- ZUMARTE. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR ZUMARTE DE USURBIL (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuZUMARTE. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR ZUMARTE DE USURBIL (GIPUZKOA).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6305
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/17
- Argitaratze-data: 2008/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Usurbilgo (Gipuzkoa) «Zumarte» musika eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, tronpeta, saxofoia, txirula, perkusioa, tronboia eta biola.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertakoak: txistua, alboka eta trikitixa.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta biolina.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


