- MOVILIDAD. AGINDUA, IKERTZAILEAK HOBETZEKO ETA MUGITZEKO PROGRAMETARAKO DEIA EGITEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMOVILIDAD. AGINDUA, IKERTZAILEAK HOBETZEKO ETA MUGITZEKO PROGRAMETARAKO DEIA EGITEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 6366
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/29
- Argitaratze-data: 2008/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ustez, ikertzaileentzako hobekuntza- eta mugikortasun-programak tresna egokia dira komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin harremanetan jartzeko eta unibertsitateko irakasleen ezagupenak eguneratzeko.
Kontuan hartu da Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).
Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zenbakia); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.
Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,
Horren ondorioz,
Agindu honen xedea da laguntzetarako deia egitea 2009ko apirilaren 1etik 2010eko martxoaren 31 bitartean egonaldiak egiteko Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikerketa-zentroetan, agindu honen erakunde onuradunetako ikertzaileek ezagupenak eguneratu eta teknika berriak ikas ditzaten.
Programa honek bi azpiprograma ditu:
B.1. Egonaldi luzeak: azpiprograma honen barruan, onuradunak talde hartzailearen ikerketa alorreko proiektu bat garatu beharko du egonaldiak irauten duen bitartean.
B.2. Egonaldi laburrak. azpiprograma honetan, besteak beste, sartzen dira teknika zehatzak ikastea, kalitate handiko ikastaroetara joatea, lan bereziak egiteko egonaldiak eta goi mailako harreman zientifikoak bideratzeko bestelako egintzak.
Agindu honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko 520.000 euro jarriko dira. Horietatik, 2009ko apirilaren 1etik irailaren 30a bitartean hasten diren egonaldietara 270.000 euro zuzenduko dira eta gainerako 250.000 euroak, berriz, 2009ko urriaren 1etik 2010eko martxoaren 31 bitartean hasten direnetara. Lehenengo deialdiko ebazpenean geldikinik izanez gero, bigarren deialdirako izendatutako kredituari gehituko zaio.
Laguntza horiek finantzatzera zuzendutako diru-kopurua handitu ahal izango da deialdia ebatzi baino lehenago deialdi bietan, indarrean dagoen legerian aurreikusita dauden kreditu-lotura edo aurrekontu-aldaketen bitartez. Aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak dira deialdi honen erakunde onuradunak, agenteon kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).
Edozelan ere, entitate onuraduna izango da izangaia integratzen duen eta nortasun juridiko propioa duen entitatea.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte. Dena den, horretarako, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearen 2007ko urriaren 30eko Ebazpenaren bitartez «A» edo «B» kalifikazioa lortu duen ikerketa-talde batekoa izan beharko dute (2007ko urriaren 30eko Ebazpena, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearena, euskal unibertsitate sistemaren ikerketa-taldeen jardueretarako laguntzak emateko deialdiko onuradunen zerrenda argitara ematen duena. (2007ko azaroaren 27ko EHAA, 228. zenbakia).
Eskabidean eta deialdiaren ebazpenean beren beregi izendatuta agertzen diren jardueretarako eta ikertzaileentzat baino ez dituzte erabiliko laguntzak erakunde onuradunek.
Deialdi honen bidez finantzatutako jardueretan parte hartzen duten entitate onuradunetako ikertzaileek gorputz-istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute.
Inor ezingo da onuradun izan, baldin eta sartuta badago EAEko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bateginean (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua) 50. artikuluko 5. paragrafoan ezarritako kausaren batean.
Laguntzen ezaugarriak.
B.1 azpiprogramako egonaldiak, gutxienez, hilabetekoak izango dira eta, gehienez ere, hamabikoak. B.2 azpiprogramek, gutxienez, aste bi iraungo dute eta gehienez ere hilabete.
B.1. azpiprogramako egonaldia arestian adierazitako daten barruan atzeratzeko eskatu ahal izango da, salbuespen modura eta beti ere egonaldia hasi baino lehenago. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak aztertuko du egonaldiak atzeratu daitezkeen, eta onartu ahal izango ditu, salbuespentzat jotzen baditu.
Izangaiak.
Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Laguntza eskatzen denean doktore izatea.
B.1. azpiprogramarako, erakunde onuradunen lanpostu-zerrendan kontratu mugagabea izatea, hiru urteko antzinakotasunaz; B.2 azpiprogramarako, berriz, 2 urteko antzinakotasuna.
Laguntzen zenbatekoa.
B.1 azpiprograman, eskatzaileentzako laguntza 1.500 eta 2.100 euro bitartekoa izango da. Kasuan kasuko dotazioa finkatzeko, kontuan hartuko dira helburuko herrialdearen gizarte- eta ekonomia-baldintzak eta izangaiaren curriculuma. Dotazioa finkatzeko orduan, irizpide horiek portzentaje-balio bera izango dute. Hilabetetik beherako egonaldietarako dotazioak, berriz, proportzio-arauaren bidez zehaztuko dira.
Laguntza gehigarri bat ezarri ahal izango da, bestalde, jatorrizko ikastetxetik helburu-ikastetxera eta alderantziz egiten diren joan-etorrietarako. Bidaia-gastuetarako laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, honako taula honi begiratuko zaio:
Irteten den lekutik helmugarainoko distantzia Bidaia-gastuetarako laguntza
000 km arte 300 euro
001-2.500 km 600 euro
501-11.000 km 1.000 euro
000 km baino gehiago. 1.200 euro
Sei hilabetetik gorako egonaldietarako, bikoiztu egingo da aurreko taula hori aplikatuta joan-etorrietarako irteten den laguntza. Bidaia egiteko bisatua izapidetu behar izanez gero, 300 euroko diru-osagarri bat emango da.
B.2. azpiprogramaren kasuan, astean 700 euroko ordainsariak ezartzen dira. B.1 motako diru-laguntzaren baldintza berak izango ditu.
Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epe hauek jartzen dira:
Hilabeteko epea izango da 2009ko apirilaren 1etik irailaren 30a bitartean hasten diren egoitzetarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
2009ko urriaren 1etik 2010eko martxoaren 31 bitartean hasten diren egoitzetarako, berriz, epea 2009ko apirilaren 1ean amaituko da.
Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztu beharko dira:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Erreferentzia: Ikertzaileak hobetzea eta mugitzea
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak (laguntza-eskatzaileak) eta hautagaiak sinatu beharko dute eskabidea. Ondorio horietarako, eta unibertsitatetik datozen eskabideen kasuan, Ikerketa erretoreordeak sinatuta bidali beharko da eskaera-orria. Ikerketa erretoreorderik ez badago, kargu baliokide batek sinatu beharko du.
Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak. Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
Eskabide orria, 1. inprimaki normalizatua erabilita; izangaiaren zinpeko aitorpena jaso beharko da, jarduera hori finantzatzeko beste inolako diru-laguntzarik ez duela adierazteko.
Kanpoko egonaldietako programan parte hartzeko eskabidea, 2. inprimaki normalizatua erabilita, eta memoria.
Izangaiaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuaren arabera.
Ikertzaile-taldeko arduradunaren currículum vitaea.
Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren gutuna, egite-bidean dagoen proiekturen batean izangaia onartu dela adierazteko.
Eskatzaileak diru-laguntza jasotzen badu, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak izangaiari lizentzia emateko konpromisoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez diren onuradunek zerga-betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (urriaren 15eko EHAA, 208. zenbakia), bai eta uneko urteari dagokion eguneratzea ere.
Eskabidea izenpetzen duenak ikastetxearen legezko ordezkaritza duela egiaztatzeko agiria, zuzenbidearen arabera balioduna. Erakunde berak hainbat eskabide aurkezten baditu, nahikoa da agiri hori behin aurkeztea.
Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».
Zientzia Politikako Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.
Baldin eta agindu honen 5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten; era berean, ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak: Zientzia Politikarako zuzendariak -buru izango da- eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute batzorde hori, eta Zuzendaritzako teknikari baten laguntza izango dute. Batzordeak laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.
Batzordeak eskabide bakoitzari buruzko txostenak eskatu ahal izango dizkie izangaiek diharduten arloetan itzal handia eta ebaluazioan esperientzia duten ikertzaileei.
Laguntzen esleipendunak hautatzeko, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, denak ehuneko beraz baloratuta:
Hautagaiaren merezimendu zientifiko eta akademikoak.
Egingo den lanaren interesa eta bideragarritasuna.
Hautagaia sartuko den ikerketa-taldearen historial zientifiko-akademikoa.
Laguntza-eskabideak lehiaketa bidez ebatziko dira agiri honen 5. artikuluan jasotzen diren bi deialdietan. Horretarako, deialdi bakoitzean aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.
Emandako laguntzak esleitu eta interesatuei jakinaraztea, bai eta laguntzen zenbatekoak zehaztea ere, Batzorde Ebaluatzailearen proposamenez egingo da, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpen baten bidez. Ebazpen hori hiru hileko epean emango du, eskabideak aurkezteko epeak amaitu ondoren zenbatzen hasita.
Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.
Ebazpen horren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.
Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betekizun hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek beren-beregi eta idatziz laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela ulertuko da.
Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.
Zentroa edo ikerketaaldea aldatzeko, jarduerak eteteko edo onuraduna aldi baterako norabait joateko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote, hori egiteko baimena eman diezaien.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kontura eskuratutako diru-laguntzen gainekoa, eman beharko diete.
Mugikortasun-programan parte hartzen duten ikertzaileek bisitatzen duten zentroaren arauen arabera eta dedikazio esklusiboz jardun beharko dute.
Laguntzak erakunde onuradunari ordainduko zaizkio, eta horrek dirua aurreratuko du ikertzaileek laguntzaren «ordainsariak» jaso ditzan. Diru-kopuru horiek oso-osorik igorriko zaizkio erakunde onuradunari. Horretarako, ikertzailea zentro hartzailean hasi dela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko du Zientzia Politikarako Zuzendaritzan. «Joan-etorriak» kontzeptua erakunde onuradunari ordainduko zaio, erabilitako garraiobideen txartelak eta jatorrizko fakturak edo agiri baliokideak aurkeztu eta gero.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.4 artikuluaren arabera, diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzultze- edo zehatze-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
Agindu honetan jasotzen diren laguntzen erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute diruz lagundutako ekintza gauzatu dutela. Horretarako, ekintza bukatu eta bi hilabeteren buruan, egindako lanari buruzko txosten laburra aurkeztu beharko dute Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, eta bertan ikerketaren argitalpen, patente edo bestelako emaitzen erreferentzia aipatu beharko da. Txosten horrek egonaldiaren datak adierazi beharko ditu, eta zientzilari-taldearen arduradunaren eta horren erakundearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du.
Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen bat emanda, eta horrek hasierako ebazpena aldatuko du.
Egoki iritziz gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak informazio osagarria eskatu ahal izango du, eta horrez gain, emandako laguntzaren segimendua egiteko ardura emango dio zuzendaritza horri atxikitako pertsona bati edo batzuei, laguntza zertan erabili den ikusteko.
Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen diren antzeko diru-laguntzekin.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, erakunde onuradunak ezin izango du eskatu laguntza edo diru-laguntza ordaintzeko, eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko ditu, eta, laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:
Onuradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.
Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.
Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.
Diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen baten bidez deklaratuko du laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurako izapideak bete beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.
Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.
Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.
Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotzen diren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko aurrekontu orokorretan.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Eskatutako dokumentazioa (ale bakarra).
B1 B2
Eskabidea: 1. inprimaki arautua. X X
2. inprimaki arautua eta memoria. X X
Izangaiaren curriculum vitaea. X X
Ikertzaile-taldeko arduradunaren currículum vitaea. X X
Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren gutuna. X X
Lizentzia emateko konpromisoa. X X
Zerga-betebeharrek beteta eta indarrean den ekitaldia eguneratuta (EAEko sektore publikokoak ez diren onuradunak). X X
Eskabidea izenpetzen duenak ikastetxearen legezko ordezkaritza duela egiaztatzeko agiria, zuzenbidearen arabera balioduna. Erakunde berak hainbat eskabide aurkezten baditu, nahikoa da agiri hori behin aurkeztea. X X
1. INPRIMAKI ARAUTUA
Ikertzaileak hobetzeko eta mugitzeko programak.
Andre hori:
Izenpetzen duenak (abizen bi eta izena)
NAN zk.
(*) erakundearen legezko ordezkaria
Ikertzaileak hobetu eta mugitzeko programak deitzen dituen
-ko Aginduari bilduta (EHAA, zk.
egunekoa).
(*) Unibertsitateko eskabideen kasuan, Ikerketa errektoreordea, halakorik badago, edo horren baliokidea.
HAU ESKATU DU:
Laguntza bat emateko ikertzaileak hobetu eta mugitzeko laguntza-programen barruan, erantsitako dokumentazioan adierazitako datuen arabera.
Eskatzaileak aitortzen du ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausaren batean sartuta (artikulu hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).
Izenpetzen duenak (abizen bi eta izena)
NAN zk.
Aitortzen du ez duela bestelako diru-laguntzarik jaso egonaldi berbera egiteko.
Eta jasota gera dadin sinatzen du 200 ko...........................-ren ...................
Erakundearen legezko arduradunaren sinadura
Izangaiaren sinadura
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.
2. INPRIMAKI ARAUTUA
Ikertzailek hobetzeko eta mugitzeko programak.
Eskatzen den programa (jarri X bat dagokion lekuan)
Kanpoko egonaldiak
1. Egonaldi luzeak. B.2. Egonaldi laburrak.
Egonaldiaren datak.
Hasiera (ee/hh/ur)
Amaiera(ee/hh/ur)
Izangaiaren datuak
Abizenak Izena
NAN zk. Jaioteguna
Kalea Zk. Solairua Letra________
PK Udalerria Probintzia ___________
Telefonoa
Izangaiaren lan-datuak
Erakundea
Fakultatea/Zentroa
Saila
Lanbide-kategoria
Adierazi zein ikerketa-proiektutarako/-planetarako eskatzen den laguntza
Izenburua:
Aplikazio-zentroa (adierazi zein zentrotan egingo den egonaldia).
Erakundea
Fakultatea/Zentroa
Saila
Helbide osoa
Aplikazio-zentroko ikertzaile-taldeko arduraduna.
Abizenak Izena
Titulazio akademikoa
Kargua, maila eta abar
Egin nahi den ikerketa-proiektuaren azalpen laburra (behar beste orri erantsi)
CURRICULUM VITAEA
INPRIMAKI ARAUTUA
Curriculumak dituen orriak:
Izena:
Data:
Sinadura:
Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Izan ere, zehazgabetasunik balego eta horren ondorioz erantzukizunik sortuko balitz, bere gain hartuko luke.
Ez ahaztu beharrezkoa dela orrialde guztietan bazterrean sinatzea.
Curriculum hau aurkeztuta ere, hor emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluazioa egiten den bitartean.
Abizena, izena Sexua
NAN zk. Jaioteguna Funtzionario-zk.:
Helbidea:
Hiria/Herria PK Telefonoa ___________
Espezializazioa (Unesco kodea)
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Lizentziatura/Ingeniaritza Ikastetxea Eguna
Doktoretza
Tesiaren zuzendaria(k):
GAUR EGUNGO LANBIDE-EGOERA
Erakundea
Ikastetxea
Saila/atala/unitate estr
Lanbide-kategoria eta hasteko eguna
Posta helbidea
Telefonoa (aurre-zk., zk. eta luz.)
Plantillakoa Dedikazioa: Lanaldi osoa
Bitartekoa Lanaldi partziala
Bekaduna
ZIENTZIA ARLOAN EDO LANBIDEAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK
Egunak Lanpostua Erakundea
ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E = erdizka; O = ongi; Z = zuzen)
Hizkuntza Hitz egin Irakurri Idatzi
n n n
n n n
n n n
n n n
FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoak)
Proiektuaren izena
Entitate finantzatzailea
Iraupena, hasiera Amaiera _____________________________
Ikertzaile nagusia
ARGITALPENAK
(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)
Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta kodea.
Kodea: L = liburu osoa, LK = Liburuaren kapitulua, A = artikulua, R = review, E = editorea.
Egileak (sinaduren hurrenkeran):
Izenburua:
Aldizkaria/liburua: Kodea: _____________________________
ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoak)
Kontratuaren izena
Enpresa/Administrazio finantzatzailea:
Iraupena, hasiera Amaiera _____________________________
Ikertzaile arduraduna
PATENTE ETA EREDU ERABILGARRIAK
(azken 10 urteetakoak)
Egileak (sinaduren hurrenkeran):
Izenburua:
Eskabide zk. Lehentasuna (Herrialdea) ____________________________
Lehentasuna (eguna)
Entitate titularra:
Zein herrialdetara zabaldu den:
Zein enpresak ustiatzen duen:
ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK
(azken 10 urteetakoak; sei hilabetetik gorako egonaldi jarraituak)
Kodea: D = doktoregaia; DO = doktoratu ondokoa; G = gonbidatua; K = kontratatua; B = beste batzuk (zehaztu)
Ikastetxea:
Udalerria Herrialdea________________________ Urtea: ___________________
Iraupena
Gaia: Kodea ___________________
KONGRESUAK
(Azken 10 urteetakoak; bost ekarpen gehienez)
Egilea/-k:
Izenburua:
Parte-hartze mota:
Kongresua:
Argitalpena:
Tokia:
Urtea
GIDATUTAKO DOKTORETZA-TESIAK
(azken 10 urteetakoak)
Izenburua:
Doktoregaia:
Unibertsitatea
Fakultatea edo eskola:
Urtea: Kalifikazioa: _____________________________________________________________
AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK
(inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)


