Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008KO URRIAREN 13KOA, NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILBURUARENA, 2009KO EKITALDIAN HAZITARAKO PATATA EKOIZTEKO BAIMENA DUTEN HERRIEN ZERRENDA ARGITARATZEKOA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008KO URRIAREN 13KOA, NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILBURUARENA, 2009KO EKITALDIAN HAZITARAKO PATATA EKOIZTEKO BAIMENA DUTEN HERRIEN ZERRENDA ARGITARATZEKOA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 6169
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/13
  • Argitaratze-data: 2008/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2007 eta 2008ko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2009ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.

Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko oro har erabili den batez besteko azaleraren aldean.

Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.

Hori guztia dela bide, ondokoa

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitaratzea 2009ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Bigarrena. Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

2009ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzeko den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko urriaren 13ko Aginduarena. / A la Orden de 13 de octubre de 2008, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se publica la relación clasificada de localidades autorizadas para la producción de patata de siembra durante la campaña 2009.

HERRI ESKLUSIBOAK / LOCALIDADES EXCLUSIVAS:

Baimena duen herria Herria dagoen udala

Localidad autorizada Municipio de pertenencia

Adana San Millán/Donemiliaga

Alda Harana/Valle de Arana

Alegría/Dulantzi Alegría-Dulantzi

Angostina Bernedo

Arkaute (nekazaritza-etxea / granja) Vitoria-Gasteiz

Antoñana Campezo/Kanpezu

Basabe Valdegovía/Gaubea

Bernedo Bernedo

Corro Valdegovía/Gaubea

Elburgo/Burgelu Elburgo/Burgelu

Etxabarri Urtupiña Barrundia

Gazeo/Gaceo Iruraiz-Gauna

Gazeta/Gaceta Elburgo/Burgelu

Gauna Iruraiz-Gauna

Iturrieta (nekazaritza-etxea / granja) Salvatierra/Agurain

Langarika Iruraiz-Gauna

Nafarrete Bernedo

Sabando Arraia-Maeztu

San Vicente de Arana / Done Bikendi Harana Harana/Valle de Arana

Villafría Bernedo

Villaverde Lagrán

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik