Euskadi.eus
  • SGDO CORAZÓN. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL Y LA REDUCCIÓN DE UNIDADES DE ESO AL CENTRO PRIVADO SAGRADO CORAZÓN DE DURANGO (BIZKAIA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

SGDO CORAZÓN. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE UNIDADES DE 1ER CICLO DE EDUCACIÓN INFANTIL Y LA REDUCCIÓN DE UNIDADES DE ESO AL CENTRO PRIVADO SAGRADO CORAZÓN DE DURANGO (BIZKAIA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6734
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/29
  • Argitaratze-data: 2008/12/03

Testu legala

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako beste bat kentzeko baimena eskatuz Durangoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:

Kode-zenbakia: 48004131.

Izen espezifikoa: « Sagrado Corazón».

Titularra: Nevers, Sozietate Kooperatiboa.

Helbidea: Bruno Mauricio Zabala, 6.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik