- SOPEÑA. ORDEN QUE AUTORIZA CAMBIO DE DENOMINACIÓN ESPECÍFICA DEL CENTRO PRIVADO DOLORES SOPEÑA DE BILBAO (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuSOPEÑA. ORDEN QUE AUTORIZA CAMBIO DE DENOMINACIÓN ESPECÍFICA DEL CENTRO PRIVADO DOLORES SOPEÑA DE BILBAO (BIZKAIA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 6048
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/13
- Argitaratze-data: 2008/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Dolores Sopeña» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea, eta arlo honetan eskudunak diren erakundeek txostena egin dute.
Ikusi dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (4ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE), bai eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


