- AGINDUA, 2008KO URRIAREN 14KOA, KULTURA SAILBURUARENA, AGINDU HONEN BIDEZ, SAILEKO GOI-KARGUDUNAREN IDAZKARI LANPOSTU BAT IZENDAPEN ASKEZ BETETZEKO EGINDAKO DEIALDI EBATZI ETA DELAKO LANPOSTUA BETETZEKE UZTEN DA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008KO URRIAREN 14KOA, KULTURA SAILBURUARENA, AGINDU HONEN BIDEZ, SAILEKO GOI-KARGUDUNAREN IDAZKARI LANPOSTU BAT IZENDAPEN ASKEZ BETETZEKO EGINDAKO DEIALDI EBATZI ETA DELAKO LANPOSTUA BETETZEKE UZTEN DA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5968
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/14
- Argitaratze-data: 2008/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kultura sailburuak 2008ko abuztuaren 25ean emandako Aginduko (irailaren 10eko EHAAren 172. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Kultura Saileko Hizkuntza politikarako Sailburuordetzako goi-kargudun idazkari lanpostua (C/D taldea, 520010/128 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 14a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.


