Euskadi.eus
  • ZUBI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO ZUBI ZAHARRA IKASTOLA DE BALMASEDA (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ZUBI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL AL CENTRO PRIVADO ZUBI ZAHARRA IKASTOLA DE BALMASEDA (BIZKAIA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 6164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/15
  • Argitaratze-data: 2008/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Balmasedako (Bizkaia) «Zubi Zaharra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:

Kode-zenbakia: 48007983.

Izen espezifikoa: «Zubi Zaharra Ikastola».

Titularra: Zubi Zaharra, Sozietate Kooperatiboa.

Helbidea: La Cuesta, 56.

Udalerria: Balmaseda.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 138 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik