Euskadi.eus
  • IKASI. ORDEN QUE AUTORIZA APERTURA Y FUNCIONAMIENTO DEL CENTRO PRIVADO IKASI EN BERGARA (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

IKASI. ORDEN QUE AUTORIZA APERTURA Y FUNCIONAMIENTO DEL CENTRO PRIVADO IKASI EN BERGARA (GIPUZKOA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 6449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/24
  • Argitaratze-data: 2008/11/19

Testu legala

Bergaran (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz «Ikasi Centro de Formación, C.B.» ikastetxearen ordezkariak aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

Kode-zenbakia: 20014003.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Ikasi - Centro de Formación, C.B.»

Titularra: «Ikasi - Centro de Formación, C.B.»

Helbidea: Amillaga, 10-1.

Udalerria: Bergara.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Lanbide Heziketa.

Familia Administrazioa.

Administrazio eta Finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu. Txanda: goizekoa.

Idazkaritzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu. Txanda: goizekoa.

Familia Merkataritza eta Marketina.

Merkataritza-kudeaketako eta Marketineko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu. Txanda: arratsaldekoa.

Familia Informatika:

Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu. Txanda: arratsaldekoa.

Informatika-aplikazioen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1, 20 ikaspostu. Txanda: goizekoa.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik