Euskadi.eus
  • SUBVENCIONES. AGINDUA, PRESTAKUNTZA-ZIKLOAK EMATEN DITUZTEN ITUNPEKO IKASTETXETAN, LHN EUSKARAREN PRESENTZIA BULTZATZEKO. 2008. URTEAN EGINDAKO PROIEKTUAK EDO JARDUERAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK DEITZEN DITUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

SUBVENCIONES. AGINDUA, PRESTAKUNTZA-ZIKLOAK EMATEN DITUZTEN ITUNPEKO IKASTETXETAN, LHN EUSKARAREN PRESENTZIA BULTZATZEKO. 2008. URTEAN EGINDAKO PROIEKTUAK EDO JARDUERAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK DEITZEN DITUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 6087
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/14
  • Argitaratze-data: 2008/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskararen erabilpena arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, maila guztietako ikasleek euskaraz zein gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea aitortzeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman elebitasuna mailaka zabaltzeko behar diren neurriak hartu beharko direla ezartzen du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Irale eta EIMA programen bitartez, irakasleak euskalduntzea eta material didaktikoak euskaraz lantzea sustatzen du. Horri esker hezkuntza-sistema pixkanaka euskaldundu da B eta D ereduetan matrikulatutako ikasle-kopurua asko handituta.

Hala ere, prozesua motelago eta zailtasun handiagoekin ematen ari da lanbide-heziketan, beste hainbat arrazoiren artean bertako irakaskuntzak ezaugarri bereziak dituelako eta prestakuntza-ziklo diferente asko eskaintzen dituztelako. Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Laneki elkartearekin batera egindako hitzarmen baten bitartez, prestakuntza-ziklotarako euskarazko material didaktikoak lantzeko plan estrategikoa bultzatzen du.

Horren haritik, lanbide-heziketari dagokionean, 2008ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrek 156.090 euroko kontusaila ezarri dute «sare publikoko LHko irakasgaietan euskararen erabilera bermatzeko». Halaber, beste 150.000 euroko kontusaila ezarri dute ikastetxe pribatuei zuzenduta «LHn euskararen erabilera bultzatzeko».

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. Tituluan jasotako xedapenetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legean ezarritakoa kontuan hartuta, eta Lanbide Heziketako zuzendariak proposatuta.

Horren bertutez, honako hau

Agindu honen helburu da, prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxetan lanbide-heziketan euskararen presentzia bultzatzera zuzenduta, 2008an egindako proiektuak edo jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egitea.

Diru-laguntza hauetara bildu ahal izango dira 2007-2008 ikasturtean lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak eman dituzten eta 2008-2009 ikasturtean ematen jarraituko duten itunpeko ikastetxeak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuta dauden ikastetxeek, kokatuta dauden lurralde historikoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzan, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako edozein organotan, eskaerak aurkeztu beharko dituzte eranskinaren arabera beteta eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako zuzendariari zuzenduta. Eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoa:

  1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

  2. Eskaera izenpetzen duenak laguntza eskatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria. Agiri hau ez da aurkeztu beharko baldin eta ikastetxeak ondoren aipatuko ditugun Aginduen bidez deitutako diru-laguntzak eskatu bazituen. Hona hemen Agindu horiek: 2008ko martxoaren 25eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe pribatuak hornitzeko diru-laguntzak 2008. urtean emateko deia egiten duena; ikastetxe pribatu horiek izan beharko dute Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituztenak eta lanbide-heziketako ikastetxe integralen sarean ez daudenak (2008-04-21eko EHAA), edo 2007ko uztailaren 24ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena (2007-08-16ko EHAA), 2007. urteko ekipamenduei eta lanei dagozkien diru-laguntzetarako eta 2007-2008 ikasturteko jardueretarako diru-laguntzen deialdia egiten duena, Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusitako lanbide-heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxe pribatuetan eta tokiko korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan, bai eta aipatu Planean aurreikusitako ondorioetarako lanbide-arloren bati buruzko hitzarmenen bat egina duten ikastetxe pribatuetan ere. Beti ere eskaera sinatu duenak pertsona bera izaten jarraitzen badu.

  3. Egindako jarduera edo proiektua azaltzen duen memoria.

  4. Foru Ogasuneko zergen eta Gizarte Segurantzako kuoten ordainketak ondo eginda daudela egiaztatzeko ziurtagiriak, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoaren arabera (EHAA 208. zk., 1991-10-15ekoa).

  5. Ikastetxeak diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea eta horrelakorik eskuratzeko legezko debekurik ez izatea adierazten duen zinpeko aitorpena. Bertan ere sartuko dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoaren arabera gertatu direnak.

  6. Aurkeztuko den proiektu edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, behar bezala xehatua.

Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko laguntza eskatzen duten ikastetxeek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea debekatzen duen zigor penalik edo administratiborik ez izatea, hezkuntza-itunetako araubideetan aurreikusitako arau-hausteen ondoriozkoak barne.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausa batean sartuta ez egotea. Lege hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, aldatu zuen.

  3. Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta eduki beharko dituzte. Hezkuntza-Ituneei buruzko Araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako bereziki ezarritako araudian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dute hori.

  4. Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko diren Agindu honetan ezarritako xederako erabiliko diren diru-baliabideen zenbatekoa, guztira, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa izango da.

Lanbide-heziketaren esparruan, prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan euskararen presentzia bultzatu eta laguntzeko proiektuak eta jarduerak finantzatzeko emango dira agindu honetan aipatutako laguntzak. Proiektu eta jarduerak honako hauek izango dira: materialak lantzea formatu inprimatuan, ikus-entzunezkoan edo informatikoan; eta ekintzak edo jardunaldiak burutzea.

Diru-laguntza jaso ahal izango dute, alde batetik, 2008ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arte garatutako proiektu eta jarduerek eta, bestetik, 2008ko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte garatutako proiektu eta jarduerek.

Adierazitako bi epeetako aurrenekoan garatutako proiektu eta jardueretarako 45.000 euro bideratuko dira, eta bigarren epean garatutako proiektu eta jardueretarako 105.000 euro. Ikastetxe bakoitzak, epe bakoitzean, proiektu edo jarduera bakar baterako diru-laguntza eskatu ahal izango du. Proiektu edo jarduera hauetako bakoitzari, gehienez, 15.000 euroko diru-laguntza eman ahal izango zaio. Beraz, ikastetxe bat diru-laguntzaren onuraduna bada, gehienez ere 30.000 euro jasoko ditu aipatutako bi epeetan.

Diru-laguntzak ikastetxeei emango zaizkie, 6. artikuluko bigarren paragrafoan zehaztutako epe bakoitzerako ezarritako 45.000 euro edo 105.000 euroko kopuruak agortu arte. Banatzeko, esleipen-irizpideak aplikatuta lortutako puntuaketa handienetik txikienerako ordena jarraituko da. Edozein kasutan, diru-laguntza bakoitzak proiektu bakoitzaren aurrekontuaren % 100 finantzatuko du - eskatutako kopurua -, dagozkion gastu guztiak barne. Gehienezko muga aurrez aipatutako epe bakoitzeko 15.000 eurokoa izango da.

Proiektu edo jarduera bakoitzari dagokion puntuaketa, ondoko baremo hau aplikatuta zehaztuko da:

  1. «D» ereduan prestakuntza-ziklotan matrikulatutako ikasleen kopurua: 10 puntu.

  2. Proiektuak edo jarduerak eragiten duen prestakuntza-zikloak ikasten ari diren ikasleen kopurua: 10 puntu.

  3. Izaera berritzailea, ikastetxean emandako lanbide-heziketa osoan duen eragin maila, eta beste ikastetxetara zabaltzeko dauden aukerak: 10 puntu.

  1. eta b) ataletan, ikasle kopuru handiena duen ikastetxeak lortuko du gehienezko balorazioa (10 puntu), eta gainerakoak, proportzio zuzenean ponderatuko dira.

    Behin aurkeztutako eskaerak aintzat hartuta, 6. artikuluan aurreikusitako epeetakoren bati dagokion dotazioa agortuko ez balitz, balioztatze-batzordeak proposatu ahalko du soberan geratzen diren kopuruak beste epeari zuzentzea, betiere handitutako epealdiari dagozkion diru-laguntzak oraindik ebatzi gabe badaude. Hori egiteko, aldez aurretik publizitatea eman beharko zaio diru-laguntza horiei bideratutako zenbateko berriari.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, diru-laguntzak esleitzekoan, jasotako eskaerak alderatuko dira, eta haien arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da, agindu honetako 7. artikuluan zehazten diren esleipen-irizpideak kontuan hartuta. Horrela, eskaerak aurkezteko epea amaituta, 10. artikuluan aurreikusitako balioztatze-batzordeak eskaera horiek aztertuko ditu eta, aurreko artikuluan ezarritakoa aplikatuta, dagozkien diru-laguntzak esleituko ditu.

Lanbide Heziketako zuzendaritzak akatsik edo okerrik ikusten badu aurkeztutako eskabidean, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio haiek zuzentzeko edo derrigorrezko agiriak aurkezteko. Gainera, jakinaraziko dio horrela egiten ez badu, eskaera ezetsi egingo dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 42. artikuluari jarraituz emandako ebazpen baten ondoren.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak izendatutako balioztatze-batzordea eratuko da. Honek, 8. artikuluan ezarritakoa egin ondoren, ebazpen-proposamena Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari igorriko dio.

Batzordea honako hauek osatuko dute:

Lehendakari gisa jardungo duen Lanbide Heziketako zuzendariak.

Lanbide-heziketako arduradunak.

Lurralde-ordezkaritzetako lanbide-heziketako arduradunek.

Lanbide Heziketako zuzendaritzako teknikari batek. Honek idazkari-lanak beteko ditu, hitzarekin baina botoa emateko aukera gabe.

Balioztatze-batzordeak entitate edo adituen laguntza jaso dezake aurkeztutako proiektuak eta jarduerak beste ikastetxetara eramateko aukerari buruzko txostenak egiteko.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak egingo du laguntzak eman edo ukatzeko ebazpena, balioztatze-batzordearen proposamena ikusirik, sei hilabeteko epean, Agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta horretarako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aurreko paragrafoan adierazitako epean. Ebazpenean, ikastetxe onuradunak zerrendatuko dira, eta bakoitzari emandako diru-laguntza zehaztuko. Behar izanez gero, ukatutako eskaerak ere zerrendatuko dira, ukatzeko arrazoiak aipatuz.

