- AGINDUA, 2008ko urriaren 29koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 'Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia' Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deia egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 29koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, "Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deia egiten duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 6569
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/29
- Argitaratze-data: 2008/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
«Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia»jatorrizko deituraren arautegia aldatu eta horren testu bategina onartzen duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez onetsi zen «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Arautegiaren 32.3 artikuluan ezartzen denez, Kontseiluko kideen karguak lau urterik behin berritu behar dira, eta lehengo kideak berriz hauta daitezke. Oraingo kontseilukide hautatuen agintaldia bukatu denez, bidezkoa da hurrengo hauteskundeak arautzea eta hauteskunde horietarako deialdia egitea.
Horren indarrez, honako hau
Hauteskunde-prozesurako egutegia, egun naturaletan emana, agindu honen I. eranskinean dago.
Hauteskunde-egutegian finkatutako egunen bat igandea, jaieguna edo larunbata bada, haren ordez hurrengo egun balioduna erabiliko da.
Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Elikagaien Kalitateko zuzendaria.
Lehendakari-ordea: Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako foru diputatuak izendatuko du.
Kontseilukideak edo bokalak:
(1) Aholkulari juridiko bat, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendariak izendatuta.
(1) Ordezkari bana, jatorrizko deituraren lurraldean kokaturiko sindikatu-erako nekazaritza-erakunde profesionalek izendatuta.
(1) «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren idazkaria - kudeatzailea.
(1) Idazkari bat, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendariak izendatuta.
Hona hemen Hauteskunde Batzordearen eginkizunak:
Jatorrizko deituraren erregistroetan inskribaturiko hautesleen erroldak argitaratzea eta jendaurrean jartzea, horretarako zehaztuko diren tokietan, hain zuzen ere.
Aipatutako erroldei buruzko erreklamazioak lehenengo auzialdian ebaztea, eta ebazpen horien aurka aurkezten diren errekurtsoen berri ematea Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek ebazpena eman dezan.
Behin betiko erroldak onestea.
Kontseilukide izateko hautagaien aurkezpen-paperak jasotzea.
Hautagaiak aldarrikatzea.
Hauteskunde Mahaia izendatzea.
Bozketak zaintzea.
Kontseilukide hautatuak aldarrikatzea.
Hauteskunde-prozesu osoa bermatzea, harik eta Kontseilu Arautzaileko lehendakaria eta lehendakariordea proposatu arte.
Agiriak zaintzea eta erabakiak betetzea izango da idazkariaren zeregina.
Mahastizainen erroldan hiru (3) azpi-errolda ezarri dira:
1. Mahastizainen azpierrolda, 1,5 hektareatik gorako azalera 2008ko uztailaren 31n inskribatuta; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
2. Mahastizainen azpierrolda, 1,5 hektareako edo hortik gorako eta 8 hektareatik beherako azalera 2008ko uztailaren 31n inskribatuta; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
3. Mahastizainen azpierrolda, 8 hektareatik gorako azalera 2008ko uztailaren 31n inskribatuta; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
Upelategien erroldan hiru (3) azpi-errolda ezarri dira:
1. 2008ko uztailaren 31n muga-eguna harturik 20.000 litrotik behera elaboratu duten upeltegiak; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
2. 2008ko uztailaren 31n muga-eguna harturik 20.000 litro edo gehiago eta 96.000 litro baino gutxiago elaboratu duten upeltegiak; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
3. 2008ko uztailaren 31n muga-eguna harturik 96.000 litro edo gehiago elaboratu duten upeltegiak; pertsona bat hautatuko da kontseilukide gisa.
Ekoizleen eta elaboratzaileen errolda bakoitzean hiru pertsona izango dira kontseilu-kide, eta dagozkien azpierroldetan kontseilu-kide bat azpierrolda bakoitzeko. Horregatik, II. eranskinean (boto-papera), titular eta ordezko baten izendapena baino ez da jasotzen.
