Euskadi.eus
  • -- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

--

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 6131
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/22
  • Argitaratze-data: 2008/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Enplegurako europar estrategiako lau oinarrietarik bat da kultura ekintzailea garatzea. Izan ere, ekintzailetasunak lagundu egiten du enplegua sortzen eta bai ekonomia hazten ere, hain justu ere enpresa berriak sortuaz, eta horretaz gain, enpresa-bilbearen lehiakortasuna hobetzen du, dagoen lehiarako presioa areagotuz hobetu ere.

Bestalde, enpresen dinamismoak Europako Batasunarentzat duen interesa ondokoetan agertu zen: enpresen aldeko Liburu Berdean, eta Ekintza Plana martxa jartzean, azken honek dituen eremu politiko estrategikoetan honakoak daude: enpresa-mentalitatea sustatzea, eta ahalik eta jende gehien, batetik, animatu ekimenak hastera zein enpresak sortzera, eta, bestetik, lehiari eta hazkundeari dagokienez orientatu. Halaber, Europako Kontseiluaren 2005eko azken gomendioek eta zuzentarauek zehazten dutenez, Lisboako Estrategia bultzatu nahi da eta bai Europaren hazkunde-gaitasuna areagotu ere; aipatu zuzentarauon artean da 15.ena, enpresaren aldeko kultura sustatu eta ETEentzako aldeko ingurunea sortzeko dena.

Kultura ekintzailea hedatu eta enpresen aldeko joerak sustatzeko ekintzen artean da: Pertsona Ekintzailearen Eguna, Eurocities delakoak proposatu eta Europako Batzordeak lagundutakoa eta urteroko zita bihurtu eta helburu hauek dituena: Europan zehar, ekimen-zaletasuna bultzatzea, eta pertsona ekintzaileen ahalegina, ekarpena eta kemena aitortzea.

Herritarrengan eragin handiagoa izatearren, garapen-agentziek ekimen honetan era koordinatuan parte hartzea aurreikusi dute, baina eutsi egiten zaio tokian tokiko protagonismoari, hain justu ere Europaan, hainbat hiritan garatu da, bestek beste, Ámsterdam, Dublín, Edinburgo, Frankfurt, Bartzelona, Madril edo Sevillan.

Ingurune ekonomikoak eta lan-merkatuak bilakaera azkarra izan dute, aldaketa kulturalek, gizartekoek, teknologikoek eta mugikortasunekoek eragindakoa. Eta horrek, eragile sozialak politika berriak diseinatzera sustatzen ditu, hain justu ere pertsonengan eta erakundeetan aldaketaren aldeko jokabidea sustatzeko, eta beharrizan berriei egokitzeko estrategiak sortzea bultzatzeko.

Ildo horretan, beharrezkoa da: zenbait eremutatik hainbat jarduera batzea, eta hartarako, egiten da laguntzetarako deialdi hau, betiere Autonomia Erkidegoko tokian tokiko agenteengan kultura ekintzailea sustatzeko, eta ez bakarrik enpresen ingurunean (merkatuen globalizazioa, nazioarteratzea, aurrerakuntza teknologikoak, sozialak eta antolakundeetakoak), ezpada pertsonengan ere (beste profil eta beste gaitasun batzuk).

Hori dela eta, honakoa

Agindu honen helburua da ekimen-zaletasuna aitortu eta bultzatzea, betiere garapen ekonomikoaren motore, enplegu sortzaile eta Gizarte kohesio-egilea izan dadin.

Eta guzti horren arabera, EAEn eta Pertsona Ekintzailearen Egunaren markoan, batetik, kultura ekintzaileri dagokionez sustapen eta sentsibilizazioko ekintzak sustatzeko eta, bestetik, enpresen aldeko joerak sustatzeko emango dira diru-laguntzak.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako helburura zuzendutako ekonomia-baliabideek sorburu hau izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituak. Aurrekontu-ekitaldian guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-izendapen hori gaindituko, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez.

  2. Aurkeztutako laguntza guztien esleipena ekitaldi baten egingo da, lehiaketa-teknika erabili gabe, izan ere, ondoko helburua duen programa bat baita: onuradun izateko agindu honetan eskatutako betekizunak konplitzen dituztenei laguntzak ematea, baldin eta eskabideak eraz eta sasoiz egin badituzte. Agindu honetako 5. artikuluan ezarritako zenbateko eta portzentajeari dagokienez egindako eskabideei aurre egiteko, aipatu laguntzen finantzaketari lotutako aurrekontu-kredituak behar hainbatekoak ez badira, haien arteko hainbanaketa egingo da; hartarako kalkulua egiteko, betiere, honako honetan oinarrituta: aipatu 5. artikuluaren arabera kalkulatutako diru-laguntza teorikoaren zenbatekoan, alegia.

  1. Agindu honetan zehaztutako laguntzak ondokoek jaso ahal izango dituzte: EAEko udalak, mankomunitateak edo toki zein eskualdeetako garapen-agentziak, Euskal Garapen Agentzien Elkartean integratuak, eta Euskal Garapen Agentzia bera.

  2. Aipatu laguntzak jaso ahal izateko, agindu honetako 8. eta 9. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute eskabide-egileek.

  3. Agindu honek arautzen dituen laguntzak esleitu, eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, buruturik egon behar dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek antzeko laguntzak edo diru-laguntzak enpresa horiei itzularazteko edo haien zioz zehapenak ezartzeko oraindik izapidetze-fasean dauden prozedura guztiak.

Euskal gizarte osoan, kultura ekintzailea sustatzeko jarduerak lagun daitezke diruz, betiere Pertsona Ekintzailearen Egunaren markoan burutzen badira.

Ondorio horietarako, besteak beste, hauek lagundu daitezke diruz:

  1. Komunikazio- eta zabalkunde-ekintzen bidez ekimen-zaletasuna sustatzea.

  2. Ekintzailetzari lotutako kultura eta baloreak sustatzeko material inprimatu eta ikus-entzunezkoak editatzea.

  3. Topaguneak sortzea (ateak zabalik direneko jardunaldiak, mahainguruak, txostenak, formazio-lantegiak etab.), hain justu ere pertsona ekintzaileekin, betiere horien ezagutzak, esperientziak eta estrategia berriak konpartitzeko.

  4. TICak erabiliaz, ekintzailetzarako espazioak sortzea.

  5. Sormena eta negozio-aukera berriak bilatzea.

  6. Aitortza-ekintzak antolatzea eta bai lehiaketak eta enpresa-proiektuentzako sariak entregatzea ere.

  7. Euren enpresa-proiektuak hasi eta arrakastaz sendotu ditzaten, informazioa eta aholkularitza eskaintzea.

  8. Enpresarien irudia sendotzea eta enpresa-bokazioak agerraraztea.

  9. Aurreko puntuetariko baten sartzen ez diren jarduera, baina Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzaren arabera agindu honetan aurreikusitako helburua betetzen laguntzen dutenak.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.

    4. artikuluan ezarritako jarduerak exekutatzearen ondoriozko gastu garbi onartuaren % 80raino heldu daiteke laguntzen zenbatekoa.

  1. Edozelan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekarpenaren muga izango dira laguntza hauek, eta aurkeztutako aurrekontuez harago doan ezein zenbateko ordaintzea enpresa onuradunaren kargura izango da. Hasieran aurreikusitakotik beherakoa bada exekutatutako guztizko gastua, sail honek emandako laguntzaren zenbatekoa berregokitu eginen da.

  2. Onartutako gastu garbia zenbatzeari dagokionez, honakook kontsideratuko dira:

    Egingo den jardueraren sustapena eta zabalkundea egiteko gastuak.

    Jardueraren euskarria izateko dokumentazioa edo beste material batzuk editatzekoak.

    Txostengileak kontratatzekoak.

    Pertsona Ekintzailearen Egunari lotutako ekintzak kudeatu eta gauzatzeari egozteko diren pertsonal-gastuak.

    Arrunta den beste edozein, baldin eta jarduera burutzeari zuzen lotua bada, kanpoan direlarik entitate eskatzailearen eguneroko jarduera arruntarenak.

    Balio erantsiaren zerga edo beste batzuk direla-eta aurre egin behar zaien zenbatekoak ez dira sartzen diruz laguntzekoak direnen artean, salbu eta ezin badira jasanarazi.

  1. Laguntza hauek ematea bateragarria da beste edozein laguntza edo diru-laguntza eskuratzearekin, horien izaera edo ematen dituen administrazioa edozein delarik ere, salbu eta, agindu honetako 1. artikuluan zehaztu helburu betetzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ematen dituenak.

    Jasotako laguntzek eta agindu honen ondoriozkoek, batuta, ezin izango dituzte gainditu: Europako Erkidegoaren araudian aurreikusitako laguntzak metatzeari doazkion mugak. Inola ere ezin izango dute gainditu agindu honen bidez diruz lagundutako jardueraren kostua.

  2. Jasotako laguntzaren eta diru-laguntzen zenbateko guztizkoa onartutako jardueraren aurrekontutik gorakoa bada, emango den laguntza muga hartatik gora egiten duen zatiaz gutxituko da.