Ebazpen horren aurka, administrazio bidea agortzen ez duena, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Baldin eta 1. paragrafoan adierazitako epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskabideak administrazioaren isiltasunez ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan jasotako ondorioetarako, nahiz eta Administrazioak ebazpen adierazia emateko betebeharra duen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, diru-laguntzak emateko ebazpena ere aldatu ahal izango da, betiere diru-laguntzaren helburua beteta dagoela ulertzen bada eta, hala dagokionean, aldi berean beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak eta baliabideak jaso direla ulertzen bada.

Horretarako, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du eta, bertan, eman diren diru-laguntzen zenbatekoak doitu egingo dira.

Goian aipatutako kasuei abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Bigarren Tituluan azaldutakoa aplikatuko zaie.

Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, zenbatekoaren osotasunean, proiektuak edo jarduerak gauzatu bitartean izandako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren. Horretarako, aurreikusitako proiektu edo jarduerak osorik gauzatzeari dagozkien jatorrizko ordainagiriak eta fakturak bidali beharko dituzte 2009ko martxoaren 31 baino lehen.

Laguntzak ezeztatu egingo dira baldin eta ikastetxe onuradunek bete gabe uzten badituzte Agindu honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak, eta aurkeztutako proiektuan zehaztutako helburuetarako erabili ordez laguntzak beste zerbaiterako erabiltzen badituzte.

Hori dela eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko ahalmena izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Diru-laguntza emateko baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, bi arau hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testu bateratua-, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Kasu horretan, beste diru-laguntzak edo laguntzak jasotzen dituztela jakinarazi beharko dute. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza behar den gehieneko mugaraino murriztuko da.

Era berean, Agindu honen erregimenaren arabera emango diren diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak edo Eusko Jaurlaritzako beste edozein sailek helburu berarako ematen duten beste edozein diru- laguntzarekin.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik 15 eguneko epean, entitate onuradunek, espresuki eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

  2. Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

  3. Lanbide Heziketako zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioen jardunean eskatutako informazioa, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzen ingurukoa, ematea.

  4. Diru-laguntza jaso duten proiektuek edo jarduerek 7. artikuluan ezarritako baremoko c) idatz-zatiagatik puntuak lortu dituzten kasuetan, Lanbide Heziketako zuzendaritzari, landutako materialak ematea, zuzendaritzak, hala eskatzen duten eta prestakuntza-zikloak ematen dituzten ikastetxeei bidaltzeko.

  5. Aurkeztutako dokumentazioan jasotako materiala erabiltzeko eskubidea doan eta modu ez-baztertzailean laga beharko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Material hori argitaratu edo/eta hedatzeko edozein bitarteko edo formatu bibliografiko, ikus-entzunezko edo informatikotan erabili ahal izango da edo teknika erabiltzen uzten duen formatuan. Bestalde, material horrek indarrean dagoen legedia bete beharko du: jabetza intelektuala, egile-eskubideak, lege-gordailua, banatzea, eta abar.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 14a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Jn./And. agurgarria:

Nik, ......................................................... jaun/andreak (NAN zk. ...................),

...................... itunpeko ikastetxeko (IFK: ..........................) titular edo legezko ordezkari naizen aldetik (ezabatu ez dagokiona), notario aurrean emandako ordezkaritza-ahalordea izanik (data: ...................), eta ahalorde hori oraindik indarrean dagoela, honako eskaera hau onar dezazuela eskatzen dizuet, Agindu hau oinarri hartuta: Agindua, 2008ko urriaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxetan, lanbide-heziketan euskararen presentzia bultzatzeko, 2008. urtean egindako proiektuak edo jarduerak garatzeko diru-laguntzak deitzen dituena.

Ikastetxearen izena edo izen soziala:

Ikastetxearen kodea (6 digitu) ................

Posta elektronikoa:

Honi lotuta datozen agiriak:

Bai Ez

Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia [3.b) artikuluan jasotako aurreko deialdiekiko legezko ordezkarian aldaketaren bat egon bada].

Eskatzailearen alde emandako ordezkatze-ahalordearen fotokopia Administrazioak konpultsatua: [3.b) artikuluan jasotako aurreko deialdiekiko legezko ordezkarian aldaketaren bat egon bada].

Diru-laguntza zer proiektu eta/edo jarduera egiteko eskatzen den azaltzeko memoria.

Foru Ogasuneko ziurtagiria, zerga-betekizunak beteta dituela erakusten duen ziurtagiria.

Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: diru-laguntzak jasotzeko zigor penalik edo administratiborik ez izatea, edo Agindu honen 3.e) paragrafoan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez egotea.

Aurkeztuko den proiektu edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, behar bezala xehatua.

.................................., 2008ko ..................aren .....a

Izpta.:

(................................ ikastetxeko legezko ordezkaria)

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik