- AGINDUA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALERRIETAN HIRI-HAUSTURAKO ALDERDIETAN IGOGAILUAK EDO ANTZEKOAK JARTZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA EZARTZEN ZUEN 2008KO UZTAILAREN 29KO AGINDUA, ESKABIDEAK AURKEZTE - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALERRIETAN HIRI-HAUSTURAKO ALDERDIETAN IGOGAILUAK EDO ANTZEKOAK JARTZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA EZARTZEN ZUEN 2008KO UZTAILAREN 29KO AGINDUA, ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA LUZATUTA, ALDATZEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5791
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/01
- Argitaratze-data: 2008/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2008ko abuztuaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan hiri-hausturako alderdietan igogailuak edo antzekoak jartzeko laguntza-programa bat ezartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Agindua argitaratu zen.
Aginduaren 3.2 artikuluak ezartzen du eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea utziko dela, Agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatzen hasita.
Deialdi honek abiarazitako laguntza-programa berria eta konplexua da ordea, eta gainera, Agindua abuztuan argitaratu zen, udako oporren garaian; horrek guztiak zaildu egiten du deialdiaren berri izatea eta laguntzak jaso ditzaketen erakundeek eskabideak prestatzea. Horiek horrela, laguntzetarako deia egiteko Aginduan aurreikusitako epea 2008ko azaroaren 17ra arte luzatzea erabaki da.
Horren ondorioz, hau
Eskabideak aurkezteko epea 2008ko azaroaren 17an amaituko da.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 1a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


