Euskadi.eus
  • OR071008, DE MODIFICACIÓN DE LA ORDEN REGULADORA DE LAS AUTORIZACIONES DE CREACIÓN, DE REALIZACIÓN DE MODIFICACIONES Y DE FUNCIONAMIENTO DE LOS GABINETES ORTOPÉDICOS U ORTOPEDIAS. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

OR071008, DE MODIFICACIÓN DE LA ORDEN REGULADORA DE LAS AUTORIZACIONES DE CREACIÓN, DE REALIZACIÓN DE MODIFICACIONES Y DE FUNCIONAMIENTO DE LOS GABINETES ORTOPÉDICOS U ORTOPEDIAS.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 6002
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/07
  • Argitaratze-data: 2008/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

1998ko martxoaren 17ko Aginduaren bidez ortopediako kabineteak eta ortopediak sortzeko, jardunean jartzeko eta bertan aldaketak egiteko baimenak arautu ziren. Ortopediako kabineteak eta ortopediak osasun-arloko establezimenduak dira eta, lokal batean, gaixo bakoitzari egokitutako produktu sanitarioak eskaintzen dituzte ortesien eta protesi ortopedikoen kategorietan, bai eta autonomia edo gaitasun fisiko urria daukatenen egoera arintzeko laguntza teknikoa eman ere. Horrelako establezimenduetan, gaixo bakoitzari egokitzeko beharrik ez duten osasun-produktuak eta laguntza teknikoa ere ematen dira, eta, beharrezko baimena izanez gero, ortesiak eta protesi ortopedikoak neurrira egiten dira.

Aipatutako aginduaren 4. artikuluaren arabera, ortopediako kabinete edo ortopedia guztiek asistentzia-jardueraren arduradun bat izan beharko dute, titulu hauetako bat izango duena: ortopediako teknikari- edo ortoprotesikako goi mailako teknikari-titulua edo dagokion erakundeak horietara homologatutako tituluak dituen profesionala. Gaur egun horrelako titulazio homologaturik ez dagoenez, lehenengo biak bakarrik izango dira baliagarriak.

2002. urtean maiatzaren 10eko 437/2002 Errege Dekretua argitaratu zen; horren bidez, neurrira egindako produktu sanitarioen egileei jarduera-lizentziak emateko irizpideak ezarri ziren. Errege dekretu hori indarrean jarri ostean, horrelako produktuak egiteko lizentziak eman edo ukatzeko eskumena Osasun eta Kontsumo Ministeriotik autonomia-erkidegoetara pasatu zen. Halaber, une horretatik aurrera, bestelako unibertsitate-tituludunak ere aritu daitezke neurrira egindako produktu ortopedikoen asistentzia-jarduerako arduradun, baldin eta ortopediarekin lotutako zenbait arlotan prestakuntza berezitu osagarria egiaztatzen badute. Osasun Sailak, hala ere, ezin die baimenik eman produktuen fabrikazioa zuzentzen aritzen direnei produktu horien salmentako arduradun ere izateko, eta egoera horrek konponbidea behar du.

Egoera horri bukaera emateko, 1998ko martxoaren 17ko Aginduaren 4. artikulua aldatu behar da, produktu ortopedikoak neurrira egiteko prestakuntza dutenei aukera emateko ortopediako kabineteen edo ortopedien asistentzia-jarduerako arduradun ere izan daitezen.

Alde horretatik, artikulu honetan jasoko denez, titulaziorik izan ez baina martxoaren 1eko 414/1996 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan eskatzen den esperientzia dutenak aipatutako jarduerako arduradun izan daitezke (414/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, produktu sanitarioak arautzen dituena). Izan ere, Osasun Sailak onartzen zuen aukera hori lehendik ere, hain zuzen ere abenduaren 18ko 2727/1998 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik.

Horiek horrela, hauxe

Ortopediako kabinete edo ortopedia guztiek honelako profesional bat izan beharko dute: ortopediako teknikari edo ortoprotesikako goi mailako teknikari tituludun bat edo erakunde eskudunak horietara homologatutako tituluak dituen profesionala edo neurrira egindako ortopediako produktuak egiteko arduradun tekniko izateko tituluak dituena maiatzaren 10eko 437/2002 Errege Dekretuan jasotzen den prestakuntza berezituarekin osatuta. Titulaziorik ezean, profesional horrek 414/1996 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan eskatzen den esperientzia izan beharko du (414/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, produktu sanitarioak arautzen dituena). Eta, hain zuzen ere, esperientzia hori egiaztatu behar du aipatutako Errege Dekretua aldatu zuen abenduaren 18ko 2727/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

Profesional hori asistentzia-jardueraren arduraduna izango da, indarrean dagoen legediak elkargoen arloan ezarritako betekizunak konplitu beharko ditu, hala badagokio, eta jendaurreko orduetan etengabe egon beharko du lantokian.

Gainerako langileak arduradunaren menpe ariko dira, eta hauek ere euren eginkizunak betetzeko beharrezko titulazioa izan eta indarrean dagoen legediak kasuan kasu eskatzen dituen elkargoagiriak eduki beharko dituzte.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 7a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.