- AGINDUA, 2008ko urriaren 2koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004ko Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian jateko eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteei ematekoak diren dirulaguntzetarako deialdia egin duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 2koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004ko Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian jateko eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteei ematekoak diren dirulaguntzetarako deialdia egin duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 6055
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/02
- Argitaratze-data: 2008/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoak, helburu dauka Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 30eko Aginduak hazitarako patata-ekoizleen elkarteak aitortzeari begira gutxieneko ekoizpen- eta negozio-kopurua eta elkartutako ekoizleen gutxieneko kopurua aldatu ditu.
Dekretu horren 8. artikuluan ezarritakoarena arabera, produktu bakoitzeko edo produktu-multzo bakoitzeko, nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak emateko araubide bat ezarri ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu baten bidez.
Bestalde, aurtengo laguntzetarako deialdia honako arau hauek babestuta egin da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legea.
Horren indarrez, honako hau
Lehenengoa. Helburua.
Hona agindu honen xedea: jateko patata eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteen egitura produktiboak eta komertzialak hobetzeko 2008. urteko laguntzak ezartzea.
Diru-laguntzak abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduan aurreikusita daude. Izan ere, erregelamendu hori produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainentzako estatuko diru-laguntzei EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da (horren bidez 70/2001 (EE) Erregelamendua aldatzen da).
Bigarrena. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Jarduera-gastuak diruz laguntzeko moduko gastuak dira. Honako hauek jotzen dira jarduera-gastutzat:
Nekazaritzako elikagaien profesioarteko erakundeen jarduera-gastuak, alegia:
Administrazio-gastuak, hau da: Pertsonal administratibo eta teknikoaren soldatak eta lansariak, elkartearen konturako gizarte-segurantza, lan itunpeko pertsonalaren prestakuntza, garraioa, bizitza, istripu edo erantzukizun zibileko aseguruak, eta zerbitzu-errentamenduan kontratatutako pertsonalaren lansariak. Kanpoan geratzen dira berariaz langileak kaleratzeen (bidezkoak nahiz ez-bidezkoak) kalte-ordainengatiko gastuak.
Erakunde horietako pertsonalaren eta zuzendaritza-batzordekideen dietak eta bidaia-gastuak euren egitekoak betetzean, eta gehienez ere zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzko irailaren 2ko 16/1993 Dekretuan 2. talderako ezarritako zenbatekoan.
Errentamenduak eta kanonak.
Konponketak eta zaintza-lanak.
Bulegoko gaiak.
Hornidurak.
Komunikazioak eta porteak.
Kanpoko aholkularitza arlo tekniko, juridiko, kontable, fiskal eta laboralean, eta, kontu-auditoretza gastuak. Aurkeztutako jarduera-gastuen guztizko aurrekontuaren % 25 gainditzen ez duten kanpo-aholkularitzako gastuak baino ez dira diruz lagunduko.
Azterlan eta jarduera esperimentalak egiteko gastuak, sektoreen jardueraren egoera eta baldintza sozio-ekonomikoak bultzatzeko eta hobetzekoak.
Betiere, «Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak» erakundearen funtzionamendurako edo ordezkaritzarako beharrezkoak edo funtsezkoak irizten ez dien gastuak hemendik kanpo geratuko dira, laguntzak emateko orduan.
Hirugarrena. Laguntzen zenbatekoa.
Elkarteei ematen zaien laguntza bakoitzaren zenbatekoa, aitorpena jaso eta hurrengo bost urteetan honela izango da: lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren urterako, gehienez, elkarteak 2007-2008 kanpainan zehar merkaturatutako patataren eta haren deribatuen (fekula kanpo) balioaren % 5, % 5, % 4, % 3 eta % 2 hurrenez hurren, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100a eta 100.000 euro gainditu gabe.
Laugarrena. Onuradunak.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen onuradunak honako hauek izan daitezke: urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua aplikatuz (2008ko ekainaren 30eko Aginduak egokituta) aitorpena jaso duten jateko patata eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteak, diruz lagundu daitezkeen gastuak egiten dituztenean eta aipatutako aginduan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Bosgarrena. Baldintzak.
