- AGINDUA, 2008ko urriaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia irailaren 15eko JUS/2978/2006 Aginduarekin egin zen
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5701
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/01
- Argitaratze-data: 2008/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Justizia Administrazioaren Zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:
Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sistema orokor irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua irailaren 15eko JUS/2978/2006 Aginduaren bidez deitu zen. Zerrenda horretan sartuta daude funtzionarioek, jatorrizko kidegoan jarraitzea hautatu dutenek, barne-sustapenez bete ez dituzten lanpostuak.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari zuzendu beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiángo eta Bilboko EATko sarrera-erregistroan aurkeztu edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko erregistro orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, egutegiko hamar egun izango dituzte, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Eskabideak formalizatzeko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua bete beharko da, jarraibide hauen arabera:
Eskabide-ereduan 16 lanpostu aipatu ahal izango dira gehienez, organoa, udalerria eta probintzia adierazita.
Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-ereduan adierazten duten probintzien araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.
Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:
EAEko Auzitegi Nagusia
Probintzia-auzitegiak
Fiskaltzak
Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea
Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak
Instrukzioko epaitegiak
Zigor-arloko epaitegiak
Espetxeratuen zaintzako epaitegiak
Emakumearen aurkako biolentziaren arloko epaitegiak
Lehen auzialdiko epaitegiak
Merkataritza-arloko epaitegiak
Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.
Lan-arloko epaitegiak
Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak
Adingabeen epaitegiak
Bake-epaitegiak
Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.
Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaileek ez dute eskabidea ezeztatzerik edo aldatzerik izango.
Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, eta nahitaez onartu beharko du.
Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.
Zortzigarrena. Esleitutako destinoak behin betikoak eta lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokideak izango dira. Lehiaketan ezingo da parte hartu behin betiko destinoa ematen dien aginduaren datatik bi urte igaro arte, eta bi urte horien zenbaketa Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 1a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
Organoa Udalerria Probintzia Lanpostu hutsen kopurua
Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1
Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1
Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1
Probintzia Auzitegia-Zerbitzu Orokorra Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia (Familia) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia (Erregistro Zibila) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 3
Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lan Arloko 3 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lan Arloko 4 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Zigor Arloko 1 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Zigor Arloko 4 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Zigor Arloko 5 zk.ko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Zigor Arloko Betearazpenen eta Izapideen Bulegoa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Irun Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Tolosa Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia (Erregistro Zibila) Tolosa Gipuzkoa 1
Destino-eskabidea, Justizia-Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko irailaren 15eko JUS/2978/2006 Aginduak deitutako hautaketa-probak gainditu dituzten izangaientzat.
IFZ Lehen abizena:
Bigarren abizena:
Izena:
Hautaketa Prozesuko Hurrenkera-zk. Harremanetarako telefonoa:
Hautaketa-probak egin ziren lurralde-esparrua:
Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikusi lanpostuen deialdia)
Lantokia
Hurrenkera-zk. Organoa Udalerria Probintzia
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikus lanpostuei buruzko deialdia)
1.
2.
3.
.................................................., 2008ko ..............................ren ....... a
GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