Agindu hau indarrean jartzen denean, Kontseilu Arautzailearen erregistroetan inskribaturik egon behar da.
Ezin egon daiteke eskubide zibilez baliatzeko desgaiturik.
Kontseilu Arautzailearen erregistroetan azaltzen den pertsona bera izango da eskubidearen jabea.
Egunean izatea Jatorrizko Deiturari dagokionez ezarritako kuotak eta gainerako betebeharrak.
Erroldei buruzko erreklamazioak eta errekurtsoak egiteko, I. eranskineko egutegiari lotu beharra dago.
Aldi berean ekoizleen (Mahastien Erregistroa) eta elaboratzaileen (Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroa) hautesle-erroldetan inskribatuta dauden titularrek bi erroldetarako botoa eman ahal izango dute.
Kontseilukideak eta ordezkoak hautatzeko hautagai-zerrendak irekiak izango dira errolda / azpierrolda bakoitzerako.
Talde bakoitza ordezkatu behar duten kontseilukideak aukeratzeko hautagai-zerrendak Hauteskunde Batzordeari aurkeztu behar zaizkio. Horretarako, aldarrikapen-eskabidea aurkeztu behar da I. eranskinean zehaztutako epean.
Inork, ez norberaren izenean ez besteren baten izenean, ezingo du kidetza bat baino gehiago izan Kontseiluan.
Ezein erakundek edo lanbide-elkartek ezin izango du hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztu errolda edo azpierrolda bakoitzeko. Hautagaien zerrendak aurkeztean, ezin izango da erabili alderdi politikoen ikur edo bereizgarririk.
Nekazaritzako lanbide-elkarteek hautagai-zerrendarik aurkeztuz gero, haien estatutuen arabera ordezkari direnek izenpetu beharko dituzte zerrendok. Gainerako hautagai-zerrenden kasuan, sustatzaileek aurkeztu beharko dituzte.
Zerrendak hautesleek aurkeztuz gero, izenpetzaileen nortasuna egiaztatuko zaio Hauteskunde Batzordeari, eta, orduan, proposatutakoak eta atxikimendua adierazi dutenak azaldu beharreko erroldetan azaltzen ote diren egiaztatuko du Batzordeak.
Hauteskunde Batzordeari aurkeztuko zaizkio zerrendok, honako datu hauek argi azalduko direlarik:
Proposamena egiten duen erakundearen edo elkartearen izena eta hautagai-zerrendarena.
Sartutako hautagaien izen-abizenak.
Zerrenda bakoitzeko hautagaien eta ordezkoen hurrenkera.
Hauteskunde Batzordeko idazkariak eginbide-agiria beteko du, hautagai-zerrenda zein egunetan eta ordutan aurkeztu den adieraziko duena.
Hautagaiek hautagarri izateko baldintzak bete behar dituzte, eta, horrez gain, zerrenda onartzen dutelako adierazpena izenpetu behar dute, adierazpen hori zerrendarekin batera aurkeztu behar baita.
Hauteskunde Batzordeak hautagai-zerrendak onartzeko, ezinbestekoa da zerrenda bakoitzak ordezkari bat izendatzea, jakinarazpenak berari bidaltzeko. Ordezkari horrek ez du zertan hautagai izan. Zerrenda aurkezten denean, ordezkariaren helbidea adieraziko zaio Hauteskunde Batzordeko Idazkaritzari, aurrerantzean jakinarazpenak ordezkari horri bidaltzeko.
Hautagai-zerrendak aldarrikatu eta jendaurrean jarri ondoren, haren aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango zaizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari, beti ere I. eranskineko epeen arabera.