  3. Eskatzaileen artean enpresak badira, Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioari dagokionez 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Erregelemenduan ezarritako «minimis» arauak errespetatu beharko dira. Artikulu horiek: Europako Batasunaren markoan, minimis laguntzei eta edo arlo honetarako emandako beste xedapen eta zuzentarau batzuei aplikatzekoak dira. Egun, enpresa jakin bati emandako minimis laguntzaren guztikoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa, hiru ekitaldi fiskaletan. Helburua zein laguntza-era edozein delarik ere, muga hori aplikatu egingo da.

Agindu honek araututako laguntzak urtean behin egingo diren deialdien bidez iragarriko dira, eta publizitate, lehia, objektibotasun eta berdintasunaren printzipioei jarraituz emango dira.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da deialdia, bertan ondokoak zehaztuta: deialdi horretan, diru-laguntzak emateko aurrekontu-zuzkidura zenbatekoa den; eskaerak aurkezteko epea eta lekuak; eta eskaera-ereduak eskuratzeko lekuak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzari zuzendutako eskabide bat aurkeztu beharko da, hain justu ere deialdia egiteko ebazpenean zehaztutako lekuetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan, betiere Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpenak, urteko laguntzetarako deialdia arautzekoak, ezarritako epean.

  1. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, hauxe:

    1. Egingo diren ekintzen gaineko memoria deskriptiboa, non puntu hauek sartuko diren:

      Helburuak.

      Zein pertsonarentzat izango den.

      Eskabidea aurkezten den ekonomia-ekitaldian zehar, garatu diren edo egitea aurreikusten diren jarduera edo ekimenen edukiaren gaineko detaileak.

      Aipatu jarduerak garazteko beharrezko diren materialen eta giza baliabideen gaineko detaileak.

      Kasu bada, proposatutako jardueretan genero ikuspegia nola txertatu, detaileak.

      Egutegia.

      Aurkeztu den proiektuaren justifikazioa, eta bai laguntzaren zenbatekoa eta beharra ebaluatzeko egoki irizten zaien edozein elementu.

    2. Ekitaldiko aurrekontua, jarduerako gastuak banakaturik jasoko dituena.

    3. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako laguntzei buruzko zinpeko aitorpena, betiere zenbatekoak zehaztuaz.

    4. Kasu bada, eraketa-eskrituraren, estatutuen eta merkataritza erregistroko inskripzioaren fotokopiak.

    5. Eskabidea egin behar duen pertsonaren ahalordetzaren fotokopia.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari dagokionez, Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan edo, horren ordez, indarrean jartzen den arautegian adierazitako egoerak gertatzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskatzaileak berariaz horretarako baimena ematen badu, diru-laguntzen eskatzaileek zerga-obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko ziurtagiria egiteko eskatuko die zuzenean zerga-arloan eskudun diren organoei. Espedientean ez bada aipatu baimen berariazkoa, entitate eskatzaileek ziurtagiri egokia aurkeztu beharko dute, baldin eta salbuetsiak ez badira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 200ko maiatzaren 12ko Aginduan xedatutakoaren arabera egon ere.

    7. Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatearen gaineko zinpeko deklarazioa, erakunde eskatzaileak egindakoa, eta, halaber, inhabilitatzen duen ezein legezko debekurik izatearen gainekoa, horren barruan honakoak direla: Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak.

      Gehienez ere, hiru urte lehenago aurkezturik izanez gero, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren esku diren eta indarrean diren dokumentuak aurkeztea ez da izango beharrezkoa. Horrelakoetan, baina, eskabidean adierazi beharko da zein egunetan eta zein organo edo erakundetan aurkeztu ziren agiriok, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 35 artikuluko f) idatz-zatian ezarritako zehaztapen eta betekizunekin bat.

  2. Entitate eskatzaileak zinpeko adierazpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.

Aurkeztutako dokumentazioan Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzak okerren bat, zehaztasun faltaren bat edo omisioren ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio horren berri, eta 10 eguneko epea emango dio zuzendu beharrekoa zuzentzeko. Eta, gainera, jakinaraziko dio eskabidea bertan behera utzitzat joko dela, baldin epe horretan zuzenketak aurkezten ez baditu. Epe hori igarota, zuzenketak egin ez badira, eskabidea bertan behera geratu dela adierazteko ebazpena emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. eta 71.1 artikuluetan araututakoari jarraituz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  1. Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio: aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Eskatutako diru-laguntza emateari edo ukatzeari dagokionez, berariazko txosten teknikoa bat emango da, betiere eskabiderako kalkulatutako zenbatekoa zehaztuaz eta bai diru-laguntza kalkulatzeari dagokionez onartutako gastuen zenbatekoa ere.

  2. Edonola ere, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzak entitate eskatzaileari beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango dio, beharrezkotzat jotzen badu, hark aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako txostena ikusita, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko zuzendariak, aurkeztutako eskabideari baiezkoa edo ezezkoa emateko ebazpena emango du, beharrezkoa bada, emandako laguntzen zenbatekoak ere finkatuko dituena.

