- AGINDUA, 2008ko urriaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarra, Donostian Aldakonea (II) EG.10 Areatik Hirigintza Jarduerarako IB.10 Etxegi Areara etxebizitzak transferituta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarra, Donostian Aldakonea (II) EG.10 Areatik Hirigintza Jarduerarako IB.10 Etxegi Areara etxebizitzak transferituta
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 6109
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/06
- Argitaratze-data: 2008/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Donostia-San Sebastiángo Udalak EG. 10 Aldakonea (II) Arean babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko legezko aurreikuspena Hirigintza Jarduerarako Etxegi IB.10 Arean egindako erreserbarekin konpentsatzeko aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, adierazitako lehenengo eremuan murriztutako estandarra bigarrenean sartutakoarekin osatzen delarik.
GERTAKARIAK
Lehenengoa. Donostia-San Sebastiángo Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa eman zitzaion. Eskaera-orri horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren EG. 10 Aldakonea (II) Arean lege-testu horren 80. artikuluan aurreikusitako babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko estandarra transferitzeko.
Bigarrena. Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak espediente honen txostena eman zuen irailaren 18an egindako 6/2008 bilkuran, eta bertan adierazi zen Hiri Antolamendurako Plan Nagusia EG. 10 Aldakonea (II) Arean aldatzearen berri.
Lehenengoa. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, betiere Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Bigarrena. Aurkeztutako eskaerak EG. 10 Aldakonea (II) Arean babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa planteatzen du, hots, bizitegi-eraikigarritasunaren 9.444,92 m2(s)-ko hazkundea, azalera guztia ere etxebizitza librerako delarik. Horietatik, 3.777,96 m2(s) babes publiko etxebizitzetarako izango da: gutxienez 1.888,98 m2(s) (9.444,92 m2(s)-ren % 20) erregimen orokorreko edo bereziko babes publikoko etxebizitzentzako izango da eta gainerakoa, % 40 arte iritsi arte, erregimen tasatuko babes publikoko etxebizitzentzako, eremu berean.
Hirugarrena. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Laugarrena. Donostia-San Sebastiángo Udalak eskatu du Hirigintza Jarduerarako Etxegi IB.10 Areara egitekoa den transferentzia. Eremu horietako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportzionala izango den babes ofizialeko etxebizitza kopurua aldez aurretik edo aldi berean egikarituko dela bermatzen duen justifikazio-txostena aurkeztu du.
Bosgarrena. Hirigintza Jarduerarako Etxegi IB.10 Arean 96 BPE eraikitzeko asmoa dago (arearen % 100), 8.820 m2(s)-ko eraikigarritasunari dagozkionak. Horietatik 48 araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak izango dira [4.410 m2(s)] eta beste 48 araubide bereziko udal-etxebizitzak [4.410 m2(t)]. Beraz, eremu horrek har dezake Aldakonea (II) EG. 10 arean defizitean dauden 3.777,96 m2(s) BPEk.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aztertu da, baita Euskadiko Antolamendu Batzordeak emandako aldeko txostena ere,
Lehenengoa. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako transferentzia [hots, EG. 10 Aldakonea (II) Areatik Hirigintza Jarduerarako Etxegi IB.10 Areara] baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko aipatutako Lege horretan ezarritakoari jarraiki.
Bigarrena. Baimen hori Testu Bateginean elementu bat gaineratzearen baldintzapean uztea, hots, EG. 10 Aldakonea (II) Area Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Aldaketan espedientea bete dela justifikatzea, betiere 2/2006 Legearen 80. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena. Donostia-San Sebastiángo Udalari Agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 6a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