Patata ekoizten duten nekazarien elkarteak agindu honetan araututako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, baldintza hauek betetzen badituzte:
Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua aplikatuz (2008ko ekainaren 30eko Aginduak egokituta) aintzat aitortu diren eta Nekazarien Elkarteen eta horien Batasunen Erregistroan inskribatuta dauden elkarteak.
Elkarteak patata merkaturatu behar izan du 2007-2008 ekitaldian.
Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du egoitza.
Ezin du irabaziak lortzeko asmorik izan.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta beraren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako itzultze- edo zigor-prozedura batean sartuta ez egotea edo prozedura amaituta izatea.
Seigarrena. Eskabideak eta agiriak.
Laguntza-eskabideak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari bidali behar zaizkio eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) aurkez daitezke edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4. artikuluan ezarritako tokietako batean.
Eskatzaileek, agindu honen eranskinean jasotako eredu-orrietan aurkeztu beharko dituzte eskabideak jarraian adierazitako dokumentazioarekin batera. Ez da beharrezkoa izango aurretik aurkeztutako dokumentazioa aurkeztea baldin eta eransten ez diren agiriak dagoeneko Administrazioaren eskuetan badaude eta ezertan aldatu ez badira.
Legezko ordezkariaren NANaren eta ahalordetze-eskrituraren fotokopia.
Ekoizleen elkarte gisako aitorpena eman duen ebazpenaren kopia konpultsatua.
Nekazarien Elkarteen eta horien Batasunen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Elkartearen Estatutuen kopia konpultsatua.
Legezko ordezkariaren ziurtagiria, bertan merkaturatutako ekoizpenaren kopurua eta balioa azalduz, eta, erosketa eta gastuen kontabilitate-laburpenaren kopia bat.
2007. ekitaldiko balantzearen edo emaitzen kontuaren kopia.
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotearen egiaztagiri eguneratuak.
Erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, honako hauen ondoriozko zehapenik betetzen ez egotea egiaztatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aplikatuta emandako diru-laguntza edo laguntza publikoko gaietan jarritako zehapen irmoa, sexu-bereizkeria egiteagatik jarritako administrazio-zehapena edo zehapen penala. Adierazpen horrek, halaber, adierazi behar du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aintzat hartuta eskatzaileak ez daukala debekatuta laguntza eta diru-laguntzetako deialdietan parte hartzea.
Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo erantsi beharreko agiriak eransteko hamar eguneko epearen barruan, eta adieraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela pentsatuko dela, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak ebazpena eman ondoren Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edota informazio guztia eskatu ahal izango die enpresa eskatzaileei. Arau honetan berariaz ezarri ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Zazpigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak, gehienez ere, hilabeteko epean aurkeztuko dira agindu hau indarrean jarri eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Zortzigarrena. Laguntzak kudeatzea.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak du dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.
Diru-laguntzak ematerakoan, laguntzak agindu honetan zehaztutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei esleituko zaizkie, agindu honen hirugarren artikuluan laguntzei buruz ezarritako gehienezko muga kontuan harturik.
Agindu honen hamaikagarren artikuluan adierazitako dotazioa ez bada nahikoa aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, agindu honen hirugarren ebatzian aurreikusitako zenbatekoetan, dotazio hori, baldintzak betetzen dituzten eskabide-egile guztien artean banatuko da, hasieran eskakizun bakoitzerako kalkulatutako kopuruek guztizko kopuruarekin izango zuten hein berean.
Bederatzigarrena. Ebazpena.
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari dagokio berresleitzeko eskabideei buruzko aldeko edo aurkako ebazpena ematea. Ebazpena arrazoitu egin behar da eta gutxienez diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu behar da.
Ebazpena agindu hau indarrean jarri eta hiru hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluaren arabera.
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak berresleipena emateko edo ukatzeko egiten duen ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.
Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, hura jendaurrean azaltzeari begira, Nekazaritzako eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da agindu honen itzalpean laguntza jasoko duten elkarteen zerrenda, zeinek bere laguntzaren zenbatekoa zehaztuta duela.
Hamargarrena. Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izango dituzte:
Diru-laguntzari eman zaion xede horretan erabiltzea.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete.
Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.
Aintzakotzat hartu da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikuluan zehaztutakoa.
Hamaikagarrena. Finantzaketa.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko, berrehun mila (200.000,00) euro jarri dira. Diru-kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko aurrekontu orokorretan horretarako esleitutako partidetatik datoz.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da egoera horren berri.
Hamabigarrena. Inbertsioaren justifikazioa.
Emandako laguntza gastatu dela justifikatzeko, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari fakturak eta banku-ordainagiriak aurkeztu behar zaizkio 2010eko maiatzaren 31 baino lehen.
Inbertsioaren edo gastuen frogagiriek eskabidea aurkeztu den urtekoak izan behar dute.
Aparteko kasuetan, enpresak eskaturik eta aribideko urteko abenduaren azken hamabostaldia baino lehen justifikatuz gero, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak inbertsioak edo gastuak gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, hasieran onetsitako diru-laguntza bere hartan utzita.
Esandakoa frogatzeko, jatorrizko agiriak edo, horren ezean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean konpultsatutako kopiak baino ez dira kontuan hartuko.
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak beste agiri batzuk ere eskatu ahal izango ditu, egoki iritziz gero; eskatzean arrazoiak azaldu beharko ditu.
Hamahirugarrena. Ordainketa.
Laguntza dena batera ordainduko da gastua aurreko artikuluan aipatutako agiriekin egiaztatu eta gero.
Eskatzaileei ez zaie laguntzarik emango, eta hala dagokionean ez zaie emandako laguntza ordainduko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako mota bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zigortze-prozeduraren bat bukatu gabe edo izapidetzen badaukate.
Hamalaugarrena. Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat emanez gero, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarrita gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Ondorio horietarako, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak behar den likidazio-ebazpena emango du eta bertan diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira. Beharrezkoa izanez gero, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedura abiaraziko da.
Baldin eta inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpenaren bidez txikituko da, eta gero diru-laguntzaren portzentajea oinarri txikituari aplikatuko zaio.
Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa handitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.
Hamabosgarrena. Uko egitea.
Onuradunak berez galduko du ebazpenaren bidez aintzatetsitako eskubidea, bai eta laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, kasuan kasukoa, laguntzari uko egiteko idazkia aurkezten badu. Hala gertatzen bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedura abiaraziko da bidezkoa denean. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaio ukoa.
Hamaseigarrena. Ez betetzea.
Ez-betetzetzat joko da gastuak ez egitea.
Nolanahi ere, onuradunak betetzen ez badu agindu honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako eskakizunetako bat edo, hala bada, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritako itzultze-arrazoietako batean erortzen bada, Nekazaritza eta Abeltaintza zuzendariak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), beste ebazpen bat emango du eta bertan diru-laguntzarako eskubidea galdu dela aldarrikatuko eta, behar bada, jasotako laguntzak eta legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola aginduko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarri dutenaren arabera. Nolanahi ere, ez dira baztertuko gainerako bidezko ekintzak. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.
Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada itzulketa-prozedura, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, behar den zehapen-prozedurari ekin diezaion.
Hamazazpigarrena. Laguntzen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.
Beste herri administrazio edo erakunde pribatu batzuek agindu honetan ezarritako xede bererako ematen dituzten laguntzak bateragarriak izango dira, baldin eta guztira agindu honetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte. Hala ere, bateraezinak izango dira Nekazaritza, Arrantza eta Ekikadura Sailak xede bererako ematen dituen beste batzuekin. Laguntza guztien baturak esandako mugak gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari gaindikina kenduko zaio.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortu du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epealdian, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epealdian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 2a.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
I. ESKABIDEA
ZIGILUA SARRERA ERREGISTROA
Jn./And.: .NAN zenbakia:....................................................