    Ebazpena emateko eta interesdunari jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Eskatzaileetako bakoitzari diru-laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa argitaratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antola Arauei buruzko Legearen Testu Bategineko 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu zen testu bategin hori).

  3. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epea eta era errespetatuz.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpena emateko epea amaitu, eta interesatuari ez bazaio horren berri eman, laguntza-eskaera ukatu dela ulertu ahal izango da.

Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzea, agindu honetan bertan, zenbait eginkizun beste organo batzuen esku uzten diren kasuetan izan ezik.

  1. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egin ostean, edonola ere deialdiaren urteko abenduko 31 baino lehen, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean honakoa aurkeztu beharko dute entitate onuradunek: laguntzak emateko ebazpenean ezarritako zehaztapenekin bat, onartutako jarduerak egin izanaren justifikazioa, hain justu ere jarduerak gauzatzeari buruzko memoria zehatza igorriaz, eta bai gastuen justifikazioa ere, hartarako, behin betiko fakturen fotokopia egiaztatuak aurkeztuta betiere.

    Justifikazio-memorian honakoak jaso beharko dira: 9.a) artikuluan aipatutako puntuetakoak, aurreikusitako helburuen betetze-maila, eta sexuaren aldagaiaren ondoriozko datuen desagregazioa, posible den datuei dagokienez.

  2. Diru-laguntzak ondoren zehaztu bezala ordainduko dira:

    Ebazpena jakinarazi ostean, onartutako zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 15.a) artikuluan aurreikusitako epea igaro eta ukorik izan ez bada.

    Behin betiko kitapenerainoko gainontzeko diru-laguntza ordaintzeko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: diruz lagundutako jarduerak gauzatu izana egiaztatzea posible egiten duena, eta, halaber, ezarritako helburuak noraino bete diren.

  3. Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzkoa da. Horren harira, ordainketa izapidetzen den egunean, agindu horretan edo horren ordez, indarrean jartzen den araudian adierazten diren egoerak gertatzen badira, agindu honen 9. artikuluko f) idatz-zatian ezarritako moduan egiaztatu beharko da aipatutako hori.

Onuradunek hona betebeharrak dituzte:

  1. Esleitutako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiola jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunak, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu duela ulertuko da.

  1. Enpresa onuradunak, halakorik eskatzen bazaio, informazio osagarria bidali beharko du Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzara, beronek diruz lagundutako jardueren garapenaz eta burutzapenaz egoki iritzitako egiaztapen guztiak egin ahal izateko.

  1. Jasotako laguntzak fiskalizatzeko zereginak aurrera eramatearren, Ogasun, Ekonomia eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio oro ematea.

  2. Helburu berberarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.

  3. Diru-laguntza emateko orduan kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo nahiz subjektiboren aldaketak jakinaraztea.

  4. Laguntza zertarako esleitu den, xede horretarakoxe erabiltzea.

  5. Diruz lagundutako jardueren zabalkunde eta burutzapenari dagokienez, berariaz aipatzea: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza.

  6. Diruz lagundutako jarduerak burutzerakoan, euskara eta gazteleraren erabilera bermatzea

  7. Hizkuntzaren erabilera sexistarik ez egitea, eta komunikazio- eta hedapen-egintzetan, gizonezko eta andrazkoen presentzia orekatuarekin eta estereotiporik gabe erabiltzea irudiak.

Diru-laguntzak emateko orduan kontuan hartu ziren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, laguntza emateko ebazpena ere aldatu egin ahal izango da, betiere, arau honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira. Bereziki aintzat hartuko dira honako aldaketa hauek: aldi berean, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek emandako laguntza edo diru-laguntzaren bat jasotzea, edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabiderik jasotzea.

Horri begira, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen kopuruak berregokitzeko.

Onuradunak betetzen ez baditu agindu honetan ezarritako zehaztasunak; edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira; edo emandako dirua, bere helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada; orduan, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta interesatuari hamabost eguneko epea emango dio, esan behar duena adierazteko, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak diru-laguntza galduko du, eta, bi hilabeteko epean, ordura arte jasotako diru-laguntzak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; horrez gainera, legez egin litezkeen gainerako egintzak ere burutuko dira. Hori guztia halaxe izango da honako hauek oinarri hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren berme eta sarreren erregimen orokorra arautzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa, horren bidez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antola Arauei buruzko Legeko testu bategina. Itzulitako kopuruak sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

Izapideak telematikoki egiteko prozeduraren bat garatzen bada, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezarritakoari bat etorriaz eta hura erregulatzeko arauak argitaratu ostean, agindu honetan zehaztutako laguntzak prozedura horren bitartez izapidetu ahal izango dira.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena. Agindu honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.