- AGINDUA, 2008ko urriaren 31koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo Amasorrain kaleko 6-2.B etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-1426/01-LE-008 espediente-zenbakia dauka eta Beñat Doxandabaratz Otaegi eta Urkiri Salaberría Gracia dira beronen titularrak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urriaren 31koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo Amasorrain kaleko 6-2.B etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-1426/01-LE-008 espediente-zenbakia dauka eta Beñat Doxandabaratz Otaegi eta Urkiri Salaberría Gracia dira beronen titularrak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1822
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/31
- Argitaratze-data: 2009/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Donostia-San Sebastiángo Amasorrain kaleko 6-2.B-n dagoen eta EB3-1426/01-LE-008 espediente-zenbakia duen babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak Beñat Doxandabaratz Otaegi eta Urkiri Salaberría Graciaren dira, hain zuzen ere, hala egiaztatzen da 2004ko maiatzaren 26an Iruñako Benito Corvo Román notarioaren aurrean emandako salerosketa eta mailegu-subrogazioa egiteko eskritura publikoan (1.446 protokolo-zenbakia).
Etxebizitzaren jabeek, Beñat Doxandabaratz Otaegik eta Urkiri Salaberría Graciak, 2008ko maiatzaren 12an Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini zien etxebizitza, administrazioak berak edo, hala bazegokion, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAk (Visesa) eros ziezaion.
Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.
Etxebizitza eta Gizarte Segurantzako sailburuak du egintza hau burutzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan xedatzen denez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.
Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzen duen, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta berau garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen duen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuko 3.1.VI artikuluan xedatzen denez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».
Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horretako xedapen gehigarrian honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoaz egindako erreferentziak «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateaz egindakoak direla ulertu behar da.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.1 artikuluan xedatzen denez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko beste edozein entitatek erosteko.
Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarri direnak ikusita, hauxe
Lehenengoa. Onartu egiten da Donostia-San Sebastiángo Amasorrain kaleko 6-2-B etxebizitzaren jabe diren Beñat Doxandabaratz Otaegik eta Urkiri Salaberría Graciak etxebizitza saltzeko egin duten eskaintza. Etxebizitza hori babes ofizialekoa da, eta EB3-1426/01-LE-008 espediente-zenbakia du.
Bigarrena. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 31.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


