- CONSEJO. ORDEN QUE DISPONE CESE Y NOMBRAMIENTO DE LOS MIEMBROS DEL CONSEJO ESCOLAR DE EUSKADI. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuCONSEJO. ORDEN QUE DISPONE CESE Y NOMBRAMIENTO DE LOS MIEMBROS DEL CONSEJO ESCOLAR DE EUSKADI.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 6284
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/24
- Argitaratze-data: 2008/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Eudelen proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izatetik Juan Carlos Merino González kentzea, Toki Administrazioko ordezkari izan dena.
Bigarrena. Benjamín Félix Atutxa Iza jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Toki Administrazioko ordezkari gisa. Izendapen hori Juan Carlos Merino González jaunari bere agintaldia amaitzeko gelditzen zitzaion denborarako izango da.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


