- ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuORDEN
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 6564
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/22
- Argitaratze-data: 2008/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
2008ko apirilaren 4an, Javier Sotil Arriaran jaunak Isea, S. Coop. elkartearen izenean eta ordez, aipatutako entitateari herri-onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.
2008ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurreko egitateei ezargarri zaizkie ondorengo
Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legeak bere 137.2 artikuluan dioenez, Euskadiren interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibei herri-onura izaera emango die Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.
Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Bete egin dira herri-onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak.
Baieztatu egin da zuzen bete direla herri-onurako izaera lortzeko 64/1999 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak.
64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak du kooperatiba sozietate bati herri-onurako izaera emateko eskumena.
Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik
Lehenengoa. Isea, S. Coop. elkarteari herri-onurako izaera ematea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikulua dela-eta 10.1.a) artikuluan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


