- ORDEN de 15 de octubre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de Educación Especial al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria 'Vera-Cruz' de Vitoria-Gasteiz - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuORDEN de 15 de octubre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de Educación Especial al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Vera-Cruz" de Vitoria-Gasteiz (Álava)
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 6249
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/15
- Argitaratze-data: 2008/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Gasteizko (Araba) «Vera Cruz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak baimena eskatu du Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 01001358.
Izen espezifikoa: «Vera Cruz».
Titularra: Mercedarias Misioneras de Bérriz.
Helbidea: Frai Francisco ibilbidea 15.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


