazleei doazkien emaitzak, eta I+G+B-ren kontratupeko guztizko sarreren adierazleari dagokionez deklaratutako guztizko fakturazio banakatua.
Deialdiaren urteari dagokionez, jarduera ez-ekonomikoari doazkion sarrera eta gastuen aurrekontua.
Artikulu honetako 3. puntuan aurreikusitako agiriez gain, korporazio eta itun teknologikoek honakoak ere aurkeztu behako dituzte: Ekintza Plan Globala, eskabideko ekitaldian garatu beharrekoa, eta haietako kideek sinatutako lankidetza-kontratua, Ekintza Plan Globalarekiko adostasuna jasotzen duena, plan horren iraupena, laguntzaren banaketa eta onuradun eta gastuen arabera banakatutako aurrekontua.
Eskaerak behar bezala bete ez badira edo agindu honetan eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu ez bada, 10 egun balioduneko epea emango zaio interesatuari akatsak zuzentzeko eta falta den dokumentazioa aurkezteko; halaber, eskatzaileari jakinaraziko zaio, gauzak horrela egiten ez baditu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela, aldez aurretik Teknologiako zuzendariak ebazpena eman eta gero (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 71.1 artikulua).
Eskatzaileak aurkeztutako jarduera ez-ekonomikorako aurrekontua ez badator bat organo ebaluatzaileak gertatutako behin-behineko ebazpen-proposamenean ezarritakoarekin, eskatzaileari bere eskabidea birformulatzeko eska dakioke, hain zuzen ere konpromisoak eta baldintzak diru-laguntza esleigarriari egokitzeko. Proposatutako zehaztapenekin emandakotzat joko da eskabidearen birformulazioa, ez badu onuradunak bere aurkakotasuna agertzen, zehazki, horren berri ematen denetik harako 15 eguneko epean.
Administrazioak, esleipen prozeduran zehar, baldintzak aldatzeko eta eskatzaileak proposatutako jarduera gauzatzeko modua aldatzeko proposamena egin dezake. Baimena emateko kontuan izango da aldaketa proposamenean baldintza horiek argi eta garbi adieraztea eta onuraduna aurka ez azaltzea aldaketa egin osteko hamabost eguneko epean, eta, betiere, hirugarren baten eskubideei ez badie kalterik egiten.
Diru-laguntza eskabideetan, eskaria eta hori erantsitako agiriak hizkuntza ofizialetariko edozeinetan aurkez daitezke.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, edo, horren ezean, Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak (SPRI) -agindu honetan jasotako dirulaguntzak kudeatzerakoan entitate laguntzaile modura jardungo baitu- zera eska diezazkiekete eskabidea egiten duten enpresei: aurkeztutako eskabidea egokiro ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen dituzten agiri edota argibide osagarriak, aditzera emanez ezen, agindu honetan propio adierazi gabekoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko dela.
Justu gai honetarako sortutako Ebaluazio Organoari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, eta bai esleipen-proposamenak gertatzea ere.
Ebaluazio Organoaren buru Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologiako zuzendaria izango da. Bokalak: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garapeneko zuzendaria, zeina lehendakariordea izango baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako kasuetan; Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateko (SPRI) Teknologia eta Berrikuntzako Unitate Estrategikoko ordezkari bat; eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari lana beteko duena.
Proposamenak aztertu eta ebaluatzeko lan materialak Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateko (SPRI) Teknologia eta Berrikuntzako Unitate Estrategikoak gauzatuko ditu, zeinak Ebaluazio Organoan aurkeztuko baititu.
Ebaluazio organoak balioko du, hain zuzen ere, bilerak egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko, lehendakaria eta idazkaria aurrean direla edo, horien ezean, euren ordezkariak; eta gainerako bokalak baino bat gehiago gutxienez. Ebaluazio Organoaren funtzionamenduari dagokionez -ez baitago atal honetan aurreikusita- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen II. tituluko II. kapitulua aplikatuko da modu osagarrian.
Eskatzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko eta bai Euskararen Erabilera Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legean xedatutakoa ere, hizkuntza ofizialak ondo dakizkiten pertsonak izango dira balorazio organoetan.
