Euskadi.eus
  • LAZKAOTXIKI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR LAZKAOTXIKI DE LAZKAO (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

LAZKAOTXIKI. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR LAZKAOTXIKI DE LAZKAO (GIPUZKOA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 6304
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/16
  • Argitaratze-data: 2008/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Lazkaoko (Gipuzkoa) «Lazkaotxiki» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

Instrumentu sinfonikoak: biolina, txirula, saxofoia eta klarinetea.

Instrumentu polifonikoak: pianoa eta akordeoia.

Bertakoak: txistua, alboka, txalaparta eta trikitixa.

Zenbait joera: gitarra, bateria eta teklatuak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik