- ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuORDEN
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 6280
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/08
- Argitaratze-data: 2008/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Azpeitiko (Gipuzkoa) «Fundación Cidemco» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
«Centro de Investigación Tecnológico Cidemco» Elkarteak «Fundación Cidemco» izeneko fundazioa sortu du, 2008ko otsailaren 28an, Donostiako notario Diego María Granados Asensioren aurrean egindako sortze eskritura publikoaren bidez (Protokolo zenbakia: 723).
Eskritura publiko honekin batera beste bat agertzen da, karguak onartzeari buruzkoa, zeina «Azkue y Compañía SA» Sozietateak emandakoa baita, aipatutako notarioaren aurrean, 2008ko ekainaren 16an (Protokolo zenbakia: 1725). Onarpen ziurtagiriak ere ageri dira.
«Fundación Cidemco»-ren helburua estatutuen 2. artikuluan dago jasota:
Honakoak dira Fundazioaren helburua eta xedea: industriarentzat oro har interesgarriak diren jarduerak zientzia ikerketakoak, berrikuntzakoak eta teknologia garapenekoak sustatu eta garatzea.
Helburu hori lortzeko, honako hauek gauzatuko ditu:
Ikerketa, teknoklogia-garapen eta oro har berrikuntza programak hartu, diseinatu, kudeatu, garatu eta gauzatzea.
Enpresek teknologia beren lehiakortasuna hobetzeko tresna legez erabil dezaten lagundu, bultzatu eta bideratzea.
Teknologiaren transferentzia eta berrikuntzaren hedapena.
Honen aurretik zehaztu diren helburuetarako egokiak diren kudeaketa-institutuak eta unitateak sortu, garatu eta kudeatzea, hala nola analisi, kalibrazio eta entseguko laborategiak, ziurtapena eta homologazioa, industria segurtasuna, berrikuntza eta prospektiba, zeintzuetan Fundazioak nortasun juridiko berdinak edo ezberdinak izan ditzakeen; eta, halaber, enpresa berriak sortzea.
Honako jarduerak sustatu, lagundu eta burutzea: prestakuntza eta argibideak, dokumentazio zerbitzuak, diseinua eta antena teknologikoa.
Eta, oro har, Fundazioaren xede eta helburu orokorraren barruan fundazioko zuzendaritza-organoek izendatzen dizkioten egiteko guztiak.
Fundazioaren helbidea, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau da: E-20730 Azpeitia (Gipuzkoa), Anardi eremua, 5.
Hasierako dotazioa milioia seiehun eta berrogeita bederatzi mila hirurehun eta bost euro eta bost zentimokoa (1.649.305,05) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.
Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.
Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 29. artikuluan jartzen duen moduan.
Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:
Indarraldia
Industrias Químicas Irurena SA, Antonio María Olea Bereciartuak ordezkatuta 28-08-2008
Azcue y Compañía SA, Imanol Azcue Canok ordezkatuta 28-08-2008
Logos S Coop, Alejandro Azpiazu Azpitartek ordezkatuta 28-08-2008
Lanmobel S Coop, Antonio Alonso Freirek ordezkatuta 28-08-2008
Danona, S. Coop., Jon Iñaki Arratibel Aldasoro 28-08-2008
Ángel Lanchas Hervalejo 28-08-2008
Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak
Lehenengoa. Gaur, F-231 zenbakiaz, Azpeitiko (Gipuzkoa) «Fundación Cidemco» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.
Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerketari buruzko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