Erroldaren edo azpierroldaren batean hautagai-zerrenda bakarra aurkezten bada, Hauteskunde Batzordeak -aurreko paragrafoan aipatutako errekurtsoak ebatzitakoan, halakorik egonez gero- zerrenda horretako hautagaiak aldarrikatuko ditu kide eta ordezko, eta kide postuak esleituko dizkie, bozketarik egin gabe. Eta hori bera kasu guztietan gertatuz gero, hauteskunde-prozesuak aurrera egingo du: aldarrikatutako hautagaiak karguez jabetuko dira eta lehendakaria eta lehendakariordea hautatuko dituzte zehazten den egunean.
Hauteskunde Batzordeak izendatutako mahaiburu batek eta bi mahaikidek osatuko dute Hauteskunde Mahaia. Agindu honetako I. eranskinean azaltzen den egunean, zozketaren bidez hautatuko dira karguok hautesleen artetik. Jardunbide bera erabiliz, mahaiburuaren eta mahaikideen bina ordezko izendatuko dira.
Kontseilukide izateko hautagaiak eta haien ordezkoak ezin izan daitezke Hauteskunde Mahaiko kide.
Hautagai-zerrendek ikuskatzaileak izendatu ahal izango dituzte (Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko diote), bozketa eta boto-zenbaketa ikus ditzaten eta Hauteskunde Mahaian parte har dezaten.
Mahaian egotea galarazten duen arrazoia geroago sortzen bada, berehala ohartaraziko da, eta beti Mahaia eratu baino lehenago. Horrelako kasuetan ere, Batzordeak berehala emango du ebazpena.
Mahaia osatzeko behar diren kide guztiak ager ez badaitez, agertutako kideren batek hala jakinaraziko dio Hauteskunde Batzordeari; batzordeak, jarraian, hauteskundeak eta boto-zenbaketa ondo egiteko pertsona egokiak izendatu ahal izango ditu askatasunez.
Kontseiluburua ez bada azaltzen, lehenengo ordezkoak ordezkatuko du eta, hori ere ez balego, bigarren ordezkoak. Bigarren ordezkoa ere azaldu ez badadi, lehenengo mahaikideak eta bigarrenak, hurrenez hurren. Mahaiburuaren tokian diharduen mahaikidearen eta bertaratzen ez direnen tokiak haien ordezkoek beteko dituzte.
Hauteskunde Mahaia osatzeko ezinbestekoa izango da mahaiburua eta bi mahaikide egotea.
Bozketa-eguneko 09:30ean, mahaiburuak mahaiaren eraketako akta egingo du, eta berak, mahaikideek eta, egotekotan, ikuskatzaileek izenpetuko dute. Aktan ondoko hauek zehaztu behar dira: batetik, zein pertsonek osatu duten mahaia kide moduan, eta, bestetik, ikuskatzailerik baldin badago, haien izenen zerrenda, ikuskatzaile bakoitzak ordezkatzen duen hautagai-zerrenda adierazita.
Mahaiburuak, bozketa-tokiaren barruan, aginte-ahalmen osoa izango du ordena zaintzeko, hautesleen askatasuna bermatzeko eta legea begiratzen dela ziurtatzeko.
Mahaiaren eraketako akta.
Ikuskatzaileen zerrenda.
Boto-zenbaketaren akta.
Zerrenden ordezkariek, hautagai-zerrendetako kideek edo mahaiko ikuskatzaileek eskatuz gero, Hauteskunde Mahaiak boto-zenbaketaren aktaren ziurtagiriak egingo ditu.
Ezinbesteko arrazoia beharko da bozketa ez hasteko, eta hasita badago, bertan behera uzteko; horren erantzulea mahaiburua izango da. Mahaiburuak, idazki arrazoituaren bidez, horri buruzko ebazpena emango du. Idazki hori berehala bidaliko zaio Hauteskunde Batzordeari, azaldutako arrazoiak azter ditzan eta, bidezkoa bada, kontuak eska ditzan. Aipatutako idazkiaren kopia mahaiburuaren esku geratuko da.
