- AGINDUA, 2008KO URRIAREN 9KOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, GARRAIO ZUZENDARITZAREN TB-1, TB-2, TB-3, TB-4, TB-5 ETA TB-6 PRESTAKUNTZA-BEKAK ESLEITZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008KO URRIAREN 9KOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, GARRAIO ZUZENDARITZAREN TB-1, TB-2, TB-3, TB-4, TB-5 ETA TB-6 PRESTAKUNTZA-BEKAK ESLEITZEKO DENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5981
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/09
- Argitaratze-data: 2008/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2008ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuak unibertsitateko graduatuen prestakuntzarako Garraio Zuzendaritzaren beka-programarako deia egin zuen (2008ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 165. zenbakia).
Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta eskatzaileen espedienteak aztertu ondoren, izangaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua burutu zen, beken deialdian ezarritakoarekin bat.
2008ko urriaren 7an epaimahaiak bekak esleitzeko egindako proposamena aurkeztu zion Garraio eta Herri Lan sailburuari. Epaimahaiak 2008ko urriaren 7an egindako bilkurako aktan dago jasota proposamena.
Garraio eta Herri Lan Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena hartzeko, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 9.1.f eta g artikuluak, eta unibertsitateko graduatuak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren sei bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko uztailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera (EHAA, 2008-09-01).
Horren ondorioz, hau
TB-1 beka, «Euskadiko Garraio Agintaritza», M.ª Eugenia Cerezal Echegoyen andreari.
TB-2 beka, «Euskadiko Garraio Behatokia», Juan López de Armentia Mendizábal jaunari.
TB-3 beka, «Euskadiko garraio sektoreko logistikaren garapena eta ikerketa», Celia Virera Jiménez andreari.
TB-4 beka, «Salgai garraioaren segurtasuna eta eragingarritasunaren hobekuntza», Lara López Eguireun andreari.
TB-5 beka, «Garraio Iraunkorraren Gidaplaneko adierazleak eguneratu, garatu eta haien jarraipena egitea», Jokin Arrieta Iturralde jaunari.
TB-6 beka, «Garraioan komodalitate iraunkorra ezarri eta sustatzea», Leire Barragan Estebanez andreari.
Beka, deia egiteko Aginduan xedatutakoari jarraituz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, Agindu hau indarrik gabe utziko da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko auzibideetarako salan, Agindua argitaratu edo jakinarazi egunaren biharamunean hasi, eta bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 9a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


