- DESIGNACIÓN. AGINDUA, GIPUZKOAKO IKUSKARITZAKO LURRALDE BURUAREN LANPOSTUA AUKERAKO IZENDAPENEZ BETETZEKO DEIALDIA EBAZTEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDESIGNACIÓN. AGINDUA, GIPUZKOAKO IKUSKARITZAKO LURRALDE BURUAREN LANPOSTUA AUKERAKO IZENDAPENEZ BETETZEKO DEIALDIA EBAZTEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6301
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/27
- Argitaratze-data: 2008/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2008ko irailaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2008ko urriaren 8ko EHAA), honako hau,
Lehenengoa. José Maria Murguialday Chasco jauna, Gipuzkoako Ikuskaritzako lurralde buru izendatzea.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak izendapen horrek.
Hirugarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