Honen ordezkari gisa:
Elkartea: IFZ/IFK: ....................................................
Kalea eta zk.:
Telefonoa: Telekopia: .................................................... Helbide elektronikoa:
Udalerria: (Lurraldea) .................................................... PK: ........................
Jarduera-arloa:
Harremanetarako pertsona: Tel.:....................................................
Honako hau eskatu du: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izatea. Jateko eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteei ematekoak diren diru-laguntza horietarako 2008ko deialdia Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko urriaren 1eko agindu bidez egin zen.
DATA ETA LEGEZKO ORDEZKARIAREN IZENPEA
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak jakinarazten dizu inprimakin honen bidez eskatzen zaizkizun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen den bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari idazkia bidali beharko diozu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria- Gasteiz.
ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskabide-orria.
Legezko ordezkariaren NANaren eta ahalordetze-eskrituraren fotokopia.
Ekoizleen elkarte gisako aitorpena eman duen ebazpenaren kopia konpultsatua.
Nekazarien Elkarteen eta horien Batasunen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Elkartearen Estatutuen kopia konpultsatua.
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotearen egiaztagiri eguneratuak.
Legezko ordezkariaren ziurtagiria, bertan merkaturatutako ekoizpenaren kopurua eta balioa azalduz, eta, erosketa eta gastuen kontabilitate-laburpenaren kopia bat.
Azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso ez badu, «Hirugarrenaren Alta Agiria» bete behar du (inprimaki hori dagokion zuzendaritzari deituz eskura daiteke); agiri hori elkarteak eta finantza erakundeak zigilatuta eta sinatuta aurkeztu behar da.
2007. ekitaldiko balantzearen edo emaitzen kontuaren kopia.
Zinpeko adierazpena, honako hauen ondoriozko zehapenik betetzen ez egotea egiaztatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aplikatuta emandako diru-laguntza edo laguntza publikoko gaietan jarritako zehapen irmoa, sexu-bereizkeria egiteagatik jarritako administrazio-zehapena edo zehapen penala. Adierazpen horrek, halaber, adierazi behar du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aintzat hartuta eskatzaileak ez daukala debekatuta laguntza eta diru-laguntzetako deialdietan parte hartzea.
II. ZINPEKO AITORPENA
Jn./And.: NAN:.................................
Honen ordezkari gisa:
IFK:..................................
ONDOKOA ADIERAZTEN DU:
Laguntza-eskabidean egindako adierazpenak eta aurkeztutako agiriak egiazkoak dira; nire gain hartzen dut horien faltsutasunak edo zehaztasun-ezak ekar lezakeen erantzukizuna, faltsutasuna edo zehaztasun-eza eragin duten gertaeren berri eza nuela alegatzeko aukerarik izango ez dudala jakinik.
Laguntza-eskabide hau ez ezik «proiektu honetarako» laguntza-eskabidea ere aurkeztu duela edo/eta laguntza lortu duela, segidan adierazitako erakunde publiko edo pribatuetan; halaber, erakunde pribatuei zein publikoei proiektu honetarako aurkezten dizkien laguntza eskabide guztien berri emateko konpromisoa hartu duela.
Eskabide-eguna Instituzioa Egitaraua Eskatutako zenbatekoa Emandako laguntza
Erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena, honako hauen ondoriozko zehapenik betetzen ez egotea egiaztatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aplikatuta emandako diru-laguntza edo laguntza publikoko gaietan jarritako zehapen irmoa, sexu-bereizkeria egiteagatik jarritako administrazio-zehapena edo zehapen penala. Adierazpen horrek, halaber, adierazi behar du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aintzat hartuta eskatzaileak ez daukala debekatuta laguntza eta diru-laguntzetako deialdietan parte hartzea.
Halaber, hitz ematen du Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko dituela proiektua gauzatu dela egiaztatzen duten agiri guztiak.
_________________________, 2008ko _________________ren _______(a).
Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadura eta zigilua