Bozketa bertan behera geratuz gero, ordura arte emandako botoak ez dira kontuan hartuko, ez eta zenbatuko ere. Mahaiburuak hautestontzietako boto-paperak suntsitzeko aginduko du, eta horrela jasoko da aurreko paragrafoan aipaturiko idazkian.
Bozketa egiten den lekuan bi hautestontzi jarriko dira: - hautestontzi bat, Mahastien Erregistroaren Erroldan inskribatutako pertsonen botoak jasotzeko, eta, beste bat, Ardogintzan eta Botilatzen diharduten Upeltegien Erregistroan inskribatutako pertsonen botoak jasotzeko. Bi erroldetan, inskribatutako pertsona bakoitzak boto bat izango du.
Bozketa pertsonala eta isilpekoa izango da, eta mahaiburuak emango dio hasiera: «bozketa hasten da» esanez. Hautesleak banan-banan urreratuko dira mahaira, eta, mahaikideek edo ikuskatzaileek hauteskunde-erroldako zerrendak begiratuko dituzte, bertan hauteslearen izena dagoen ala ez ikusiko dute, hauteslearen nortasuna egiaztatuko dute, eta hauteslea botoa ematera aurkeztu dela idatziko dute. Jarraian, hautesleak boto-papera emango dio eskuaz mahaiburuari, dagokion gutun-azal koloredunaren barruan. Mahaiburuak hauteslearen izena esango du, «botoa eman du» esan eta hautestontzian sartuko du boto-papera.
20:00etan mahaiburuak bozketa bukatzeko dagoela iragarriko du eta ez dio inori sartzen utziko bozketa-tokira. Bozketa-tokian hauteslerik geratuz gero, mahaiburuak galdetuko du ea baten bat botoa eman gabe dagoen, eta, horrela izanez gero, bozketa-tokiaren barruan dauden horien botoak onartuko ditu.
Ondoren, mahaiburuak, mahaikideek eta -egonez gero- ikuskatzaileek emango dute botoa. Eta haiek guztiek izenpetuko dituzte aktak.
Mahaiburuak jasotako boto-paperen kopuruak, gutxien-gutxienez, hautesle-kopurua bi halako izan behar du.
Baliogabeko botoak hauek izango dira:
Ofiziala ez den boto-paperean emandako botoa.
Edozein arrazoi dela eta, aukeratutako hautagaia argi zehazten ez dutenak, edo erroldari dagokion kontseilukide-kopurutik gorako boto-kopurua dakartenak.
Ezein hautagairen aldeko aukerarik adierazten ez duten boto-paperak hartuko dira boto zuritzat.
Bertaratutako guztien aurrean apurtuko dira hautestontzietatik ateratako boto-paperak. Hala ere, baliogabeko bototzat jotakoak edo erreklamazioren bat izan dutenak gorde egingo dira, beti ere mahaiko kide guztiek izenpetuta eta bozketako aktari erantsita.
Zeregin guztiak amaituta, mahaiburuak, mahaikideek eta ikuskatzaileek (ikuskatzailerik badago) bozketako akta izenpetuko dute. Akta horretan honako hauek zehaztu beharko dira: erroldaren araberako hautesle-kopurua, botoa eman duten hautesleen kopurua, boto-paper baliodunena, baliogabekoena, boto zuriena eta aldarrikatutako hautagai bakoitzak lortutako botoena. Horrekin guztiarekin batera, ondoko hauek azalduko dira laburki: egindako erreklamazioak edo protestak, mahaiak emandako ebazpenak eta gertatutako gorabeherak (halakorik egonez gero), beti ere gorabehera horiek sorrarazi dituztenen izen-abizenak adierazita (III. eranskina, boto-zenbaketako akta-eredua).
Hautatutako kontseilukide titular eta ordezkoen aldarrikapena:
Errolda edo azpierrolda bakoitzean boto gehien lortu dituzten hautagaiak izango dira kontseilukideak; eta ordezkoen postuak boto-paperetan ordezko agertzen direnei esleituko zaizkie.