Aurkeztutako eskabideak ebazteko proposamenak prestatu eta bidaliko dizkio Ebaluazio Organoak organo eskumendunari.
Ebazpen-proposamenak honakoak jaso beharko ditu: onuradunen zerrenda eta horietako bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta epeak, justifikazioa egiteko era eta agindu honetan xedatutakoarekin bat aplikatzekoak diren gainontzeko baldintzak.
Baztertutako eskabideen zerrenda eta baztertzeak eragin dituzten zioak ere jasoko dira.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari dagokio administrazio ebazpena hartu eta jakinaraztea, eskatutako laguntza esleituz edo ukatuz. Ebazpen hori bakarra izango da, eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoaren arabera.
Laguntzen urteko deialditik hara hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada jakinarazi, bere eskabidea ezetsitzat jo beharko du erakunde interesatuak; nahiz eta, eskatutako diru-laguntzari dagokionez, organo eskudunak berariazko ebazpena emateko obligazioa izan.
Eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena. Ebazpenak eranskin bat izango du, eta bertan onuradunari honakoaren berri emango zaio: espedientea bururatzeko egin behar dituen urratsak eta justifikazio-fasean aurkeztu beharko dituen agiriak.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, publizitatearen ondorioei dagokienez, EHAAn argitara emango dira bai erakunde onuradunen zerrenda eta bai emandako laguntzen zenbatekoak ere.
Zatika ordainduko zaizkie laguntzak zentro teknologikoei, honako era honetan:
Emandako diru-laguntzaren % 50ekoa izango da lehen ordainketa, eta diru-laguntza ebazpena jakinarazi bezain pronto gauzatuko da, betiere eta 15. artikuluko 2.a) puntuan zehaztu epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
Emandako diru-laguntzaren % 40ko izango da bigarren ordainketa, diruz lagundutako jarduera ekonomikoa burutu dela egiaztatzeko agiriak aurkeztu ostean, eta, halaber, deialdiaren urteko lehen sei hilabeteetako kostua egiaztaztekoa ere. Agiri horiek honakoak izango dira:
Deialdiaren urteko lehen sei hilabeteetako finantza egoera-orri behin-behinekoak eta onartutako aurrekontuarekiko izandako desbideraketak.
Lehen sei hilabeteetako jarduera ez-ekonomikoaren behin-behineko kostua zehaztuz erakundeak egindako agiria, betiere kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat datorrena.
Lehen sei hilabeteetako jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrera behin-behinekoak zehaztuz erakundeak egindako agiria,
Deialdiko ekitaldiari doazkion ondoko justifikazio-agiriak aurkeztu ostean kitatutako da gerazten den % 10a:
Onartutako finantza egoera-orrien auditoretza-txostena.
Auditoreak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: erakundearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriaz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastuko kontzeptuen arabera banakatua.
Auditoreak emandako txostena, honakoak jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak.
Zatika ordainduko zaizkie laguntzak korporazio eta itun teknologikoei, honako era honetan:
Ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da emandako diru-laguntzaren % 80a, betiere 15. artikuluko 2.a) puntuan zehaztu epean berariaz egindako ukorik ez bada.
Urteko programa bukatuta eta ondokoak justifikatzeko agiriak aurkeztu ostean ordainduko da gainontzeko % 20a: diruz lagundutako jarduerak burutzea eta jarduera horietan ezarritako helburuak betetzea; eta, bestalde, deialdiaren urteko jarduera ez-ekonomikoen zenbatekoaz gainean auditoreak emandako ziurtagiria ere aurkeztu beharko da delako ordainketa egiteko.
Entitate onuradunek eurek egin beharko dituzte diruz lagunduko diren jarduera ez-ekonomikoak.
Erakunde onuradunek honako betekizun hauek izango dituzte:
Esleitutako diru-laguntza onartu beharko dute. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunak berariaz laguntzari uko egiten ez badio, laguntza onartutzat joko da.
Dirulaguntza jarduera ez-ekonomiko jakin batzuetarako esleitu bada, bada horiexetarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako, nahiz-eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak jarduera horiek burutzerakoan sor litezkeen aldakuntzak onar ditzakeen, betiere aldakuntza horiek guztiz justifikatu badira eta, agindu honeta ezarritako moduan, Teknologiako Zuzendaritzaren baimen beren beregikoa lortu bada.
Kostuen kontabilitate bat eramatea, zehazki, jarduera ekonomikotik eta ez-ekonomikotik bereizitakoa.
Emandako diru-laguntzen inguruan Teknologiarako Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiten lagundu beharko dute, eta eskatzen dien informazio osagarri guztia eman beharko diote.
Behin betiko fakturak artxibatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jarri gutxienez hamar urteko epean.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dirulaguntzen inguruko fiskalizazio egitekoak dituztenez eskatzen dien beste agiri eman beharko diete haiei.
Beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatuetatik, helburu berbera edo antzeko bat burutzeko, diru-laguntzak edo laguntzak, sarrerak edo errekurtsoak eskatu badira edo jaso, horren berri eman beharko diote Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide osagarriak eska ditzake noiznahi, onuradunak aurkeztutako agirien egiatasuna frogatze aldera.
Agindu honetan jasotako erregulazioarekin bat esleitutako dirulaguntzak kudeatze aldera, ISEB, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua erakunde laguntzaile deklaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. artikuluan -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartutakoan-, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan -Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra ezartzen duenean- eta agindu honetan jasotako zehaztapenekin. Ondorio horietarako, Lankidetza Hitzarmena izenpetu behar da.
Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak (SPRI, S.A.), erakunde laguntzailea denez, honako eginkizunak izango ditu:
Aurkeztutako eskabideak jaso eta hasiera batean aztertzea.
Egindako proposamenak aztertu eta ebaluatu.
Ordainketa-proposamenak eta ikuskatze-errekerimenduak egitea.
Kontrol- eta jarraipen-prozesuak zehaztu eta ezarri.
Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa.
Industria, Merkataritza eta Turismoa Sailak hala aginduta, programaren kudeaketa zuzenerako behar diren jardueretan laguntzea.
Programa honen kudeaketan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak burutu dezan kudeaketa frogatzeko jarduerak onartzea.
Agindu honetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak ez baditu betetzen onuradunak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko testu bateginaren 53.1 artikuluak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko 4.1 artikuluak -Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dituenak- ezarritako kasuetan, eta laguntzen esleipen ebazpenean ezarritako baldintzak ez baditu betetzen onuradunak, organo eskumendunak, interesdunari audientzia emango zaion ez-betetze espedientea izan eta gero, laguntza bertan behera uzteko administrazio ebazpena emango du eta, hala behar izanez gero, eskuratutako laguntzak eta horiei dagozkien legezko interesak itzultzeko obligazioa izango du, eta, halaber, bidezkoak diren gainerako egintzen eragina izan dezake. Itzulitako kopuruak sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.
Teknologiako zuzendariari dagokio ez-betetze espedientea irekitzea eta ebazpena hartzea eta, zenbait kasutan, Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatearen (SPRI SA) proposamenez ere egin daiteke.
Bekak emateko orduan kontuan hartu ziren baldintzetan edozein aldaketak, beka emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal du, betiere, agindu honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira. Bereziki aintzat hartuko dira honako aldaketa hauek: aldi berean, beste Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek emandako laguntza edo diru-laguntzaren bat jasotzea, edo helburu bererako beste sarrera edo baliabiderik jasotzea.
Orobat, eta onuradunak salbuespenez eta aldez aurretik eskabidea egin eta justifikatuz gero, egin beharreko jarduera ez-ekonomikoak egiteko epea luzatu egin ahal izango du laguntzak onartu zituen administrazio-organoak, baldin eta alegatu diren arrazoiek luzapen hori justifikatzen badute. Luzapenaren ondorioz atzeratu egingo da laguntzen ordainketa.
Teknologiako zuzendariak aldaketak onar ditzake jardueretan, betiere zuzendari horrek aldez aurretik onartu baditu eta entitate onuradunak amaitu aurretik guztiz justifikatu baditu, eta ez baditu desitxuratzen bere haien izaera eta helburuak.
Lehenengoa. Deialdien adiari dagokionez (deialdiko urte naturala) 3.1 artikuluan xedatutakoa gorabehera, 2008ko ekitaldi honetako deialdiko aldia 2008ko irailaren 1etik (hori barne) 2009ko abenduaren 31ra artekoa izango da.
2. 10. artikuluko 4.2 eta 5. puntuetan zehazten da zein agiri aurkeztu behar dituzten erakunde onuradunek, euretan 2008ko ekitaldiaren aldia sartuko da eta 2008ko azken lauhilabetekoan eta 2009ko urtekoan banatuko da. Emaitzetara zuzendutako zentro teknologikoari egokitzearena ebaluatzea 2007ko ekitaldiari dagokiona izango da.
2008ko ekitaldiko azken lauhilabetekoari dagokion diru-laguntzaren ordainketa diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi bezain pronto gauzatuko da, betiere eta 15. artikuluko 2.a) puntuan zehaztu epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
2009. urteari doakin diru-laguntzaren % 50a zentro teknologikoei ordaintzea 2009ko lehen hiruhilabetekoan egingo da, betiere 14.1.b) artikuluko a, b eta c idatz-zatietan xedatutakoak aurkeztu ostean; eta 2008ko ekitaldiari dagokiona eta gainontzeko ordainketak 14.1 artikuluan ezarritako baldintzetan egingo dira.
2009. urteari doakin diru-laguntzaren % 80a zentro korporazio eta itun teknologikoei ordaintzea 2009ko lehen hiruhilabetekoan egingo da, betiere 14.2.b) artikuluan xedatutakoak aurkeztu ostean; eta 2008ko ekitaldiari dagokiona eta gainontzeko ordainketak 14.2 artikuluan ezarritako baldintzetan egingo dira.
2008ko deialdiaren aldi osoari dagokion justifikazioa aurkeztu ostean egingo da azken ordainketa.
Bigarrena. Agindu honetako 8.3 artikuluan xedatutakoa gorabehera, Emaiteak programako laguntzen -2008ko ekitaldirako deitutakoen- onuradunak honakoak izan daitezke: Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen 2007ko uztailaren 24ko Ebazpenean deitutako diru-laguntzen onuradunak gertatu direnak. 2007ko ekitaldiari dagokionez, ebazpen horren bitartez, ondokoei Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren laguntzak emateko deialdia egin zen: Saiotek programaren barruan ikerketa generikoa egiteko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden agente zientifiko-teknologikoei alegia (uztailaren 31ko EHAA, 146. zk.). Edozelan ere, 2008ko ekitaldiari doakion jarduera ez-ekonomikoa dela-eta zentro teknologiko bakoitzak jaso beharreko diru-laguntzen guztizko zenbatekoak, agindu honetan ezarritako mugak izango ditu.
Hirugarrena. Erakunde onuradunaren jarduera ekonomikoa eta jarduera ez-ekonomikoa bereizten dituen kostuen kontrola egitea, 15.c) artikuluak aurreikusitakoa, ez da izan obligaziozkoa 2007ko ekitaldiari dagokionez.
2008ko ekitaldiari dagokionez, zentro teknologikoek ez dute aurkeztu behar izango ondokoa eskabideetan: 2007ko ekitaldiari doakion jarduera ez-ekonomikoaren kostuez auditoreak egindako ziurtagiria.
Lehenengoa. Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, honako agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 25a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
Zentro teknologikoei diru-laguntzak emateko, honako arauak erabiliko dira:
Lehenik eta behin, onuradun bakoitzak jasoko duen gehienezko finantziazioa finkatuko da, zeinak ez baitu ondokoen mugarik pasako:
Deialdiko ekitaldian, ezin izango du pasa zentroaren jarduera ez-ekonomikoaren kostuaren % 100a.
Ez ditu pasako ondokoen % 25a: deialdiaren aurreko urtean kontuak onartuak eta ikuskatuak izan dituen ekitaldian lortutako I+G+B delakoaren ondoriozko guztizko sarrerak. Ez dira sarrera horietan sartzekoak: entsegu-, ziurtapen-, homologazio-, formazio- eta zabalkunde-zerbitzuengatikoak, ez eta I+G+I jarduerakoak ez diren antzekoa zerbitzuak ere.
