- .. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu..
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 6045
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/07
- Argitaratze-data: 2008/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Instituzional
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren kargurako giza-ekintzetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak ezartzen du, bere 4. artikuluan, ezen laguntzen deialdia urtero egingo dela Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz, eta honek finantzaketarako bi lerro jasoko dituela: finantzaketa-lerro etengabekoa eta giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko lerro bat.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburauren 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren ildotik giza-ekintzetarako laguntzak deitu ziren 2008. ekitaldirako. 3.011.039,66 eurokoa izan da, guztira, aurrekontu-dotazioa; horietatik 1.505.519,83 euro etengabeko finantzaketa lerrorakodira, eta 1.505.519,83 euro giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko.
Aurkeztutako hiru eskabideak aztertu eta 31/2008 Dekretuko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako instrukzio-balorazioaren aldiak gainditu ondoren, laguntzak dekretu horretako 29.2 artikuluarekin bat punturik gehien lortu dituzten eskabideei esleitzeko proposamena egin da. Hortaz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, 2008ko irailaren 18ko Aginduz, 1.407.086,11 euroko laguntzak esleitzea erabaki du.
Era horretan, giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko lerrorako baimendutako diru-kopuruari (1.505.519,83 euro) azkenean emango dena (1.407.086,11 euro) kendu ostean, 98.433,72 euroko soberakina geratzen da.
Otsailaren 19ko 3/2008 Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusten denez, giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko erabili ezin den dirua etengabeko finantzaketa lerrorako erabili ahal izango da.
Giza-ekintzako abiaburu-estrategien finantzaketa-lerrorako dotazioaren banaketa bi ekitalditan egingo denez (% 50 2008an, eta % 50 2009an), soberakinaren % 50 (49.216,86 euro) 2008. ekitaldirako deitutako finantzaketa lerro etengabekora eskualdatuko da. 2009ko konpromiso kredituaren gainerako % 50, (49.216,86 euro) Garapen Lankidetzako Fondoaren kargurako proiektuak laguntzeko, 2009ko konpromisozko kreditura eskualdatuko da, 2008ko apirilaren 30eko Aginduz deitutako laguntzetarako hain justu ere.
Aurrekoaren ondorioz,
Giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko aurrekontu dotaziotik etengabeko finantzaketara 49.216,86 euroko zenbatekoa eskualdatzeari publizitatea ematea. Bi lerrook 2008ko martxoaren 25eko Aginduz deitu ziren. Eta publizitatea ematea, halaber, Giza-ekintzako abiaburu-estrategiak finantzatzeko aurrekontu dotaziotik GLFSren kargurako proiektuen laguntza-dotaziora 49.216,86 euroko zenbatekoa eskualdatzeari. Lerro horretarako deia 2008ko apirilaren 30eko Aginduz egin zen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 7a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2008ko apirilaren 30koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, horren bitartez 2008rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kontura egindako proiektuei zuzendutako laguntzak deitzen dira.
- Ikus: AGINDUA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2008rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.