Berdinketarik egonez gero, zozketaren bidez egingo da hautatutako karguen esleipena.
Kontseilukideen aldarrikapenaren aurkako errekurtsoak egiteko, I. eranskineko egutegia errespetatuko da.
Kontseilukideak aldarrikaturik, dagozkien izendapen-agiriak igorriko zaizkie hautatutakoei, beti ere I. eranskineko egutegiaren arabera.
Kontseilu Arautzaileko lehendakaria eta lehendakariordea hautatzeko bidea:
Segidan, eta bilkura berean, kontseilukideek kontseiluburua hautatuko dute Osoko Bilkurako kide hautetsien bi herenaren gehiengoz. Kontseilukide hauetako bat zein beste pertsona bat hauta daiteke kargurako. Horren berri eman beharko zaio Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari izendatu dezan. Berriemate horretan, hautagaiek lortutako boto-kopurua jasoko da.
Horietako baten bat kontseilukideen artetik hautatu bada, parekotasunari eusteko, kontseilukide horren tokia ez da beteko eta, lehendakariaren kasuan, kalitatezko botoa galduko du.
Lehenengoa. Arau hau ezartzean zalantzarik sortuz gero, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren arabera ebatziko da.
Bigarrena. Baldin eta, hautatutako kontseilukideen agintaldiko lau urteetan zehar, arau honek xedatu legez hautatutako pertsonetariko edozeinek hauts badeza ordezkatzen duen enpresarekiko lotura, edo utz badiezaio hautagai proposatu duen erakundekoa izateari, orduan baja hartuko du kide moduan eta dagokion ordezkoak hartuko du bere tokia. Irizpide bera erabiliko da honako kasuotan: a) Kontseilukideren bat agintaldian zehar Kontseilu Arautzaileak bere eginkizunetatik baztertzen badu zehapen moduan, jatorrizko deituren arloko arau-hauste larria egin duelako, dela berak zuzenean, dela beraren enpresak edo sozietateak, edo b) agintaldian zehar hiltzen bada, edo ordezkatutako enpresa edo sozietatea amaitzen bada.
Lehenengoa. Agindu honen aurka, aukeran, interesatuek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete, Nekazaritza Arrantza eta Elikadura sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko auzietarako Salan, bi hileko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu honek 2008ko abenduaren 2an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Hauteskundeen deialdia egiteko aginduaren ondorio-data.
0 + 5. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordean erakundeen ordezkari izateko hautagaiak aurkeztuko zaizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari.
5 + 5. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordean erakundeen bokal ordezkari direnak izendatuko ditu Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak.
10 + 3. Hauteskunde Batzorderako erakundeek izendatutako ordezkariak direla eta, Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari errekurtsoak aurkezteko aukera.
13 + 3. Errekurtsoak ebatziko dira, eta Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzak Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordearen behin betiko osaketa zehaztuko du.
16 + 5. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordea eratu eta horren osaeraren berri emango zaio Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari.
21 + 3. Behin-behineko erroldak ikusgai jarriko dira, 7.1 artikuluan zehaztutako tokietan.
24 + 3. Hauteskunde Batzordeari behin-behineko errolden aurkako erreklamazioak aurkeztuko zaizkio.
27 + 4. Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu.
31 + 3. Errolda irmoak ikusgai jarriko dira.
34 + 3. Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari errolda irmoen aurkako errekurtsoak aurkeztuko zaizkio.
37 + 5. Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzak errolda irmoen aurkako errekurtsoak ebatziko ditu.
42 + 3. Errolda irmoak ikusgai jarriko dira.
45 + 4. Kontseilu Arautzaileko kide izateko hautagaiak aurkeztuko dira Hauteskunde Batzordearen aurrean.
49 + 4. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordeak hautagaien aldarrikapena egingo du.
53 + 5. Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari hautagaien aldarrikapenaren aurkako errekurtsoak aurkeztuko zaizkio.
58 + 4. Aurkeztutako errekurtsoak ebatziko dira.
62 + 3. Hautagaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira.
65 + 4. Hauteskunde Batzordeak Hauteskunde Mahaiko kideak izendatuko ditu, eta hala jakinaraziko die interesatuei.
69 + 3. Hauteskunde Mahaiko kideen izendapenaren inguruko desenkusak aurkeztuko zaizkio Hauteskunde Batzordeari.
72 + 5. Hauteskunde Batzordeak desenkusak ebatziko ditu.
77 + 6. Hauteskunde Mahaia eratu eta bozketa egingo da.
83 + 2. Hauteskunde Mahaiak bilkura eratzeko akta bidaliko dio Hauteskunde Batzordeari eta, bertan, boto-paper baliogabeen edo erreklamazioa eragin dutenen kopurua adieraziko du. Orobat, boto-zenbaketako jatorrizko akta ere igorriko dio.
85 + 5. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordeak bokalen aldarrikapena egingo du.
90 + 4. Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzari bokalen aldarrikapenaren aurkako errekurtsoak aurkeztuko zaizkio.
94 + 3. Jatorrizko Deituraren Hauteskunde Batzordeak lehengo errekurtsoak ebatzi eta mahaikideak esleituko ditu.
97 + 5. Mahaikide hautetsiei dagozkien kredentzialak bidaliko zaizkie.
102 + 6. «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia», Jatorrizko Deituraren Kontseiluaren osoko bilkura egingo da, mahaikide hautetsiak karguaz jabetuko dira eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari lehendakari eta lehendakariorde gisa proposatuko zaizkion pertsonak hautatuko dira.
108 + 6. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari lehendakari eta lehendakariorde gisa proposatutako pertsonak aurkeztuko zaizkio.
«Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailean ekoizleen (mahastizainak)/elaboratzaileen (ardogileak eta botilatzaileak) ordezkari izateko hauteskundeak.
SEKTOREA ( )
AZPIERROLDA ( )
Honako hautagai hauei ematen diet botoa (3):
Titularra:
Ordezkoa:
(Adierazi botoa ematen diezun hautagaiak)
(1) Ekoizleak edo elaboratzaileak:
(2) Azpierrolda:
1. 1.5 hektareatik beherako azalera inskribatuta duten mahastizainak.
2. 1.5 hektareatik gorako eta 8 hektareatik beherako azalera inskribatuta duten mahastizainak.
3. 8 hektareatik gorako azalera inskribatuta duten mahastizainak.
(1) Ekoizleen eta elaboratzaileen sektorea:
(2) Azpierrolda:
1. 20.000 litrotik behera egin duten upeltegiak.
2. 20.000 litrotik gora eta 96.000 litrotik behera egin duten upeltegiak.
3. 96.000 litrotik gora egin duten upeltegiak.
(3) Hautagai bakoitzaren izen-abizenen ondoan, parentesi artean, hautagai-zerrendaren izena agertuko da.
«Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak aukeratzeko bozketako (e)ko
Hauteskunde Mahaikook elkarturik (mahaiburua eta mahaikideak -eta ikuskatzaileak, halakorik egonez gero-), honako hau
EGIAZTATZEN DUTE:
Gaur egindako bozketako boto-paperak zenbatu ondoren, Hauteskunde Mahai honetan honelako emaitzak lortu dira:
Hautesleak:
Botoa eman duten hautesleak:
Boto-paper baliodunak:
Baliogabeko boto-paperak:
Boto zuriak:
Boto baliodunak honela daude banatuta:
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
jauna/andrea
(Hautagai-zerrenda):
Azpi-errolda:
(Hizkitan):
(Zenbakitan):
Eta hau dagokion lekuan ager dadin, .......................(e)n, .......ko ....................ren ...n, izenpetzen dugu.


