- --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu---
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5913
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/03
- Argitaratze-data: 2008/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ogasun
Testu legala
Energia Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean arautu egiten dira energia elektrikoz hornitzea helburu duten jarduerak, alegia, batasunaren barruko nazioarteko sortze-, garraiatze-, banatze-, komerzializatze- eta elkartrukatze-jarduerak, eta, halaber, sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa.
Lege horretan enpresa komertzialitzaileei esleitzen zaie kontsumitzaile kualifikatuei energia elektrikoa banatzeko eginkizuna.
Sektore Elektrikoaren Legeak elektrizitatearen horniketa liberalizatzeko aukera eman du. Horrek dakarrena da, administrazioek energia iturri horiek erosiz gero, administrazio kontratazioari buruzko arauetan aurreikusitako prozedurei jarraiki erosi beharko dituztela.
Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarriko 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuordeari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako erabilpen orokorreko arloak edo zerbitzuak kontratatzea, betiere Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egotzi bazaizkio.
Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta eginkizunak ezartzen dituen otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuko 9.a.4 artikuluak aipatu zuzendaritzaren esku uzten du erosketa zentralizatuko ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeko proposamena.
Ildo horretatik uste da zenbait eraikin energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa espediente bakar batean egiteak zerbitzuen kudeaketa hobetu eta gastua arrazionalizatu egiten duela, hala Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, nola Lehendakaritzaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Sailaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Herrizaingo Sailaren eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren menpeko eraikinak.
136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatuko eraikinez bestekoetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.
Energia elektrikoaren horniketa -lehen aipatu eremuan- espediente bakar batean kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan -eskumenen delegaziorako- jasotakoa da, honakoa xedatzen baitu:
Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, organo horiek administrazio berekoak ez direnean, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.
Horiek horrela, hau
AGINTZEN DUT:
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari eskuordetzea eranskinean agertzen diren Herrizaingo Sailaren menpeko eraikinak 2009. urtean energia elektrikoz hornitzeko kontratazioaren eskumena.
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetza, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:
Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).
Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Administrazioaren onurabideak, kontratuaren aldaketa, iraungitzea, lagatzea eta azpikontratazioa (IV. liburua, I. titulua, I. kapitulua) eta bereziki horniketa-kontratuentzat (IV. liburua, II. titulua, IV. kapitulua).
Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak, bereziki emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.
Eskuordetza hau indarrean sartuko da sinatzen de egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 3a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Berrozi, Herrizaingoa
Gasteiz, Herrizaingoa
Basauri, Herrizaingoa
Txurdinaga, Herrizaingoa
Erandio, Herrizaingoa
Iurreta, Herrizaingoa
Laudio, Herrizaingoa
Deustu, Herrizaingoa
A1, 7. km, Erriberabeitia, Herrizaingoa
Muskiz, Herrizaingoa
Ondarroa, Herrizaingoa
Ondarreta, Herrizaingoa
Errenteria, Herrizaingoa
Hernani, Herrizaingoa
Irun, Herrizaingoa
Oiartzun, Herrizaingoa
Elorriaga, Herrizaingoa
Bergara, Herrizaingoa
A1, 352. km, Vitoria-Gasteiz, Herrizaingoa