Deialdiko zenbateko guztizkoari dagokionez, portzentajeak ez ditu gaindituko: deialdira bildu diren zentro teknologikoen I+G+B-rengatiko guztizko zenbatekoarekiko portzentaje bat, zehazki, I-G+B delakoaren guztizko sarrerek egiten duten portzentajea (deialdiaren aurreko urtean kontuak onartuak eta ikuskatuak izan dituen ekitaldian lortutako guztizko sarrerak).
Zentro bakoitzari dagokin finantziazioaren muga zehaztu ostean, «Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloarekin» bat etorriaz haietariko bakoitzaren ebaluazioa egingo da, hain justu ere zenbait adierazleren bidez, helburuak bete izanaren arabera eta agindu honetako 1. eranskinean aurreikusitako ebaluazio-irizpideak aplikatuaz. Deialdiaren aurreko urtean onartu eta ikuskatutako ekitaldiko adierazleen bidez lortutako emaitzekiko egingo da ebaluazioa. Zentro teknologiko (FACT) bakoitzari esleitutako laguntzaren aipatu kalkulua egiteko, honako prozedura jarraituko da:
Zentro teknologiko bakoitzeko finantziazio-mugaren kalkulua (FLCT). Artikulu honetako 1. paragrafoan zehaztu hiru mugetako zenbateko txikiena hautatuko da.
Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloko adierazleen artean banatzea mugako aipatu finantziazioa (FLCT). Adierazleak bi irizpidetan taldekatuko dira, eta horietako bakoitzak erreferentziako modeloan % 50a hartuko du. Halaber, parte den irizpidearen barruan adierazle bakoitzak karga erlatiboa du. Adierazleen artean FLCT delakoa banatzeko, Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloan adierazleak duen azken buruko karga izango da kontuan, ondoko formulan jasotzen den legez:
FLICT =PFI * FLCT
Honela ulertuko dira:
FLICT= Zentro teknologikoaren adierazlerentzako finantziazio-muga.
PFI = Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloan adierazleak duen azken buruko karga. Honelaxe kalkulatzen da: parte den irizpidean adierazleak duen karga erlatiboa (PRI) biderkatuaz erreferentziako modeloan aipatu irizpideak duen kargarekin: PFI = PRI * 0,5
FLCT = Zentro teknologikoaren finantziazio-muga.
Adierazle bakoitzari esleitu beharreko finantziazioaren kalkulua (FAICT). Adierazle motaren arabera, ondoko prozeduretariko bat jarraituko da:
xede definitudun adierazleak. Kasu horretan, markatutako xedea betetzen edo pasatzen bada, dagokion adierazlearentzako gehienezko finantziazioa esleituko zaio FAICT=FLICT. Markatutako xede ez bada erdiesten, adierazle horrentzat esleitutako finantziazioa hauxe izango da: zentro teknologikoaren adierazlearentzako mugako finantziazioaren parte proportzionala, betiere erdietsitako xedearen portzentajean oinarriturik, ondoko formulan jasotzen denez:
FAICT = (DAI/OI) * FLICT
Honela ulertuko dira:
DAI = Adierazlearen datu ikuskatua.
OI = Adierazlearen xedea.
Xede definitu gabeko adierazleak. Kasu horretan, zentro teknologikoaren adierazlearentzako mugako finantziazioa esleituko da (FAICT=FLICT).
Zentro teknologikoari esleitutako finantziazioaren kalkulua (FACT). Adierazleetako bakoitzari esleitutako finantziazioen batuketaren emaitza izango da zenbatekoa (FAICT): FACT = FAICT
Eranskin honetan emaitzen kontrol-adierazleak definitzen dira, eta bai garrantziaren arabera euren pisu erlatiboak, Ematek laguntzen programan bete beharreko azken buruko helburua keta aurreikusitako ebaluazio-irizpideak ere.
