- AGINDUA, 2008ko urriaren 22koa, Kultura sailburuarena, 2008. urteko 'Euskadi' literatura saria -gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona-, ebazten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 22koa, Kultura sailburuarena, 2008. urteko "Euskadi" literatura saria -gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona-, ebazten duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 6827
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/22
- Argitaratze-data: 2008/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez (EHAA 101. zk., 2008ko maiatzaren 29koa), Euskadi literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako deia egiten da.
2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz zeregin horretarako 2008ko ekainaren 24an emandako Agindu bidez (EHAA 141. zk., 2008ko uztailaren 24koa) izendatutako epaimahaiak egindako proposamena ezagutu ondoren, honako hau
Sarituak, aipatutako 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro jasoko ditu. Era berean, 3.535 euro jasoko ditu goian esandako aginduan ezarritako egitekoak egin ostean.
Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 22a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.


