- AZKORRI. ORDEN QUE AUTORIZA IMPARTICIÓN DEL 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO AZKORRI DE GETXO (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAZKORRI. ORDEN QUE AUTORIZA IMPARTICIÓN DEL 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO AZKORRI DE GETXO (BIZKAIA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 6088
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/14
- Argitaratze-data: 2008/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena eskatuz Getxoko (Bizkaia) «Azkorri» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:
Kode zenbakia: 48005238.
Izen espezifikoa: «Azkorri».
Titularra: Colegio Azkorri Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Zientoetxe, z/g.
Udalerria: Getxo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, 2 unitatetarako edukieraz.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikasposturako edukieraz.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: unitate 1.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