Izan ere, ZTen laguntzen zenbatekoak zehazteko, emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloarekiko egokitzapen-gradua izango da kontuan, agindu honetako 6. artikuluko 2. puntuarekin bat etorriaz, eta betiere aipatu arauan ezarritako jardunbidearen arabera. Laguntza horiek esleitzeko, agindu honetako 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-organoak zaindu egin beharko ditu eranskin honetan ezarritako ebaluazio-irizpideak eta helburuak betetzearen gaineko ebaluazioa, betiere kontuan izanik ZTek bete beharreko helburuak eta emaitzen adierazleak, zehazki, Zentro Teknologikoaren modeloa zehazten dutenak eta ondoren definitzen direnak:
Emaitza zientifiko-teknologikoen emaitzen eragineko efizientzia-irizpidea.
Deialdi egiteko ebazpen honetan ZTei esleitzen zaizkien baliabide ekonomikoen guztizkoaren % 50eko pisua du irizpide honek, eta zentro teknologiko bakoitzaren jardueraren eragina eta kalitatea neurtzen ditu irizpide horrek.
Irizpide honetarako ezarritako adierazleak honakoak dira:
Balio erantsiaren analisia.
1 eta A.2 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. Kontratupeko I+G-B delakoaren ondoriozko balio erantsia.
Definizioa: EAEko eta hortik kanpoko enpresekin ezarritako I+G+B kontratuen ondoriozko zentro teknologikoaren negozioko zifra, betiere kendurik azpikontratazioak eta kanpoko erosketak.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 8koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Emaitzetara bideratutako modeloak markatutako azken buruko helburua hauxe da: A.1 idatz-zatian zehaztutako negozio-zifraren % 80a erdiestea balio erantsiak.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonokikoa.
2. Teknologia berriak direla-eta, I+G+B kontratupeko sarrerak.
Definizioa: teknologia berrien eta I+G+B delakoaren arloko kontratuak direla-eta zentro teknologikoak lortutako sarrerak; EAEko eta hortik kanpoko enpresekin ezarritakoak izan daitezke kontratuok. Zentro teknologikoak garatutako industria-prozedura, -lanabes eta teknikak hartzen dira teknologia berritzat, betiere azken hiru urteetan gauzatu badira eta aipatutakook aplikatzea ekarpen berrizalea bada lehendiko teknologiekiko.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 5ekoa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Emaitzatara bideratutako modeloak markatutako azken buruko helburua hauxe da: gorago definitutako teknologiak direla-eta I+G+B kontratupean lortutako sarrerak I+G+B kontratupeko guztizko sarreren % 20ra iristea.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Demandarekin alineatzea.
1 eta B.2 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. EAEn, kontratupean I+G+B.
Definizioa: I+G+B kontratupean lortutako guztizko sarrei dagokienez, euskal enpresekin ezarritako i+G+B kontratuen ondoriozko negozio-zifra.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 8koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
1 idatz-zati honetan definitutako negozio-zifraren % 75a lortzea da adierazle honek duen azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
2. Kluster proiektuak, lankidetzan.
Definizioa: EAEko klusterrekin lankidetza-proiektuak; kluster horietako mapa teknologiko eta sektorialetan zehaztutako demanda teknologikoei erantzuna ematen dietenak, betiere.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 7koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urteko eta zentro teknologikoko 100 enplegatuko, klusterekin gutxienez bi proiektu lortzea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Produktibitatea.
1, C.2 eta C.3 adierazlek hartzen ditu, eta zentro teknologikoa parte deneko KeIT (korporazio eta itun teknologikoak) mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. Eskatutako patenteak.
Definizioa: Patenteen Agentzia Europarraren (EPO) aurrean, patente baten eskabidea egin dela egiaztatzeko agiri ofiziala, edo patenteen arloko Lankidetza Itunaren Markoan (PCT) patente baten eskabideari dagokiona.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 5ekoa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean eskatutako bi patente, propioak edo konpartituak, lortzea da azken helburua, zehazki, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 100 enplegatuko.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
2. Emandako patenteak.
Definizioa: Patenteen Agentzia Europarraren (EPO) aurrean, patente bat eman izana egiaztatzeko agiria ofiziala, edo patenteen arloko Lankidetza Itunaren Markoan (PCT) patente bat eman izanari dagokiona.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 7koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean emandako patente bat lortzea da azken helburua, zehazki, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 100 enplegatuko.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
3. Lizentziadun patenteak.
Definizioa: EPO edo PCT patenteak, barnean ustiatutakoak edo hirugarrenek ustiatutakoak, non patentea honako agiri bat baita: asmakizunak bat eta horien ondoriozko eskubideak erregistratzeko balio duena.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 8koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Emandako patente propioetako bat edo konpartituetako bat, ikuskatutako urtean, barnean ustiatzea edota hirugarrenek ustiatze da azken buruko helburua; betiere, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 100 enplegatuko.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Ekimenak.
1, D.2 eta D.3 adierazlek hartzen ditu, eta zentro teknologikoa parte deneko KeIT mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. Oinarri Teknologikoko Enpresak Berriak sortzea (OTEB).
Definizioa: OTEBak, KeIT-ko zentro teknologikoek sortutakoak, gutxienez bi enplegatu dituztenak. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzat (OTEB) honako ezaugarriak dituena hartzen da: lehiatzeko duen abantailaren funtsa ezagutza zientifikoa eta teknologikoa badira, hala produktu eta zerbitzu berritzaileak sortuaz.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 12koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako azken urteko ekitaldian OTEB bi sortzea da azken buruko helburua, zehazki, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 150 enplegatuko.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
2. Milioi bat eurotik gora fakturazten duten OTEBak.
Urteko milioi bat eurokoa edo hortik gorakoa duten OTEBak (OTEBaren definizioa D.1) idatz-zatikoa).
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 7koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 150 enplegatuko gutxienez OTEB bat lortzea da azken buruko helburua, zehazki, ikuskatutako urtearen aurreko urte bietan miloi bat eurotik gora fakturazten badu zentro horrek.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
3. OTEBetako enplegatuak gehitzea.
Definizioa: OTEBetako enplegatuak gehitzea (D.1 idatz-zatian jasotakoa).
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 8koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako azken urteko ekitaldian zehar, OTEBetako enplegatu kopurua % 5ean gehitzea da azken buruko helburua, betiere miloi batetik gora fakturazten dutenak izango dira enpresa horiek.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Networking (Lanak sarean).
1, E.2 eta E.3 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. Proiektu europar lidergodunak.
Definizioa: VII PM edo CIP bezalako programa europarrek diruz lagundutako I+G+B arloko proiektu europarrak, zentro teknologikoaren lidergoa dutenak.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 4koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Zentroko 100 enplegatuko, gutxienez I+G+B proiektu europar bateko buru izatea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
2. Proiektu europarrak euskal enpresekin.
Definizioa: VII PM, CIP, bezalako europar programek diruz lagundutako I+G+I erako europar proiektuak, zeinetan zentro teknologikoak parte hartzen duen, hain justu ere proiektuan parte harraraziz euskal enpresa bati edo batzuei.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 2koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoa parte deneko I+G+B proiektuen % 40an euskal enpresek parte hartzea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
3. Ikertzaileak euskal enpresen ehunera transferitzea.
Definizioa: Zentro teknologikoan formatu ostean, EAEko enpresen ehunera transferitzen diren ikertzaileak, guztira.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 4koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean, zentroko 100 enplegatuko, hamar ikertzaile gutxienez euskal enpresaren ehunera transferitzea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Eskumen zientifiko-teknologikoa.
1 eta F.2 adierazleak biltzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:
1. Argitalpen zientifikoak.
Definizioa: Zentro teknologikoetako ikertzaileek argitaratutako artikuluak, Thomson Scientific (ISI argitalpenak) izeneko datu-basean agertzen badira.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 8koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoko 100 enplegatuko, hogei argitalpen egitea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
2. Doktoreak plantillan.
Definizioa: Doktoreak (unibertsitateko graduatu-ondokoren formazio akademikodun tituludunak) zentro teknologikoaren plantillan.
Emaitza zientifiko-teknologikoen efizientzia-irizpidearen % 7koa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Ikuskatutako urtean, zentroko 100 enplegatuko, plantillan hogei doktore izatea da azken buruko helburua.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
Zentro teknologikoaren sarrera-egituraren ildoko emaitza ekonomikoei buruzko irizpidea.
Irizpide honek programa honen deialdi-ebazpenean ezartzen diren baliabide ekonomiko guztien % 50eko pisua du, eta zentro teknologiko bakoitzak lortutako emaitzetara bideratutako I+G+B sarrera-egituraren orientazioa neurtzen du.
Irizpide honetarako ezarritako adierazleak honakoak dira:
Kontratupeko I+G+B-ko guztizko sarrerak.
EAEko eta kanpoko enpresekin egindako I+G+B kontratuen bidez, zentro teknologikoak lortutako sarreren guztizkoa.
Emaitza ekonomikoei buruzko bigarren irizpide honen % 50ekoa da adierazle honen pisu erlatiboa.
I+G+B kontratuen bidezko sarreren guztizkoak maila hau izate da azken buruko helburua: I+G+B delakoaz lortutako sarreren guztien % 50a.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
I+G+B-ko europar itzulkinak.
I+G+B-ko europar proiektuetan parte hartzearen ondorioz Europar Batasuneko proiektuetatik onuradunak lortutako sarrerak.
Emaitza ekonomikoei buruzko bigarren irizpide honen % 25ekoa da adierazle honen pisu erlatiboa.
I+G+B-tiko europar itzulkinek maila hau izatea da azken buruko helburua: I+G+B delakoaz lortutako sarreren guztien % 12,50a.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
I+G+B-tiko guztizko sarrerak.
Definizioa: I+G+B jardueren ondorioz zentro teknologikoak lortutako sarreren guztizkoa. Ez dira sarrera horietan sartzekoak: entsegu-, ziurtapen-, homologazio-, formazio- eta zabalkunde-zerbitzuengatikoak, ez eta I+G+I jarduerakoak ez diren antzeko zerbitzuak ere.
Emaitza ekonomikoei buruzko bigarren irizpide honen % 25ekoa da adierazle honen pisu erlatiboa.
Adierazle honek ez du helbururik.
Eskabideak ebaluatzeko, bikaintasun-irizpide legez honakoak baloratuko dira: ekarpen zientifiko-teknologikoa eta adierazlearen eragin ekonomikoa.
3. ERASNKINA
KORPORAZIO ETA ITUN TEKNLOGIKOEN EGINTZA GLOBALEKO PLANAK EBALUAZTEKO IRIZPIDEAK
Emaitek Programa arautzeko Aginduko 7. artikuluko 1.paragrafoan aurreikusten denez, korporazio eta itun teknologikoek aurkeztutako egintza globaleko planak ebaluatzeko irizpideak honakoak dira:
Bikaintasun zientifikoa edo teknologikoa, Eusko Jaurlaritzaren politika zientifiko-teknologikoarentzako baliagarria dena, % 40a.
Ikerketaren Europar Espazioan Euskadi sartzeko ekarpena.
Ezagutza berriak sortzeko inbertsioetarako aukera, zientzia- eta teknologia-ikuspegia oinarritzat hartuta; egungo artearen egoerari dagokionez, I+G jardueraren zientzia eta teknika mailako ekarpena. Egintza Globaleko Plana garaztea, % 20a.
Įurkeztutako metodologiaren sendotasuna eta ikerketa taldearen kalitatea.
Inpaktu sozio-ekonomikoa % 10a.
Zentroaren Egintza Globaleko Planak EAEri dakarzkion aukerak.
Aurrerapen zientifiko-teknologikoek EAEko ekonomiari dakarkioten zeharlerrotasuna.
Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ekonomiko berri bat sortzeko aukerak.
Gai etikoak, % 10a.
Zentroaren Egintza Globaleko Planean jasotako I+G jarduerak burutzerakoan ezarritako arau etikoak bete.
Generoaren aspektuak, % 10a.
Generoen arteko berdintasuna faboratzeko konpromisoa.
Parte-hartzaileak (Kontsortzioa) eta aurrekontua, % 10a.
Aurreikusitako lankidetza-eskemak.
Egintza Globaleko Planaren jardueretan agenteek parte hartzea.
Aurreikusitako aurrekontuaren zenbatekoa, Zentroaren Egintza Globaleko Planean zehaztutako jarduerekin koherentea izango dena.


