Euskadi.eus
  • BIZKARGI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES MUSICALES A LA EMPR BIZKARGI DE AZKOITIA (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

BIZKARGI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES MUSICALES A LA EMPR BIZKARGI DE AZKOITIA (GIPUZKOA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 6250
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/16
  • Argitaratze-data: 2008/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: txirula, klarinetea, tronpa, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa eta saxofoia.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Bertakoak: txistua, trikitixa, dultzaina, alboka, panderoa eta txalaparta.

Zenbait joera: pianoa.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik